Uko egin ala…

23. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-09-08, Lk: 14, 25-33

 Benin batean, jende asko zihoan Jesusekin; burua jiratu zuen, eta esan zien:

—Norbaitek nirekin etorri nahi badu, eta ez baditu nire atzetik ipintzen aita eta ama, eta emaztea eta seme-alabak, eta anaia-arrebak, eta berdin bere burua, ez daiteke izan nire dizipulu.  

Gurutzea harturik, nire ondoren ez datorrena ez daiteke izan nire dizipulu.

Hain zuzen, dorrea eraiki nahi badu, zuetako nork ez ditu, lehenik, eseri eta gastuak kalkulatzen, bukatzeko adina ote duen ikusteko?

Izan ere,  ez dakiola gerta zimenduak eman eta gero akabatu ezin, eta begira daudenak iseka hasi, esanez: «Hau ere badiagu bat!, dorrea eraikitzen hazi zuan, eta ez dut izan amaitzeko kapaz.

Edo zein erregek, beste errege bati gerra egin nahi badio, ez du, aldez aurretik, eseri eta aztertzen ea hamar mila gizonekin aurre egingo ote dion, besteak hogei milarekin erasoko diola jakinda? Eta ezetz ikusten badu, bestea artean urrun dagoela, mandatariak bidaliko ditu, bakea eskatzera..

Zuek ere gauza bera: bere ondasun guztiei uko egiten ez diena ez daiteke nire dizipulu izan.

**************************************

 UKO EGIN… ALA SAKONTASUNEAN IKUSI?

 Jesusek behin eta berriro esan bazuen bizira garamatzan atea estua dela (Lk 13,24; abuztuaren 25eko igandeko komentarioa), gaur irakurtzen ari garen testuak berriro aipatzen digu arazo bera, oraingoan beste ikuspegi batetik bada ere.

Bi testu horiek sakontasunean ulertu ahal izateko, kontuan izan behar da biak ere jakinduria-hitza direla —esnatzeko deia—; batak bestea esplikatzen du, osagarriak dira.

Begiratu batera, gogortasun handiko testuak dira, baina gogortasun hori ulertu behar da gaiak duen garrantziaren seinale moduan. Zehatzago esanda, orain komentatzen dihardugun testu honek hauxe esan nahiko lioke irakuleari: hil ala biziko zerbait, definitiboa, dago jokoan, ikusirik aita eta ama, eta emaztea eta seme-alabak, eta anaia-arrebak, eta berdin bere burua, Haren atzetik ipintzeko eskatzen duela. Izan litezkeen baliorik handienak, hain zuzen, edozein pertsonarentzat horiek badira, horrek esan nahi du beste balio handiago bat aurkeztu nahi digutela, eta haren ondoan besteok atzean geratzen direla (grekoko espresio originala oraindik ere gogorragoa da: ez da atzean ipintzea bakarrik, baizik eta uko egitea edo… gaitzestea.  

Klabe horretan, duen sakontasun eta jakinduria osoa erakusten ari da testua. Buru-gogamenaren baitarik —egoaren baitarik— irakurtzen badugu, ordea, nahaste-borraste ulertezin bilakatzen da, eta asko eta askorentzat, giza izatearen aurkakoa. No eska daiteke pertsona gertukoen eta maiteenak baztertzeko, denei uko egiteko, agian gure premia bizian daude-eta?

Irakurketa mentalak boluntarismo arraro batera bultzatzen du, eta bizi izateko ezinezkora…, baldin eta pertsonak zelibatoa edo monasterio-bizitza hautatzen ez badu. Eta, hain zuzen, behin baino gehiagotan, horrela hartu izan da, eta horri esker apaiz eta erlijiosoek perfekzio-maila altuagoa lortzen zuten, sekulako ukamena egiten baitzuten. Emaitza? Egoa gizentzeko beste modu bat, goi mailagoko estatustzat hartzen baitzen.

Irakurketa mentalaren tranpa badakigu zein den, ez daukala egoa elikatu gabeko onik; ez da besterik: buruaren jakinaren gaineko dualismoa, modu dikotomikoan funtzionatzen du: edo… edo… Edo Jesusi jarraitzen diogu eta familia zokoratu, edo familiarekin geratu eta Jesus zokoratu.

Dualismoak banandu eta zatitu egiten du errealitatea. Saihestezina da ondorio absurduetara iristea, errealitate erreala unitarioa baita. Horregatik diogu burua ederki moldatzen dela objektu bananduen munduan, baina erratu egiten da objektuen gaindi zer dagoen esplikatu nahi duenean.

Ikusmolde ez-dualetik begiratuta, irakurketa zeharo argigarria da, integratzailea. Has gaitezen atzetik aurrera. «Ate estua» metaforak nora begira ipintzen gaitu? Bizira. Gaurko kasuan, Jesusen dizipulu izatea esaten zaio. Baina errealitate bera da. Batean eta bestean, eskatzen zaiguna hau da: geure esperientzia propioaren bidez, aurki dezagula nor garen sakonaren sakonean.

Jesusen dizipulu izateak ez du esan nahi geurea ez den portaera bat jarraitzea, edo geurea ez den existentzia bat imitatzea. Hori, ostera ere, irakurketa mental eta dualistatik datorren  «artaldekeria» litzateke, eta alienazio eta infantilismoa. (Ez dirudi kasuala denik espresio eta forma erlijioso asko halako infantilismo batek koloreztatu izana).

Jesusen dizipulu izateak esan nahi du haren identitate bera kontzienteki konpartitzen ari garela; aldeak alde, izate bera dugula. Eta identitate horretan denok elkarrekin topo egiten dugu, baita ere aita eta amak, emaztea eta seme-alabak, anai-arrebak…

Laburbilduz, betikoa esan behar: benetan nor garen ohartzea falta zaigu. Behin jabetu eta aitortuz gero, gauza guztiek egoki eta zuzen funtzionatuko dute: gure jarrerek, gure pertzepzioek, gure portaerek… Zeren Kontzientzia espresatuko da gure bitartez.

Eta zer esan nahi du nork bere buruari uko egin eta gehien maite ditugun horiek atzean ipintzeak? Egoa garelako uste okerretik sorturiko ikuspegi egozentratutik irtetea. Agian, honela espresa daiteke: «Kendu burutik ego separatua zarelako uste hori eta orduan deskubrituko duzu zure benetako identitatearen aberastasuna; egoaren baitarik ez begiratu ezta zure familiari ere, sufritu eta sufriarazi egingo baituzu; begira iezaiezu zure benetako identitatetik, non denok bat garen, baina jabetu eta konparazioak egiteko tentaziorik gabe.»

Bi parabolek, nola  batak hala besteak, errealismo-ukitu handia daukate: kalkula itzazu indarrak, gogor saiatzen bazara bakarrik iritsi ahal izango zara-eta helmugara.

www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s