Asier Azpiroz zubietarrak irabazi du Lizardi Saria

Zubietarraren atzetik Oier Aizpurua zarauztarra sailkatu da, eta bertso onenaren saria ere beronentzat izan da 

Ostiralean Zarauzko Modelo Aretoan jokatu zen finala parekatua izan zen, eta ez zuen urruti izan Oier Aizpurua bigarren sailkatua. Zarauztarrak, gainera, bertso onenaren saria jaso zuen, eta gustura bukatu zuen saioa.

Zortziko Nagusian kantatu zuen bertso hori, eta hain zuzen, Azpiroz kantukide zuela. Biek elkarrekin Hego Ameriketara bidaia bat egin zuten, eta bueltakoan kokaina arrautzak ekartzea proposatu zieten. Azpirozek ez zuen asmorik, baina Aizpuruak bai. Hau da saioko bertso onentzat eman zutena: «Nahiz ta haseran nere burutik pasatu diren zalantzak, / dirua entzun ta baietzera berehala jo du balantzak. / Sartu ditzagun barrura, eta harrotu ditzagun hautsak, / oiloen eran errun ditzagun biok urrezko arrautzak».

Hortik aurrera elkarrizketa polita sortu zuten, ez argudioen haunditasunagatik, baizik guztiz kontrakoagatik. Lagun arteko edozein eztabaida izan zen, eta horrek sinesgarritasuna eman zion. Azpirozek, gainera, lagunaren lehen bertso honetara jo zuen lana borobilduz bukatzeko: «Oier, agian, komeni zaigu guri balantzan jartzea, / bizitza hontan ez da komeni hauts gehiegi arrotzea».

Bukaera zorrotzak josi zituen zubietarrak, batez ere seiko motzean Ane Labakarekin. Baina lan hunkigarri bat izan bazen, Amaia Iturriotzek eta Eneritz Artetxek osatu zuten. Alabak lehen aldiz atera zuen ama gurpildun aulkian. Iturriotzek azkenean: «Bizitzaren gazi-gezan / aizu al zaude perezan? / Ama ez dizu oraindik inork gelditzeko esan». Eta Artetxek azken puntada: «Bide asko daude aurrera / eta ahal bada egin nahi ditut zurekin batera».

Esan behar da, bestalde, hau ez dela aurtengo lehenengo txapela Asier Azpiroz. Urtarrilean, Donostiako Doka kafe-antzokian, Mikel Laboa sariketan nagusitu zen.

 

‘Basarri’ sarien banaketa

Saioaren bukaeran, ohikoa den bezala, ‘Basarri’ bertso-paper lehiaketako sariak banatu ziren. Aurten Pello Esnalek irabazi du, eta Imanol Lizarazurentzat izan da bigarren saria.

Hamar bertso-jartzailek hartu dute parte ‘Basarri’ sariketan; aurreko urtetan baino gutxiagok. Agian, gaia mugatzeak ekarri du urrimena. Izan ere, aurten gaia ez zen librea: Basarri bera zen gaia. Gehienetan Basarriri berari zuzenean hitz egiten dio, Esnalek, hika. Hasteko era polita da: «Besteak baino gutxiago ez diat izan nahi, eta nik ere bidali nahi diat nire agurra (zatirik handiena isilpean)», esanez hasten da. Hona bertso osoa: «Neure agurra ere nahi diat igorri / aurten denen ahotan habilen horri. / Udazken epel hartan, zerua oskorri, / bateratsu gintuan gu hona etorri: / hik musuak gorri, / nik hiru-lau orri. /(Urrun bost elorri.) /Erreka zulo bera bion jatorri».

Bianditz Iraola Azanzaren oparia.

Esta entrada fue publicada en 1 Bertsoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s