Dirua ala Jainkoa

 

25. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-09-22, Lk: 16, 1-13

Behin batean, Jesusek esan zien dizipuluei:

Gizon aberats batek administratzailea zeukan, eta ondasunak xahutzen ari zela salatu zioten

Orduan, deitu eta esan zion:

—Zer da zutaz esaten didaten hori? Emadazu gestioaren balantzea, kargutik kenduta zaude-eta.

Administratzailea kontuak ateratzen hasi zen:

―Zer egin behar dut orain, nagusiak kargutik kendu nau-eta? Lurra aitzurtzeko ez naiz gauza; eskean hasteak lotsa ematen dit. Badakit zer egin, administratzaile-lanetik botatzen nautenean, etxean nork hartua izan dezadan.

Deitu zien banan-banan nagusiaren zordun guztiei, eta lehenengoari esan zion:

―Zenbat zor diozu nire nagusiari?

Eta hark hau erantzun zion:

―Ehun kupel-olio.

Eta orduan:

―Hona ordainagiria: bizkor, eseri eta idatzi «berrogeita hamar.»

Gero esan zion hurrengoari:

―Eta zuk zenbat zor duzu?

Hark erantzun:

―Ehun anega gari.

Eta esan zion:

―Hona ordainagiria: idatzi «laurogei.»

Eta nagusiak zorionak eman zizkion administratzaile zuzengabeari, erabili zuen abileziagatik. Zinez, mundu honetako seme-alabak abilagoak dira beren ingurukoekin, argiaren seme-alabak berenekin baino.

Eta nik esaten dizuet: Irabaz lagunak bidegabeko diruaz, falta duzuenean, betiko bizitokian har zaitzateten.

Gauza txikietan fidatzeko modukoa dena, garrantzitsuetan ere hala izango da; txikietan zuzengabea dena, garrantzitsuetan ere ez da izango zuzena.

Diru malapartatu hori erabiltzean ez bazineten izan fidatzeko moduak, nork ipiniko du zuen esku benetan balio duena? Besteren gauzetan ez bazineten izan fidatzeko modukoak, nork emango dizue zeuona?

Ez dago zerbitzaririk bi nagusi zerbitzatuko dituenik: zeren bata gaitzetsi eta bestea maitatu, edo lehenarekin arduratsu jokatuko, eta bigarrenari ez dio jaramonik egingo. Ez ditzakezue zerbitza Jainkoa eta dirua.

*******************************************

Gure bizitzako dilema

Testu hau hitzez hitz hartzen bada, parabola dela ahantzirik, eztabaida antzu eta konponezinetan jausiko gara: nola liteke jaun hark administratzaile bidegabeari zorionak ematea? Noski, begi-bistakoa da Lukasek nagusiari deitzen diola jaun, eta ez Jesus gure Jaunari. Horixe bakarrik behar genuke, korrupzioa justifikatzeko!

Baina parabola horrek ez du aipatzen, inolaz ere, korrupzioa, askoz ere arazo erradikalagoan zentratzen da: Ilunpetakoak zuhurragoak (maltzurragoak) dira argitakoak baino.

Era berean, oker geundeke baldin eta pentsatuko bagenu bi giza talde txit ezberdinetako jendeaz ari dela, geure buruak —nola ez!?— argitakotzat harturik.

Gure baitan, argia eta iluna elkarrekin bizi dira. Badirudi parabola hau ironiaz josia dagoela. Badirudi geure buruarekin alderarazten gaituela, eta galdetzen digula ea zer moduz moldatzen garen ilunpetako gauzekin —egoarekin— eta zer moduz, era berean, garen argia indartuko luketenekin.

Esperientziak esaten digu, jokoan egoak diharduenean, bitarteko, baliabide, taktika eta estratagema asko aktibatzen ditugula, onik ateratzearren, biziraupena ziurtatzeagatik (parabolako administratzaileak egiten duen eran, hain zuzen gure egoaren eta bere interesen ordezkari ezin hobea).

Zer gertatzen da garen argiarekin? Zer egiten dugu geure baitan dugun on horrekin guztiarekin? Hainbesteko motibazioa eta hainbeste medio ipiniko bagenitu, gure benetako identitatea bistara dadin —badirudi Jesusek hori esan nahi digula—, gure mundua alde ederrekoa izango litzateke!

Jesusek irudi honekin planteatzen digu: Ez ditzakezue zerbitza Jainkoa eta dirua. Hitzok, dirua jainkotzeko gure joera nabarmentzeaz gain, aurreko dilemari heltzen diote berriro: praktikan, zer interesatzen zaigu gehiago, dirua ala Jainkoa?

Egoren eta bizitza egozentratuaren irudia da dirua: Jarrera horrek gauzak edukitzea eta norbere onura ditu beti xede.

Errealitate Errealaren azken Misteriorantz begira jartzen gaituen hitza da Jainkoa, den guztia osotzen duena eta gu geu ere osatzen gaituena.  

Dirua zerbitzatzeak, dudarik gabe, Egoaren premia eta beldurren mende jartzea esan nahi du; bestela esanda, izate txit desatseginean murgiltzea; izan ere, hutsa eta atsekabearen habia da egoa.

Jainkoa zerbitzatzeak, aldiz, benetako identitatea aitortzea adierazi nahi du; egoa gainditzean, identitate horretatik biziko gara: identitate bakarra, konpartitua, ez-duala; horrela, geuregandik ez-banandu gisa hautemango ditugu izaki guztiak

Jesusen parabolak, beraz, bizitzako dilemarik handienaren aurrean kokatzen gaitu, dena jokoan ipinarazten digun galdera bakarraren aurren: nor naiz? Horri ematen diogun erantzunaren arabera, diruarentzat (ilunpean) ala Jainkoarentzat (argitan) biziko gara.

                                                                       www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s