Pentsionisten panorama

Ikusten nago ez ‘bizi’ eta ez ‘bizimodu’ geratu behar dugula

Pentsionisten panorama, erdi-biderik gabe, beltz dagoela esango nuke nik. Izan ere, arazo latz horren aurrean, ez dago banaketarik, ez dago optimista eta pesimistarik, denak talde bakarrean elkartu dira: pesimisten kofradian. Pentsionistek, hurrengo zortzi urtetan, gutxienez, eros-ahalmena galdu egingo dute eta, dirudienez, ez gutxi, gainera. Oraingoz dakigun zifra da, hemendik 2022ra bitarte, 33 mila milioi gutxiago jasoko ditugula.

Batetik hori eta, bestetik, aurpegira barre egiten ari zaizkizun sentsazioa duzu barnean. Gaur goizean entzun ditut, berriro, duela urtebete Mariano Rajoyk (oraindik ez dut ulertu batzuek zergatik eskribitzen dute Raxoi) esandako hitzak: «Pentsionistei nola, bada, murrizketak! Sektore hori da ahulena eta defenditzea dagokio gobernuari.». Ez dakit hitzez hitz horrelaxe diren, baina hori da, alde-aldera, hitz horien sakoneko esanahia.

Barre egitea esan dut, baina horri, hitz modernoagoetan, ez al zaio sarkasmoa esaten? Ematen du Makiavelok aholkatu dituela. Harenak dira hitzok, printzeari zuzenduak: «Denek ikusten dute zer dirudizun, baina gutxik antzematen zer zaren.» Zorionez, Makiaveloren garaietatik, asko aurreratu du gizarteak. Guk badakigu gobernua hau zer den ere. Ibilian demostratu du. Zaharrek esango luketen hitzetan esango dut, teknizismoetan galdu gabe: daukanari berriz ere emon eta ez daukana hor konpon!

Adela Cortinak bere ‘Ética’ izeneko liburuan kontatzen duenez, ekonomistek badakite —baita gobernuaren aholkulariek ere—, krisiari aurre egiteko, efikazena ez dela pentsioak murriztea, baina bai guraizea sartzeko errazena; izan ere, Rajoyk zioen eran, pentsionistak ahulak dira, eta… begiratu ahuldade hori zertarako baliatu duten!

Eta nola aurre egin planteamendu zanpatzaile horiei, pentsionistek duintasunez jokatu eta duintasunari eusteko? Gabriel Arestiren poema bat etortzen zait gogora: «… eskuak ebakiko dizkidate eta besoarekin defendituko dut…» Pentsionistek ere ez daukagu atzera begira egoterik: herrenak makuluarekin defenditu beharko ditu bere eskubideak, elbarriak gurpildun silla erabili beharko du… Hau ez daiteke horrela gera! Sekula ikusi diren mobilizaziorik handienak egiteko motiboak ditugu.

Begi-bistakoak dira ondorioak. «Bizia luzatu bai, baina kalitatezko bizimodua izatekotan», esaten genuen. Ikusten nago ez ‘bizi’ eta ez ‘bizimodu’ geratu behar dugula, biziaren eta kalitatearen hanketako bat farmazian baitago, eta horrako bidean ere oztopoak oztopoaren gainean, zehartu ezin den hormaren antzera.

Dena den, egindako euri guztiak hartu ditu orain arte eta aurrera ere hala beharko, baina euritakorik gabe ez irten inora. Datorrena hartzeko prest egoteak ez du esan nahi ez prestatzea.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s