Leizetik irteteko

26. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-09-29, Lk: 16, 19-31

 Aldi hartan, Jesusek esan zien fariseuei

―Bazen gizon aberats bat, purpuraz eta liho finez janzten zena eta egunero festa ederrak egiten zituena.

Bazen Lazaro izeneko eskale bat ere, haren ate ondoan egoten zena, zauriz josia. Pozik asko jango zukeen aberatsaren mahaitik lurrera botatzen zutena.

Txakurrek ere etorri era zauriak miazkatzen zizkioten

Hil zen eskalea, eta Abrahamen ondora eramaten zuten aingeruek.

Hil zen aberatsa ere, eta lur eman zioten. Hildakoen Egoitzan oinazez zegoela, begiak jaso eta Abraham ikusi zuen han urruti, eta Lazaro haren ondoan. Orduan, deiadar egin zion:

―Aita Abraham, erruki nitaz; bidali ezazu Lazaro atzamar-muturra uretan busti eta niri mihia freskatzera, kiskaltzen bainago sugar hauetan.

― Baina Abrahamek erantzun zion:

―Seme. Gogoratu zuk zorion franko izan zenuela bizitzan; Lazarok, berriz, zoritxarrak; orain, hark atsegina aurkitu du hemen, eta zuk oinazeak.

Horrez gain, leize handia dago zuen eta gure artean; nahita ere, ez dauka inork hemendik zuengana igarotzerik, ezta hortik guregana ere.

Aberetsak berriro:

―Orduan, aita Abraham, bidal ezazu, arren, Lazaro gure aitaren etxera, bost anaia ditut-eta; jar ditzala jakinaren gainean, beraiek ere oinaze-toki honetara etor ez daitezen.

Abrahamek erantzun zion:

―Hor dituzte Moises eta profetak, entzun diezaietela.

Aberatsak erantzun:

―Ez, aita Abraham. Baina, hildako bat joaten bazaie, damutuko dira.

Baina Abrahamek erantzun zion :

―Moisesi eta profetei entzuten ez badiete, hildakoaren bat piztuta ere, ez dute kasurik egingo.

 

 

*****************************************

 INDIFERENTZIAK AMILDEGIA SORTZEN DU

Hitz bat aukera behar bagenu, kontakizun hau ikuspegi horretatik irakurtzeko, hitz hori ‘amildegia’ izango litzateke. Eta hor salatzen den jokaera izendatu beharko bagenu, hori ‘indiferentzia’ izango litzateke.

Amildegiak eragiten du Lazaroren oinazea, eta amildegiak probokatzen du aberatsaren oinazea. Parabolaren bi ‘koadroetan’ —heriotzaren aurretik eta heriotzaren ondoren sinbolizaturik—, haustura azpimarratzen da, gogor azpimarratu ere, gaizkiaren motibo gisa.

Haustura hori, ordea, ez da kasuala, ezta Jainkoak probokatua ere, aberatsa eternitate guztirako zigortu izan balu bezala. Aberatsaren beraren ‘indiferentziak’ eragin du haustura; itsumenaren itsumenez, ez baitu ikusten pobrea bere ate ondoan jausita.

‘Indiferentzia’, beste ezer baino lehen, itsumena da, ‘inkontzientzia’ baita. Jakina, defentsa-mekanismoa da, eta horrekin blindatzen dugu geure burua, lagun hurkoaren premia eta oinazearen aurrean —begiek ikusten ez, bihotzak sentitu ezin—, baina, azken-finean, honetan datza gakoa: bestea niregandik ez-separatua dela ez jakitetik jaiotzen da. Eta bai egiten ematen diodan mina (egiten diodan kaltea) eta bai egin gabe uzten dudan ongia, neure buruari egiten ari natzaio. Horregatik, aberatsak, ematen duen neurri berean jasotzen du.  

Parabolak erakusten digu, bestalde, ‘inkontzientzia’ txit sakona dela, eta ez daukala konponbiderik hildakoa pizten ikusita ere. Zeren horrentzat ere aurkituko baikenuke esplikazioa, gure egoaren ongizatearen besoetan lo jarraitzeko.

Horretatik aterako gaituen bakarra jakinduria da —horixe esan nahi du «Moises eta profetak» espresioak, Liburu Santuak izendatzeko modu judoaren arabera—, hau da, ikusteko beste modu hori; alegia, aitortzen dugula ez garela bere buruagatik eta bere interesen alde soilik borrokatzen duen ego haustaile hori, denok konpartitzen dugun Kontzientzia bakarra baizik.

Ez da harritzekoa ebanjelioak, gauza guztien gainetik, ‘indiferentzia’ salatzea, jokaera negatiboa den aldetik. Eta guztiz koherentea da, baldin eta kontuan hartzen badugu ‘inkontzientzia’, hain justu ere, errukiaren kontrakoa dela; horrexek, errukiak, osatzen du Jesusen mezuaren nukleoa.

Errukiak bibrarazi egiten digu, erraietan, oinazearen aurrean —ez dio axola oinazea nire ala hurkoarena den—, eta erantzun efikaza ematera bultzatzen gaitu. ‘Indiferentziak’ lokartu egiten gaitu, lokartu egoaren aterpe txikian.

Hala eta guztiz, hemen ere, zentzurik ez du testu hau klabe ‘moralizantean’ irakurtzeak. ‘Neurozientifikoek’ oroitarazten digute defentsa-mekanismo horrek zerikusi handia daukala zerebroarekin eta haurtzaroko gure esperientziekin. Esaten dute, atxikimendu ez-ziurren kasuan, ez dela egoten “gu” bat sortzen duen erresonantzia momenturik. «Nire erresonantzia zirkuituak aktibatzen direnean, senti dezaket beste pertsonak sentitzen duena. Baina inorekin identifika ez banaiteke, erresonantzia-zirkuitu horiek itzali egingo dira. Besteak objektu izango dira niretzat, ‘beroiek’ bezala ikusiko ditugu eta ez ‘gu’ bezala.» (D. SIEGEL, Mindsight. La nueva ciencia de la transformación personal, Paidós, Barcelona 2011, p.332). Gabezia emozional batzuk direla bide, zirkuitu horiek itzaltzen direnean, enpatia eta errukiari dagozkien gaitasunak gera daitezke gutxiturik edo, agian, zeharo itzalirik.

Beraz, denak berriro hasi beharko du, bizi dugunaren onarpenarekin, hortik abiaturik, kontzientzian hazteko eta, azken finean, errukian gora egiteko.

www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s