Fedea eta dohaintasuna

27. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-10-06, Lk: 17, 5-10

Aldi hartan, apostoluek esan zioten Jaunari:

―Eman iezaguzu fede gehiago.

Eta Jaunak erantzun:

―Fedea bazenute, mostaza-hazia baino handiago izan ezta ere, adinako fedea, bederen, bazenute, masustondo honi esango zeniokete: «Atera zuztarretik landatu itsason», eta obeditu egingo lizueke.

Pentsa ezazue zuetako batek morroia duela, nekazaritza eta artzaintzarako, eta, lanetik datorrenean, hau esaten ote dio: «Hator berehala mahaira?»

Ala ez zeniokete beste hau esango: «Presta iezadazu afaria, jantzi mantala zerbitza nazazu, afal dezadan; gero jan eta edango duzu zuk?» Eta Morroiari eskerrak eman behar al dizkiozue, agindutakoa egin duelako? Zuek ere berdin: agindutako guztian egiten duzuenean, esan: «Morroi gizagaixo batzuk gara, egin behar genuena baino ez dugu egin.»

******************************************************

FEDEA ETA DOHAINTASUNA

Badirudi, kapitulu honen hasieran, Lukasek, Jesusenak ala ez, sententzia batzuk batu zituela; lehenengo komunitate harentzat, noski, oso garrantzitsuak izango ziren arazoak azpimarratzen ditu: eskandalua, fedearen ahala eta dohaintasunaren arazoa. Gaur leituko dugun testuan, azken biak jasotzen dira.

Lehenengoak, esan bezala, komunitatearentzat oso gai garrantzitsua zena nabarmentzen du: fedearen ahala. Exegetak zalantzan ipintzen dute hitzok Jesus historikoarenak ote diren. Segur aski, komunitate-giroan sorturiko eta landuriko irakaspena da.

Nolanahi ere, ematen du ekialdeko estiloa darabilela, interesa pizten duen hiperbolearen bidez, baina irudia aldaturik: Mateok (Mt 21,21) ez du esaten masustondoa, mendia baizik, fedearen ahala azpimarratzeko.

Hortik dator hainbat aldiz entzun dugun esaldia: «Mendiak ere mugi ditzake fedeak.» Dena dela, hemen esaten den fedea ez da uste bat (oinarririk gabeko sineste bat) edo jokaera boluntarista bat. Aitzitik, errealitate ERREALAren misterioa ikusi duenaren ziurtasuna da (Horixe edo antzeko zerbait diote fisikari kuantikoek, gure buru-gogamenak sortzen duela errealitatea diotenean, Manel Ballesterrek bere hitzaldian azaltzen duen eran: http://www.gamisassociacio.org/video/Dr-Manel-Ballester/).

Gure konprenitzeko ohiko erak ezin du ulertu oraindik fedearen ahala, baina esperimentu zientifikoak ere hori baieztatzen hasiak dira; alegia, fedeak ezin esan halako ahala duela. Diotenez, kontzientziak eragin ukaezina du materiaren gainean. Jakina, eragin horiek ikertzen jarraitu beharko da, baina gero ziurragoa dirudi kontzientziak errealitatea sortzen duela. Beraz, ez da gezurra harako esaldi hura: «Alda ezazu ikusteko era eta ikusten dituzun gauzak ere aldatu egingo dira.»

Komentatzen ari garen testuaren bigarren partea, inolaz ere, harrigarri samarra da gure mentalitatearentzat, edonolako menderatzeren aurrean sarritan, eta arrazoiz, asaldatzen den mentalitate horrentzat. Horregatik, behar ditugu ipini hitz horiek beren testuinguruan eta esanahi sakonagoan murgildu.

Testuingurua izan liteke fariseu eta meritu eta sarian oinarrituriko haien erlijiotasunarekiko polemika, ebanjelioko hainbat parabolatan agertzen den eran, batez ere Mahastiko langileak (Mt 20,1-16) deritzon hartan.

Era horretako erlijiotasunaren kontra, hau da, arauak betetzeari esker irabazitako merituen ondorio gisa Jainkoaren aurrean eskubideen jabe egiten duen erlijiotasunaren kontra, Jesusek beste Jainko bat aurkezten du: neurri gabeko graziaz beteriko Jainkoa (denentzat), azkenekoengandik, inork aintzat hartzen ez dituenengandik, bekataritzat jotzen direnengandik… hasita. Errukizkoak deritzoten parabolak (LK 15) testigantza bikaina dira, Nazaretetko maisuak aurkezten duen perspektiba-aldaketa erradikala ikusteko.

Baina, hala eta guztiz ere, gure belarri modernoentzat, soinu harrigarri samarra, agindutakoa guztia bete eta morroi ezerez bat baino ez dela entzun beharra.

Harridura, nik ikusten dudan eran behintzat, esaldi hori egoaren ikuspegitik irakurtzen dugulako da. Ez du onartzen debaluturik sentitzea, bai bere irudiari dagokionez eta bai ekintzari dagokionez. Ikusmolde horretatik, zerbitzariari eskatzen zaion jokaera alienaziotzat hartzen da.

Irakurketa egokiak beste toki batean finkatzea eskatzen du, eta handik zeharo ezberdin, erabat aldaturik, ikusten da baita norbere identitatea ere. Laburbildurik, espresa liteke honela: ez dago inolako egorik ezeren subjektu denik; ego hori ez da fikzio mental bat baino. Ez da existitzen Kontzientzia besterik, forma guztien barrena diharduen Kontzientzia, eta forma horiek ez dira kontzientzia isurian doan bide edo kanalak baizik.

Ikusteko era honetan, dena argi dago: ez dauka inolako zentzurik kanalak ekintza bat beretzat hartzeak, ekintza hori kanalean igaro baizik ez baita egiten. Kanal horrek zerbait esan baleza, hau esango luke: alferrikako morroia naiz.

Horrela leituta, Jesusen parabola laburrak egundoko jakinduria dauka bere barnean, egoarekin identifikatzearen tranpaz ohartzen gaituen neurrian eta gure benetako izaerara bultzatzen gaitu. Ez da gara gure buru-gogamenak pentsatzen duen ego banandu hori, baizik eta gauza guztietan nabarmentzen den Kontzientzia.

Irakurketa modu horretatik ikusten da, era berean, ebanjelioaren ardatzetako bat dohaintasuna dela. Dena Grazia da.  «Inork» ez du ezer egiten, joanean doa dena, oparitu egiten baita dena.

Paulok esango zukeen eran, Ba al da jaso ez duzunik? Eta jaso baduzu, zer zabiltza oihuka, jaso izan ez bazenu bezala? (1 Kor 4,7).

            www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s