Urriaren 12a

 

Nire lehen tesia da deskubrimendu’ hitza gaizki erabilia dagoela

Zer ospatzen dugu Urriaren 12an? Internetetik atera dudan ohar laburrarekin ekingo diot: «El Descubrimiento de América fue de trascendental importancia para España, iniciando un periodo de proyección lingüística, cultural y económica en América.» Hori da ospakizunetako bat, nahiz eta adar gehiago badituen, eta horri atxikiko gatzaizkio.

Badakit kritika txikienik egin orduko askok esango didala gauza bakoitza bere testuinguruan kokatu eta ikusi behar dela, ezin direla nolanahi epaitu duela 500 urteko gertakizunak. Saiatuko naiz kontestualizatzen: Antonio Montesinos fraidearen hitz batzuk gogoraraziko dizkizuet. Lehenik, ordea, neure iritzi batzuk.

Nire lehen tesia da ‘deskubrimendu’ hitza gaizki erabilia dagoela. Uste dut gizadi osoarekiko edo osoarentzat egiten diren aurkikuntzek merezi dutela soilik izen hori; adibidez, aurkikuntza fisikoek, medikoek, eta abar. Amerikaren ‘aurkikuntza’ ez zen izan benetako aurkikuntza, konkista eta kolonizazioa baizik. Hango jendea, gainera, ez zen gozo tratatua izan, krudelkeria handiz baizik.

Izatekotan ere, Europa eta beste kontinente batzuetako ezjakintasunarekiko edo ezjakintasunarentzat izan zen deskubrimendua. Zerbait existitzen den guztian dago horren Kontzientzia: kasu honetan, Amerikako biztanleen kontzientzia. Uste dudanez, bada Kontzientzia goren bat eta horren aurrean ez dago deskubrimendurik, existentziaren Kontzientzia konpartitua baizik.

Baina itzul nadin harira: proiekzio linguistikoa, kulturala eta ekonomikoa esaten denean, ‘proiekzio’ hitza eufemismo hutsa da. ‘Inposizioa’ esan beharko litzateke. Konkretuki, proiekzio ekonomikoa, izatekotan ere, europarrentzat, Espainia barne, izango zen, han bertako gizagaixoak esku-hutsik eta larrugorrian utzita.

Aurrerago agindu dudanez, Antonio Montesinos fraide dominikoaren hitzak gogoratuko ditut. Hau dio, beste batzuen artean, «Decid, ¿con qué derecho y con qué justicia tenéis en tan cruel y horrible servidumbre a estos indios? ¿Con qué autoridad habéis hecho tan detestables guerras a estas gentes que estaban en sus tierras mansas y pacíficas, donde tan infinitas de ellas, con muerte y estragos nunca oídos, habéis consumido?»

Luza daiteke, baina hortxe utziko dugu. Eta gai honen gainean kontzientzia hartzen hasi nintzenetik nire barnean daraman desioarekin amaitu nahi dut: zergatik ez da, behingoz, «balentria» haren egiazko historia idazten eta, ahal den neurrian, zorrak kitatzen?

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s