Epaile zorrotza

29. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-10-20, Lk: 18, 1-8

Behin batean, Jesusek, etsi gabe otoitz nola egin behar zuten ikasleei adierazteko, parabola hau proposatu zien:

―Hiri batean, bazen epaile bat ez Jainkoari beldurrik ziona eta ez gizakia axola zitzaiona

Hiri berean bazen emakume alargun bat ere eta epaileari esan zion: «Egidazu justizia arerioaren aurka; aldi batean ukatu egin zion, baina gero esan zion: «Nahiz eta Jainkoari beldurrik izan ez eta gizakia bost axola zaidan arren, alargun honek oraintxe gogaitu nau, eta egin diezaiodan justizia, ea hurrena masailean jotzen nauen!»

Eta honela amaitu zuen Jaunak:

―Begira zer dioen epaile zuzengabeak; bada, Jainkoak ez ote die justizia egingo gau eta egun deiadarka ari zaizkion hautatuei?; luzaro itxaron beharko ote dute? Badiotsuet berehala egingo diela justizia. Baina Gizonaren Semea datorrenean, aurkituko ote du horrelako federik munduan?

************************************************

 Jainko pentsatua, Jainko aurkitua

 Engainura eraman gaitzakeen parabola baten aurrean gaude. Testuaren irakurketa literalak Jainkoa eta gizakia bost axola zaion epailea, gogaitzeraino eske jardunez “konkistatu” beharra dagoena eta orduan ekingo liokeena, maila berean ipiniko lituzke.

Imajinario kolektiboan sakon grabaturik dagoen jainkoaz ariko ginateke, eta gogor aldarrikatua zenbait prediku eta teologia motak. Hona, sarritan erakutsi zaigun jainkoaren irudia: “jaun ahalguztidun, egolatra eta jeloskorra, epaile zorrotz eta zigortzailea… irudi horrek eduki ditu mendean hainbat kontzientzia; jakina, hala hazi dira, gero, errudun-sentimendu eta beldurraren azpian itota.

Bada, jainkoaren horrelako irudien aurrean errebelatu eta asaldatu egin behar da, eta gogor eta tinko errebelatu eta asaldatu ere: horrelako jainkoak ez du gure federik merezi. Ez dago sinesterik geu baino okerragoan litzakeen jainkoarengan (Voltaireren gomendioa). Nola sinetsi, gizakiaren premiekiko sentiberatasunik ez badu eta norbait eternitate osorako kondenatzeko gai bada?

Gisa horretako jainkoa asmakizun hutsa da, beldurrean eta gizakiaren ahultasunean oinarritua. Gizaki beldurti eta ahulak zeru goietatik baletoz bezala, hau da, “Jainkoaren hitza” balira bezala sinetsi ditu mezu erru-sorrarazle horiek

Parabola hori zuzen uler daiteke, soilik, kontraste-parabola bezala irakurtzen badugu. Hau da, epailaren irudia izango litzateke, hain zuzen, Jainkoaren portaeraren kontrakoa. Harritu zaitezte: epaile bihotz-gabe bat gai baldin bada emakumearen eskariaren aurrean amore emateko, nola ez da egongo Jainkoa –guztiz kontrakoa izanik– gure alde eta guri mesede egiteko prest, baita ezer eskatzen ez badiogu ere?

Klabe honekin, parabola asumi daiteke Jesusen perspektibatik: Grazia eta Erruki gisa iragartzen zuen Jainkoa.

Baina galdezka jarraitzen dut ea zergatik ote dagoen, pertsona erlijiosoen artean, hainbeste jende epaile gisako jainko gogor eta zorrotzaren irudia defenditzen duena. Ez dut uste jasotako hezkuntzaren ondorioa bakarrik denik. Pentsatzen dut “zorroztasunaren” beraren proiekzio inkontzientea dela. Sarritan gertatzen da merituan eta “perfekzioan” oinarrituriko erlijiotasun exijentea bizi dutenen artean.

Horregatik, kontua ez da irudi bat beste batengatik aldatzea: jainko zorrotzarena jainko maitekorrarenagatik. Bata zein bestea gure gogamenaren eraiketa izango dira, hau da, idolo proiektatuak.

Jainko “pentsatua” ez daiteke izan benetako Jainkoaren karikatura baino. Jainkoa ezin da kabitu gure buru txikian, Txaro Rodriguezen poema hauek dioten eran:

Jainko aurkitua bakarrik,

ez dago irakatsitako jainko egiazkorik,

inolako jainko irakatsirik.

 

Aurkitutako Jainkoa bakarrik

Izan daiteke egiazkoa.

            (C. RODRÍGUEZ, Luces en la niebla, edición de la autora, Madrid 2012).

Pentsaturiko jainkoaren aurrean makurtzen bagara, ez dugu jardungo Jainkoaren baitarik, baizik eta geure ideia propioaren izenean: fanatismoa da, harroxeagoa edo disimulatuagoa, baina fanatismoa. “Bananduriko jainko” horrengandik ez daiteke etor heteronomia zorrotz eta hertsia baizik. Eta inoren eskuetan kontrol gabe gabiltzan txotxongiloak sentiaraziko gaitu.

Agian horregatik, ideia horrek duen arriskuagatik, errepikatzen zuen Eckhart Maisuk: “Jainkoari eskatzen diot libra nazala Jainkoarengandik”; “Egiazko Jainkoak aska nazala jainkoari buruz ditudan nire ideia guztietatik”

Zer bide geratzen zaigu? Burua isiltzea. Norbaitek esan du bi pentsamenduren artean dagoen espazioa da Jainkoa”. Hau da zinezko egia: buru-gogamena isiltzean, sor eta gor geratzen gara haren aurrean, gure buruarentzat EZEREZA da, baina, paradoxikoki, horixe da DENA.

Horrela, hanka-hutsik Moises bezala (Ex 3,5) eta gure etiketa mentaletatik biluzik (aske), baldintza ezin hobean aurkitzen gara Misteriora irekitzeko; nahiz ez gauden bananduak, gure pentsamenduen eta ametsen mundua transzenditu egiten du.

Eta, Isiltasun horretan, ohartzen gara ez bakarrik Jainkoa ez dela norbait gugandik ez-banandua, baizik eta gure Hondo sakona osatzen duela, eta DEN guztiaren Hondoa.

Gure buruak ez du izango zuzen eta egoki adierazteko kontzeptu eta hitzik, baina beste Dimentsio hori, beste guztiari zentzua ematen diena, esperimentatu izango dugu.

 www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s