Egoak sufritzen duenean

Egoa,  nahikunde eta beldur sorta bat baino ez denez, sufritzera kondenatua dago.

Badakigu oinazea saihestezina dela, baina sufrimendua norberak hautatzen du.

Oinazea “gertaera bat da”; izan daiteke fisikoa edo emozionala. Bere horretan esperimentatzen dugu, erresistentzia edo eranskin mentalik gabe.

Beraz, noiz bilakatzen da oinazea sufrimendu? Onartu ordez aurre egiten diogunean, edo edozein “historia mental” eransten diogunean?

Kasu batean zein bestean, egoarekin identifikatzen garenean bakarrik sufritzen dugu. Norbaitek hala idatzi zuen: Ezbeharrak ez du esan nahi hauxe besterik: gertaerak ez datozela bat gure desioekin.

Gertatzen zaigunaren kontzientziak ez du sufritzen, ez da erasana sentitzen. Egoak bakarrik sufritzen du, baina uste dugu geuk sufritzen dugula, geure identitatetzat hartu baitugu egoa. Hortik aurrera akabo!, egoari gertatzen zaion guztia geuri gertatzen zaigula uste dugu.

Sufrimendu ororen azpian, egiazkoa dela uste dugun gezurrezko pentsamendu bat dago. Saia gaitezen geure kabuz hori ikusten: sufritzen dudanean, zer pentsamendu dago azpian?, zer ari naiz onartzen egia balitz bezala?

Lehenengo pentsamendu okerra da egorekin identifikatzea. Eta, horrekin batera, beste guztiengandik eta den guztitik bananduriko izakia naizela uste izatea. Ondoren, milaka pentsamendu oker etor litezke bata bestearen atzetik, etengabeko sufrimendua eragin eta areagotu baino egingo ez dutenak.

Pentsamendu oker horien barnean, hurrengo hirurak jo ditzakegu erabat larritzat:

  • Gertatzen zaidanaren kontrola dudalako ideia; horregatik saiatzen naiz eta kezkatzen benetan nire esku balego bezala.  Usteak erdia ustel, eta kasu honetan osoa: zinez kontrola nire eskuetan balego, ez al nuen jada aspaldi lortuko zoriontsu izatea? Ilusio hutsa da. Bestalde, egoa fikzio mentala bada, nor litzateke delako kontrol horren sujektua?
  • Gauzak nik nahi dudan eran izan daitezen deseatzea eta exijentzia bat balitz bezala horri eustea da hurrengo jokabide okerra eta larria. “Horrek horrela beharko luke” edo “horrek ez luke horrela beharko” hasten garenean, sufrimendua sortzen eta ereiten baino ez gara ari; sufrimendua geure buruarentzat eta beste guztientzat.
  • DENArekin eztabaidatzea da hirugarrena. Eztabaida hori ez da hauxe baino: presenteari aurre egin nahia, presentea onartu nahi eza. Eta horrek, derrigorrez, sufrimendua eragin behar!

Bakarra da joera eta jokaera zuzena eta burutsua: maita ezazu DEN HURA.

Ez da jokabide axolagabe edo pasotista. Esan dugun eran, jokabide jakintsua da, errealitate errealarekin bat egitea da. Presentearekin, DENArekin, bat egiteak bakea ekarriko du gure barnera; orduan, egoaren mendetik libre, hasiko gara ekintza egokiak bideratzen. DEN HURA onartzearekin hasten da beti jakinduria.

Al alinearnos con el presente, al amar lo que es, cesa el sufrimiento, pero queda el dolor.

Presenteari lotzean, DENA maitatzean, amaitzen da sufrimendua; oinazea bakarrik geratuko da.

Eta zer egin oinazearekin? Bi jokaera hauek, aldi berean, martxan ipini: ez saihestu, ez identifikatu. Hau da, utzi oinazeari hor egoten, baina horra murriztu gabe.

Beste adibide bat ipinita, gorputza zaintzen dugu, baina ez zaigu bururatzen horrekin identifikatzea; gorputz huts bagina bezala jokatzea. Era berean, gure psikismoa ere zaindu egin behar dugu, baina berarekin identifikatu gabe.

(cf. E. M. Lozano.)

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s