Indiferentzia eta merituak

 

 30. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-10-27, Lk: 18,9-14

 

Behin batean, parabola hau esan zien Jesusek beren buruak zintzo eta  zuzentzat jotzen zituztelarik, euren baitan segur sentitzen ziren eta besteak gutxiesten zituzten batzuei:

―Bi gizon tenplura joan ziren otoitz egitera. Bata fariseua; bestea, zergalaria. Fariseua, zutik, honela ari zen otoitzean bere baitan: Ene Jainko!, eskerrak zuri, besteak bezalakoa ez naizelako: lapurrak, gaizkileak, adulteriogileak; ezta zergalari hori bezalakoa ere. Astean bi aldiz egiten dut barau, eta ondasun guztien hamarrenak ordaintzen ditut.   

Zergalaria, berriz, atzean geratu zen, eta ez zen ausartzen begiak altxatzera ere; eta bular joka ari zen, esanez: Ene Jainko!, erruki zaitez bekatari honetaz. Benetan diotsuet zergalaria Jainkoarekin bakeak eginik itzuli zela etxera, eta fariseua ez. Izan ere, bere burua goratzen duena beheratua izango da, eta bere burua beheratzen duena, goratua.

 

************************************

Kontuz merituekin!

 

Ebanjelioak bi jokaera ipintzen dizkigu begien aurrean: indiferentzia eta merituan oinarrituriko erlijiosotasuna, askotan ohartzen ez bagara ere.

Egia esan, ez dago bestela izaterik, kontuan hartzen badugu Jesusen mezua, hain zuzen ere, Errukian eta Grazian mamitua dagoela. Eta Jesusek horrela azaltzen digu Jainkoa: dohaintasunezko Errukia eta Grazia errukitsua.  

Miserikordiazko hiru parabolez gain (Lk 15), badira beste hiru non gogor eta bipilki salatzen diren ikusten ez duen aberatsaren indiferentzia (Lk 16,19-31), buelta ematen duten pertsona erlijiosoen (apaiza eta lebita) indiferentzia (Lk 10,25-37), eta sufritzen duen edozein pertsonarengan Jesus ikusten ez dutenen indiferentzia (Mt 25,31-46)

Grazia-mezuak, noski, gainbehera ipintzen ditu gure eskema eta hierarkiak, perfekzio- eta exijentzia-idealak, sari eta ordainen ideiak eta merituan eta errekonpentsan oinarrituriko  erlijiotasuna –normalki fariseuena, baina beste erlijio guztietan ere dagoena–.

Hau da erlijiotasun hori desmuntatzen duen parabola bat: ‘Mahastiko langileak’ (Mt 20,1-16). Azken orduko langileek goizetik hasitakoek bezainbat jasotzen dute, hauek egun osoa eguzki galdatan eman ondoren. Baina ez da hor amaitzen: goizetik hasitakoak nagusiarengana, protestatzera, joaten direnean, gure eskementzat, zeharo erantzun harrigarria jasotzen dute: «Inbidia izan behar al duzu, ni ona naizelako.» 

 Indiferetzia eta meritua egoaren zantzu bereizgarriak dira; egoaren zeinu bereizgarriak, bizitzaren eta erlijioaren aurrean kokatzeko. Egoak ez du erruki- eta enpatia-gaitasunik: bere oskolean sartuta bizi da, dauzkan behar eta beldurren mende, ahalik eta izate atseginena lortu nahian, beste edozein irizpidetik at. 

Era berean, ez da gauza dohaintasunerako: egiten duen guztiaz jabetu nahi du; kalkulatzailea da, eta ez dauka bere egintza guztiei etekina atera gabeko onik. Hori erlijiora eramaten badugu, oso erraz ulertuko dugu, erlijioa ere, bere beharrentzat erantzuna aurkitzeko erabiliko duela: seguru sentitu, merezimenduen jabe, salbatua, beste batzuen gainetik… Eta Jainkoak bere ahalegin guztiak neurrian ordainduko dizkion esperantzari eutsiko dio. 

Horixe ikusten dugu, hain zuzen, Seme galduaren parabolan («bizitza osoa zu zerbitzatzen eta ez didazu antxume bat ere eman.»), eta berdin lehen orduko langileen parabolan ere: iluntzean, lanaldia amaitzean, etorri zirenei eman zitzaiena baino gehiago nahi dute.   

Egoak ‘antxumea’ eta ‘denarioa’ erreklamatzen ditu. Baina besteari, bere ustez okerrago portatu denari, berdin ordaintzen diotela ikustean, errebelatu egiten da, eta gehiago exijitu.  

Gaur irakurri dugun parabolan ere ederki islaturik azaltzen da merituaren ideian oinarrituriko erlijiotasunaren salaketa. Hala dio Jesusek beren buruak zintzo eta  zuzentzat jotzen zituztelarik, euren baitan segur sentitzen ziren eta besteak gutxiesten zituzten batzuengatik  

Erlijiotasun ‘auto-asegarria’ esaten zaio horri; urguilu eta atsegin betearen pedestalean ipintzen dute pertsona, handik beste guztiak epaitzen. Baina egiten duen otoitzak bera salatzen du zeren, bere inkontzientean, egin nahiko lukeena gaitzesten ari da.

Dena dela, mota horretako erlijiosotasunaren gauzarik larriena ez da bakarrik konparazio-joera bultzatzea eta ezberdina mespretxatzea, baizik eta pertsona bera ez dela bizi bere buruarekin adiskide. 

Besteengan gaitzesten dugun hura (ernegatzen gaituelako) gu geure baitan dago ezkutuan eta erreprimiturik. Horregatik, beste batzuek epaitu eta deskalifikatzen ditugunean, oharkabean noski, geure burua erakusten ari gara. Eta aitortu eta geure egiten ez dugun bitartean, zatitu eta hautsirik biziko gara, gure izatea osatzen duten elementuak baztertuz. Barne haustura hori bera da besteenganako erremina, ageri edo disimuluagoan, eragiten duena.

Positiboan esan da: geure itzal propioa onartzean –momenturen batean ukatu, ezkutatu, disoziatu, erreprimitu… behar izan genuen hura onartzean–, batasun eta harmonian haziko gara. Juizio eta deskalifikazioak desagertu egiten dira eta apaltasun eta graziaren bidean sartzen gara.

Itzal onartzeak pedestal faltsutik eraisten gaitu. Eta nork igo gintuen hara? Gure ego neurotikoak. Jaisteak apaltasunean hazten lagunduko digu, eta, azken finean, gizatasunean (humanitatean) hazten.

           

www.enriquemartinezlozano.com

Rufino Iraolaren itzulpen librea

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s