Kimu berdeak

 

Oinazea saihestezina omen da, baina sufrimendua norberak hautatzen du

 Kimu berdeak. Metafora sonatua, interesatua, gastatua, eskuz esku eta ahoz aho dabilena. Atzo Zapaterorena, gaur hari errietan egin ziotenena: Rajoy, Botín… Barkatu, aizue, baina zer motibo daukat, Zapaterori sinetsi ez niona, hauei sinesteko? Zapatero ez da nire debozioko santua, eta badakigu gauzak ongi ez zituela egin. Baina noiz arte jarraitu behar duzue Zapaterori errua botatzen? ‘Kimu berdeak’ diozue? Zapaterok kimatu eta soilduriko arbola apur batzuk baino ez zituela utzi basoan? Berdin dio! Zuhaitz lerden eta joriz beteriko baso zabalak utzi izan balizkizue ere, honezkero hondotik jo eta bota eta erre zenituzten gehienak.

Orain, berriz, Urkulluren hitzek harritu naute. ‘Poztu naute’ esango nuen gustura, baina ez naiz ausartu. Nik zer pentsatu behar dut bi esaldiok segidan irakurtzen baditut: a) «Fagor afronta una reestructuración drástica con el reto de salvar empleo,», b) «Urkullu atisba la recuperación en Euskadi y anuncia unos Presupuestos menos restrictivos.»?

Norbaitek uste du Fagorrena ez dela horrenbesteko problema? Edo langabezian gera daitezkeenak laster birkolokatu ahal izango direla? Galdera gehiago ere baditut. Finantziazio kontua da bakarrik Fagorrena ala badago zerbait gehiago ere azpian? Koldo Saratsagaren hitzetan: «Gaur ez dago lehiatzerik duela 50 urteko ereduarekin.» Hori al da benetako arazoa? Eta zer esaten ote du, begira badago, honi guztiari buruz on Jose Maria Arizmendiarrietak?

Eta zer sentsazio sortzen digu guri horrelako berri batek? Niri, behintzat, beldurra eta aztoramena edo oinaze emozionala. Baina bada esango dizunik gauzak datozen bezala hartu behar direla. Oinazea, fisikoa zein emozionala, saihestezina omen da, baina sufrimendua norberak hautatzen omen du. Zer alde dago, bada, oinazea eta sufrimenduaren artean? Oinazea da objetiboki gertatzen zaiguna. Nahitaez, onartu beharrekoa; hori bakarrik garela pentsatu gabe, noski. Sufrimendua hasten da gertatukoari buruan bueltak emateari ekiten diogunean, historia mentalak eransten dizkiogunean; hitz batean, ‘pelikula’ muntatzen dugunean, edo errealitatea ikusi nahi ez dugunean; adibidez, notizia txar baten aurrean telebista itzali.

Momentu egokia hauxe, duda barik, Amuriza eta Imanolekin batera abesten hasteko: Euskal Herriko poeta / kanposantuko tronpeta, / hil-kanpaiari tiraka eta hutsari kolpeka; / argitu ezak kopeta / penak euretzat gordeta / goizero sortuz bizitza ere hortxe zegok-eta.»

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s