Zakeo ere…

31. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-11-03, Lk: 19, 1-10

  Behin batean, Jesus Jerikon sartu zen, eta herrian barrena zihoan.

Bazen han Zakeo izeneko gizon bat, zergalari-burua, oso aberatsa. Jesus zein zen ikusi nahirik zebilen, baina ezin zuen jendearengatik, txikia baitzen. Lasterka aurrerago joan eta pikondo batera igo zen, Jesus ikusteko, handik igaro behar baitzuen.  

Jesusek, hara iristean, gora begiratu eta esan zion:

―Zakeo, jaitsi berehala, gaur zure etxean gelditu behar dut eta.

Jaitsi zen, bada, berehala eta pozik hartu zuen etxean.

Hori ikusirik, denak marmarka hasi ziren:

―Bekatari baten etxean hartu du ostatu.

Baina Zakeo jarri zen zutik, eta Jaunari esan zion:

―Jauna, neure ondasunen erdiak behartsuei ematen dizkiet eta, inori ezer ostu baldin badiot lau halako itzuliko diot

Eta Jesusek esan zion:

―Gaur iritsi da salbamena etxe honetara, gizon hau ere Abrahamen ondorengoa baita. Izan ere, Gizonaren Semea galdua zegoena bilatzera eta salbatzera etorri da

 

************************************************

GALDUTAKOA SALBATZEKO ESTRATEGIA

Zakeo, zergalarien buruzagia, aberatsa zen. Dirudienez, ongi merezitako iruzurgile fama zeukan.  Aberatsa izanik ere, sozial eta erlijiosoki, marjinatua zegoen,  eta bekatari publikotzat hartua; ez zen harengana inguratu behar.

Beste behin gehiago, Jesusek tabu eta etiketak apurtuko ditu, sozialki zuzena zer zen zioten tabu eta etiketak. Ez zen “harritzekoa” izango Zakeo bezalako norbait kondenatzea, bere herria zanpatzen zuen inperioaren zerbitzuan bizitzeaz gain, lapurretan ari baitzitzaion gero eta pobreago zen herri horri.

Hala eta guztiz ere, horren guztiaren atzean, Jesusek bere igual  bat ikusten jarraitzen du(hau ere  Abrahamen semea da), eta hala tratatzen du, igual bat bezala. Ez du esan nahi haren portaera justifikatzen zuenik. Gainera, jokoan zegoena ez zen hori, portaera eta “paper” haren atzean zegoen pertsona baizik.   

Jendeak pertsonaia bat (bekatari publikoa) ikusten duen tokian, Jesusek gizakia ikusten du, eta bere burua ere ikusten du: “hauetako bakoitzari egin zeniotena, niri egin zenidaten (Mt 25,40).

Aurre egin beharko die pertsonarik “erlijioso” eta betebeharrak ongien konplitzen zituztenengandik iritsitako kritika eta marmarrei. Pertsona horiek ongi katalogaturik izaten dituzte beste guztiak, betiko eskema fanatikoaren arabera: “guretakoak” eta “besteak”.

 “Guretakoa” ez den norbaiten alde Jesus jartzen ikustean —ez al zen, bada, bekataria!?—, marmarrak indar handia hartuko du, arrazoi sinple honengatik: inolaz ere, gehiagotasun morala, eta horrekin batera segurtasuna, bermatzen zien eskema ipiniko da kolokan. Zeren —berriz ere hor azalduko da merituan oinarrituriko erlijiotasunaren ideia—, denak berdin trata badaitezke —mahastiko langileak bezala—, zer axola dio gure ahalegin guztiak eta gure merezimenduak?

Hala ere, zerbait aipagarria gertatzen da: jaso izan zituen kritika eta mespretxuak gorabehera, bere jokabidea ordura arte inoiz aldatu ez zuen gizon hura gauzak beste modu batean ikusten hasten da. Jesusek begiratu zionean sentitu zen eran begiratzen hasten da. Eta ikuste modu berri hori da gauzak egiteko modu berria ematen duena.

Aldaketa horretan datza “salbamena”, esan nahiko balu bezala da. Eta modurik gizatiar eta errukitsuenean agertuko da, “galdurik dagoena bilatu eta salbatu nahi lukeenaren”antzera.

Jesusen jokabidearen guztiz kontra, Eliza, sarri askotan, agintedunen eskutik, errezeloz beterik, epaile eta deskalifikazio-joerekin azaldu zaigu. Badirudi garbi dituela gauza guztiak, eta badakiela non dagoen “zintzoak” eta “guk esaten dugunera” konbertitu behar dutenen arteko lerroa.

Hori dela medio, egia absolutuaren jabe direla uste dutenen moralkeriak (moralina) ordezkatu du Berri Ona

Jesusek proposatzen duen bidea zeharo kontrakoa da: begirada gizatiar sakonetik abiatzen da, pertsonaren bihotz garbia ikusten dakien begirada —hau edo hura egiten zuen zelatan ibili gabe— eta —etsaiak sortzeko arriskua gorabehera— pertsona horrekin solidarizatuko da, haren etxera gonbidarazita.

Halako gehiagotasun-jarrera moralizante batetik aldaketak exijitu eta kondenak zabaltzen aritzeko joeraren aurka, zergalarien buruzagiarekin “identifikatzen” da Jesus, bat egiten du harekin.

Garbi esateko, kondenatzen duenak ez daki bere burua kondenatzen ari dela —bere barnean, itzal gisa, ezkutarik daukan zatiren bat—. Bestearekin identifikatzen dena, egin duenari edo ez duenari begira egon gabe, osatzen gaituen identitate nagusian denok BAT garelako kontzientzian bizi da. Kontzientzia-maila hori da kondena erruki bihurtzea ahalbideratzen duena eta, azken finean, gizabidea (Barandiaranek esango zukeen moduan) sustatzen duena.

www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s