Giza uhinak

Gehiago ezin zuen egun batean, Rigok, giza harremanetan diskriminatua sentitzen zela eta, psikologoarengana jo zuen. Esan zion: «Begira, nire portaera taldeko edozeinena bezain ona da, eta harremanetan ez dut lortzen arrakastarik». Hitz arraro batekin erantzun zion psikologoak: «Enpatia falta da zurea». Ondoren, hainbat azalpen eman zizkion horren inguruan, eta lehen baino okerrago itzuli zen etxera.

Saiatuaren poderioz, halako batean jabetu zen, horratik, delako enpatia horrek zer esan nahi zuen: beste baten tokian jartzeko gaitasuna edo beste baten animu-egoerarekin identifikatzeko ahalmena. Baina ez, ez zen hori. Horrek ez zeukan zerikusirik Rigok sentitzen zuenarekin.

Azkenean, ibilian-ibilian, berak asmatu zuen teoria bat: giza uhinen teoria. Rigok dioenez, elementu fisiko baten antzera, pertsonak uhinak hedatzen ditu inguruan, izaerari esker, jakinduria dela bide, status sozialarengatik, itxura fisikoa dela medio, posizionamendu politikoa dela kausa, etab. Pertsona batek hedaturiko uhinak beste batek atzemango baditu, biek, hedatzailea eta hartzailea, sintonia berean egon behar dute, bestela harremana akasduna izango da. Beraz, ez da enpatia kontua, sintonia kontua baizik.

Gizarte honetan badago iritzi oker bat: sintonia txarra denean, transmisoreari leporatzen zaio errua. Baina, gehienetan, errezeptorea matxuraturik dagoelako izaten da. Errezeptorea matxuratuta egon ohi da, batez ere, hiru arrazoirengatik: joera nartzisista duelako, konplexu handiak dituelako, transmisorearenganako aurreiritziz betea dagoelako. Horietatik libre dagoenarekin ez omen da zaila sintonia ona lortzea.

 2003ko maiatzaren 5ean DVn publikatua, moldatua

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s