Bizia

32. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-11-019, Lk: 20, 27-38

Gero, saduzear batzuk etorri zitzaizkion Jesusi. Esaten zuten hildakoak ez direla pizten . Eta honela galdetu zioten:

Maisu, Moisesek idatzi zigun: «Norbaiti anaia ezkondua seme-alabarik gabe hiltzen bazaio, ezkon bedi alarguntsarekin, anaiari ondorengoak emateko.» Baziren, bada, zazpi anaia. Zaharrena ezkondu eta seme-alabarik gabe hil zen. Bigarrena eta hirugarrena alarguntsarekin ezkondu ziren, eta zazpiak berdin. Eta denak seme-alabarik gabe hil ziren. Azkenik, hil zen emakumea ere. Piztuerakoan, noren emazte izango da, zazpiek izan baitzuten emazte?

Jesusek erantzun zien:

Mundu honetan gizon-emakumeak ezkondu egiten dira; baina datorren munduan eta hildakoen piztueran parte hartzeko Jainkoak gai aurkituko dituenak, gizonezko nahiz emakume, ez dira ezkonduko. Izan ere, ez daitezke berriro hil, aingeruen antzeko baitira eta Jainkoaren seme-alaba, piztueran parte dutenez gero. Gainera, Moisesek berak adierazi zuen hildakoak pizten direla, sutan zegoen sasiaren pasartean, jaunari: «Abrahamen, Isaaken eta Jakoben Jainko» deitzen dionean Ez da hildakoen Jainkoa, biziena baizik, denak bizirik baitaude harentzat.

 ***************************************************

Heriotza, egunsentia

Saduzearrek osatzen zuten Jesusen garaiko elite ekonomiko, sozial eta erlijiosoa. Erromatarren kolaborazionistak ziren; oso kontserbadoreak erlijioari dagokionez; Pentateukoa (Torako bost liburu handiak) bakarrik onartzen zuten Liburu Sakratu gisa.

Ebanjelioetan, ez dira askotan azaltzen Jesus eta saduzearren arteko hartu-emanak. Ez da harritzekoa, jakinik bi esparru txit ezberdinetan mugitzen zirela: boterearen esparrua eta marjinaltasunarena. Azken-azkenean azalduko dira, horratik, Jesusen kondena erabakitzen.  

Fariseuak bai, baina saduzearrek ez zuten sinesten piztueran. Agian, txiste hark dioen eran, ez zezaketelako imajina existitu zitekeenik zeramatena baino bizitza hoberik.

Kontua da, testu horren arabera (hiru ebanjelio sinoptikoetan dator), saduzear talde bat Jesusengana hurbiltzen dela, piztueraren gainean ironiak jaulkiz. Eta ikusi dugunez, zazpi anaiarekin, bata bestearen ondoren (lebiratu legearen arabera) ezkontzen den emakume alarguntsaren kasu hipotetiko bat aurkezten diote, (Deut 25,5-6).

Horrekin garbi geratzen da saduzearren itentzioa: piztuerari buruzko debatea absurdura eraman nahi dute.

Badirudi ezin dutela ikusi, hain zuzen ere, absurdua hau dela: heriotzaz haratago dagoena oraingo eta ohiko gure kategoriekin imajinatzea. Nolabait esateko, lo egon eta esna gauden garaiko bizia imajinatzea bezala izango litzateke hori.

Badirudi Jesusek ere bide horretatik jotzen duela: batetik, gauzak ez dira guk hemen bizi ditugun bezala; bestetik, oinarrizko baieztapena da Jainkoa Bizia dela.

Horrela, bada, heriotza ikusteko modurik egokiena da, agian, esnatze baten antzean hartzea. Lotatik esnatzean identitate berri batekin topo egiten dugun eran (ametsetakoaren aldean ezberdina), hiltzean, ‘beste identitate sakonago batera jaiotzen gara’, non gure egoa betiko desagertzen den. Baina ez hil delako, baizik eta, gure buru-gogamenetik at, sekula existitu ez delako.

Heriotzatik Gertuko Esperientzia bizi izan dutenak, ñabardura ezberdin batzuekin bada ere, kontzientziaren halako zabaltze batez mintzo dira. Eta diote egoera horretatik zeharo modu berrian hautematen dela dena. Badirudi guztiz deseginik geratzen direla denbora, espazioa, banaketa eta dualtasunari buruzko gure ideiak. Perspektiba horretatik ikusita, film batean bezala, modu miragarrian gertatzen da dena: gauza guztiek badute beren zergatia eta, azkenean, ongi amaitzen da dena.

Heriotzaz hitz egitean, amets edo pasaera aipatzen du Jesusek. Hari beretik, mistiko sufiek esaten dute bizi garen bitartean lo gaudela, eta hildakoan esnatzen garela.

Norako bidea da pasaera hori? ‘Zertara esnatzen gara’? Zalantzarik gabe, Bizira: beti izan garen eta beti garen horretara, nahiz eta lehen ikusi ez. Kontua ez da ez genuen zerbait lortzea, zer garen ohartzea baizik.

Hiltzea da beti izan garen Bizian berrintegratzen gaituen prozesua. Bizia terminoarekin, erlijioek Jainko gisa izendatzen duten Errealitate bera aipatzen ari gara. Gure buruan dauden proiekzio antropomorfikoak baztertzen baditugu, lasai esan dezakegu. ‘Jainkoaren barne aldera hiltzen garela’ denok.

Baina inolako dualtasunik gabe. Ez dago inolako jainko separaturik. Bizia, Jainkoa, ez da errealitate bistako horren aurpegi ezkutua baino. ‘Buru-gogamenera murrizturik’ jarraitzen dugun bitartean, dena, nahitaez, banandurik ikusiko dugu, gure esperientzien neurriko zerua eta pertsonei buruzko gure ideien araberako jainkoa proiektaturik.

Esnatzean, beti izan garena deskubrituko dugu –den guztiarekin bat–; ahaztua genuela, horixe bakarrik! Esan dezakegu, arrazoiz esan ere, Elisabeth Kübler-Ross-en liburu baten izenburuak dioen eran: ‘Heriotza egunsentia da.’

           www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s