Klase Borroka

Uste nuen nire hezurren hautsak haizeak eramanak izango zituela, berriz horrelakorik ikusterako

Klase-borra da gizarteko borroka-klase bat. Ez bakarra, baina bai nagusienetakoa. Pentsatzekoa zen, sistema kapitalistak dirauen bitartean, klase-borroka ere ez dela itzaliko. Banekien egunen batean historia errepikatu egingo zela, eta manifestazio, greba, kontzentrazio, itxialdi eta abarrez hasi beharko zela hizketan. Uste nuen, ordea, nire hezurren hautsak haizeak eramanak izango zituela, berriz horrelakorik ikusterako.

Zer da gertatu? Gauza asko. Ekonomia eta soziologiaz ezer gutxi dakienak esplikatzeko, gehiegi. Alafede, historia bizi egiten da, eta esperientzia horren anparoan ausartzen gara hitza ateratzera. Xehetasunetan sartu gabe, 60ko hamarkadatik 90eko tarte horretan, zirkunstantzia eta gorabehera asko direla medio, ‘Klase Ertain’ indartsua sortu zen gure gizartean. Horrek, logikoa denez, gatazka gutxitzea ekarri zuen; baita ezkerreko ideologiaren halako desagertze bat edo, gutxienez, kontzeptu askoren aldaketa ere. Ezkerrekoak ginen erlijioa, abortua eta beste horrelako gai batzuen aurrean, baina planteamendu sozial eta lan-arazoei dagokienez, nire ustez, epelago jokatzen hasi ginen, nork bere astoari arre eginez, eta jarrera burgesetara inguratuz. Sindikatuek ere urte asko eman dituzte lana zeukaten langileak defenditzen. Langabetuek sekula izan al dute behar bezalako laguntzarik?

Jakina, lanaren etekinean oinarrituriko klase horrek azkar nozituko ditu enpresarien jokamolde berriaren ondorioak. Milaka enpresek erabakiko du beren enpresak beste lurralde batzuetara eramatea, esku-lan merkearekin fabrikatu eta irabaziak ugaltzeko. Horri eransten badiogu bankuek eta burbuila inmobiliarioak sartu diguten leakoa (ziria), dena esana dago.

Orain zer? Egoera latza eta larria. Bai, dirua iristen hasi omen da. Hori esaten ari dira. Baina esaten ez dutena da gero eta jende gutxiagori iristen zaiola diru hori eta gero eta pobre gehiago dagoela. Klase ertaina zeharo desagertuko ez bada ere ez da urruti ibiliko,  eta denbora gutxi barru ez da ekonomiaren motorra izango, azken 30 urteotan izen den bezala. Hala dio José M. Castillo teologokoak ‘Más lujo y más hambre’ izeneko artikuluan: «… biztanleen %80 beste %20 aberatsen mende geratuko gara, gurekin beraiek nahi dutena egin dezaten. Horiek bai izango direla faktore determinantea, politika, ekonomia, justizia, hezkuntza eta kulturak, eta baita erlijioak ere, nola funtzionatu behar duten erabakitzeko –itzulpena nirea da–.»

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s