Hautatua

34. Igandea, Denbora Arrunta, 2013-11-24, Lk: 23, 25-43

Behin batean, agintariek eta herriak burla egiten zioten Jesusi, esanez:

―Beste batzuk salbatu ditu; salba dezala bere burua, Jainkoaren Mesias, Hautatua, baldin bada.

Soldaduek ere irri egiten zioten; ondoraturik, ozpina eskaini zioten eta esan: ―Juduen errege bahaiz, salba ezak heure burua.

Honako idazki hau zuen buruaren gainaldean, latinez eta hebrearrez: «Hauxe da juduen errege.» 

Jesusen ondoan gurutzean zegoen gaizkileetako batek irain egiten zion, esanez:

Ez al haiz, bada, zu Mesias? Salba ezak heure burua eta salbatu gaitzak gu ere!

Baina besteak errieta egin zion hori esan zuenari:

―Ez al duk Jainkoaren beldurrik, sufrikarioaren erdian hagoela ere? Gurea bidezkoa duk, egin genuenaren ordaina baita; baina honek ez dik ezertan hutsik egin.

Gero gaineratu zuen:

―Jesus, oroit zaitez nitaz zeure erreinura iristen zarenean.

Eta Jesusek erantzun zion:

―Benetan diotsut: gaur bertan izango zara nirekin paradisuan.

**********************************************************

BIZIA, BARKAMENA, KONFIANTZA

Ebanjelari guztiek ipintzen dute hitzen bat Jesusen ezpainetan, jada hau gurutzean dagoelarik. Diotenez, Maisuaren egoera islatuko luke. Lukasen ebanjelioko hiru espresio propio eta esklusiboetatik, zinez esanguratsua da bat: «Benetan diotsut: gaur bertan izango zara nirekin paradisuan.» 

‘Benetan diotsut’ espresioak ‘amen’ hebrearra gogorarazten digu, eta ziurtasun osoa ematen dio jarraitzen duen esaldiari. Promesa edo zin irmo eta fidagarri bat bezala da.

Eta prometatzen zaionak gaur bertan izango du bizia. Badakigu Lukasen ‘gaur’ hori presente eternoaren sinonimoa dela, orain atenporala. Horregatik, beti gaur da, ez daiteke besterik izan.

Hiltzear dagoen lagunari ‘paradisua’ ziurtatzean, bizia dela eta salbu dagoela ziurtatzen ari da: biziak ez du heriotzarik ezagutzen; heriotza ez da biziak, zabaltzean, hartzen duen forma bat baino. Horregatik, ikusi ahal dugu ‘pasaerako’ ate baten moduan, forma-aldaketa baten gisa, krisalida-egoeran dagoen tximeletari gertatzen zaion eran: derrigor igaro behar du hortik, tximeleta bihurturik ateratzeko.

Hori ikusten ez dutenek, egoaren garaipen bezala ulertzen dute salbamena: uste dute ego ‘desegina’ bizi amaituaren sinonimoa dela. Horregatik,  salbatu eta gurutzetik jaisteko esaten dio Jesusi, burla-tonuan.

Ahaztu egiten zaie inork ez daukala salbatu beharrik, jada denok salbaturik baikaude. Benetan garena ez dago inongo zirkunstantzien mende, ez dakioke erasan ezta norbait gurutzetik zintzilik agonian dagoenean ere. Kontua ez da, beraz, zirkunstantziak aldatzea, bizitzen ikastea baizik, hau da, ohartu eta gure benetako identitateari konektaturik jarraitzea.

Horregatik, Jesusek ‘ikusi duelako’, uler dezakegu komentatzen ari garen espresioa, baita Lukasen testuan azaltzen diren beste biak ere.

«Aita, barka iezaiezu, ez dakite-eta zer egiten duten.» Bere benetako identitateari konektaturik bizi denak bi gauza hautematen ditu: denok, hondo sakonean, identitate bera konpartitzen dugula, eta kalte egiten dutenek, ezjakintasunez egiten dutela.

Gauzen egiazko izaera ez ezagutzea da ezjakintasuna. Honetan datza: egiatzat hartzen ditugu gure buru-gogamenak egiten dituen proiekzioak, DENAren egia ikusi ordez. Engainu horren atzean, printzipio oker bat ezkutatzen da, eta sinetsarazi nahi digu ‘gure pentsamenduak direla errealitatea’

Horrela ikusita, zalantzarik gabe, egin daitekeen kalte osoa ezjakintasunaren ondorioa da beti eta nonahi, zenbat eta handiagoa izan egindako kalatea hainbat eta sakonagoa.

Barkamenarekin batera, konfiantzazko hitza jaiotzen da Jesusengandik: Misterioari men egitea eta Misterioarengana makurtzea da. Misterio horrena da, eta sostengatu ez ezik osatu ere horrek egiten dut, gu guztiok bezalaxe, bere nukleoaren barne muinik hondokoenean: zeren Misterioa (edo Jainkoa) eta gu ez-separatuak bara, ez-bi.

Jesusek hau dioenean: «Zure eskuetan uzten dut nire espiritua», ez da ari izaki separatu batekin hizketan, den guztiarekiko Berberatasunari mintzo zaio –gure kontzeptu eta hitzen gainetik–. Horrek osatzen du, aldi berean, existitzen den guztiaren bihotza, Berberatasuna den aldetik, diferentzia guztien beso bezala, ilunpe guztien tartean argi moduan, heriotza-itxura guztien erdian argi gisa…

Horregatik hil daiteke –urrats hori eman– zinezko konfiantzan, zeren benetako gure Izatearen bila goaz-eta, errekastoak, bide bihurri eta zailaren ostean, Itsasoarekin topo egiten duen moduan, eta ur bera da errekak dakarrena eta Itsasokoa.

Bizia, barkamena, konfiantza: dena elkarri esku emanda dago, dena batera doa eta dabil, begira jarri orduko.

 

www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s