Erlazioak

Erraza da esatea norberakiko erlazio sanoak geure burua den bezalaxe onartzetik hasten direla. Esatea bezain erraza balitz betetzea! Gutxi izango dira bere burua erabat onartu eta ongi baloratzen dutenak. Nahiz eta badakigun garen bezala onartzeak ez duela esanahi etsia hartzea. Batsuetan, edo beti, nahitaezkoa da errealitatearen onarpena, baldin eta aldatzea nahi baldin badugu. Azken finean, egiari men egitea da onartzea eta garena aitortzea. Onarpena zeharo loturik dago umiltasunari. Eta hau ere esan beharrekoa: umiltasunak ez dauka ezer duitasunaren aurka.

Umiltasuna eginari lotua ibili ohi da. Atseden eta barne askatasunaren berme da beti. Bertute nagusitzat hartzen zuten kalasikoek.

Geure burua ez onartzeak argi gorriak piztea esan nahi, badegoelako hor zauri zahar bat, beste batzuek ere, nonbait, ez gaituztela ondoegi hartu adierazten duena.

Nork bere burua ez onartzeak ondorio lazgarrietara garamatza beti, sufrimenduaren osina daukagu zain. Geure buruarekin adiskidetzen ez bagara, zer espero dezakegu bizitza honetan? Ezinezkoa da bere burua onartzen ez duen persona gustura sentitzea, es da posible zoriontsu izatea, eta ingurumarian eta gatazka sortuko du. Eta norberarekiko erlazio honek erabakiko du besteekiko erlazioak ere nolakoak izango diren.

 Erlazio positiboen oinarria, beti, errespetua eta maitasuna dira. Bestearen bizia errealitate balios eta errespetarritzat hartu behar dugu. Bereizketa-ahalegin hau ezinbestekoa da: ez dugu nahastu behar guk pertsona horrengan ikusten duguna (iritzi subjektiboa) eta pertsona hori benetan dena. Noski, gure betebeharra da bestea ere den bezala onartzea. Hori ez da ikasbide erraza, baina patxada hartu eta lantzen ahalegintzen bagara, seguru lortuko dugula. Egia da, maitatzeko, maitatuak sentitu behar dugula. Esparru horretan problemarik izan baldin badugu, ona litzateke gure barrengo “haurrarekin” elkarrizketa sendoa ezarri eta adiskitzea.

Maitatzea ez da gauza abstraktua. Maitatzeak esan nahi du: onartzea, ongi deseatzea, inoren onagatik poztea, eta bere premietan laguntzea. Eta hori lortzeko, behar-beharrezkoa da, lehenago intsinuatu dugun eran, norbere zauri afektiboak sendatzea.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s