Bertsolari Txapelketa: 2013/5

Uranga, Mantxi, Alaia eta Unairen txapelketa ikaragarria

Bianditz Iraola, DV: 131202, blogerako moldatua

Donostia. Aurtengo bertsolari txapelketak utzi digu lehen inpresioa hasi aurretikoa izan da. Lehen saioa hasi aurretik, ia bono guztiak salduta zeuden, eta finaleko sarrerekin zurrunbiloa izan da. Betiko kontua da txapelketarena boom bat dela, eta urtean zeharreko saioetara ez dela horrenbeste jende joaten. Txapelketa garaiko boom horrek, ordea, ez du beherakadarik izaten.

Eta are gehiago, txapelketako eskaparatetik pasatu ondoren, auskalo zenbat bertsolaririk handitu duen plaza-kopurua. Zeren txapela bat eta bakarra da, baina txapelketak bertsolariak adina. Aurten txapelketa ikaragarria egin dute, adibidez, Jokin Urangak, Mantxik, Alaia Martinek eta, zer esanik ez, Unai Agirrek. Kontrakorik izan da, noski; aurren ‘zaplazteko’ handiena Jon Maiak jasotakoa izan da. Kinkan ibili denik ere izan da: Unai Iturriaga hiru aldiz sartu da finalera ia mirariz.

Txapelketan zehar, maila oneko bertso asko entzun ahal izan da. Eta norberak aurkitu dituen ‘harribitxiak’ daude gero. Bertsolari batek baino gehiago harritu gaitu, baina gehien-gehiena Eneritz Zabaletak. Oionen, lehen ariketako lehen bertsoa botatzea tokatu zitzaion, eta kolpe ‘atsegina’ izan zen. Hori bertsoa! Beste lanetan ere ale ederrak osatu zituen; gure ustez, finalerdietan egon beharrekoa zen.

Gaiei dagokienez, ilun samarrak izan dira askotan. Bertsolariari ahalik eta irekienak –eta ofiziotarako parekatuenak– uzte horrek gai antzekoak plazaratzea ekarri du. Kartzelakoen planteamendua gustatu zaigu gehien, baikortasunari eta umoreari ate zabalagoa irekitzen zielako.

Esta entrada fue publicada en 1 Bertsoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s