Pasadizoko santua

Baserriek eta komentuek martxa bera daramate: beherako martxa

San Saturnino da gaur (13/XI/29). Eguraldi iluna. Hotz handirik ez. Atzotik alde ederra bai. Atzo izotzetan eman nuen gaur egiten ari naizen buelta bera. Baina gero ederki berotu zuen. Eguzkia musugorri eta eskuzabal etorri zen eguerdi aldera. A ze distira Nañarriko malda eta tontorrean. Badago han goian zerbait eguzkiak betaro jotzen duena, eta zilarrezko geziak jaurtikitzen ditu gero, indarrean, guganaino.

Atzo, nahiz eta ongi jakin zer gertatzen zaion gerotik gerora dabilenari, gaurko utzi nuen argazkiak ateratzea. Eta gaur ateratzerik ez. Bai Txindoki eta bai Gaztelu, lainozko txano grisa jantzita daude. Itsusi aterako lirateke, eta, zor diedan errespetuagatik, ez diet aterako. Atzo atera ez izanaren damua gaurko penitentzia. Berriz ere izango dira egun argiak. Horretarako ipiniak daude aldaketak eta zikloak.

San Saturnino da gaur (13/XI/29). Nañarri etxetik irten, Egilegor eta Olaeta auzoak eskuinetara utzi, Arruegiko etxe bakan batzuk ezkerretara eta Urtsuerrekan barrena joan naiz Urtsubiraino, Urtsutxiki, Urtsukoerrota kamio azpian eta Urtsuaundi eta Urtsugoena gainaldean utzita. Dena esateko, Aizporra eta Utsularre gorago. Azkeneko biak (’Aizporra’ bistakoa da) ez datoz ‘urtsu’ errotik, toponimian adituek diotenez.

Itzulerakoan, Saturdira joan naiz, gaur (13/XI/29) San Saturnino baita, denok dakizuenez. Urretakale auzoan dago Saturdi. Ez Saturdi auzoan, askok, oker, uste duten bezala. Saturdi auzorik ez dago. Saturdi, hasteko, baserria da; eta gero Saturdiko ermita, San Saturninori eskainia. Saturdi inguruko baserriek ez dute, Urtsuerrekakoek bezala, izen-erro bera: Agarreurreta, Elizegi, Mamunea, Mirandatxe, Urretagoena, Irizar… Nahasian, beraz!

Ni iritsi naizenean, mezatan zeuden. 2013. urtea izateko, jende dezente iruditu zait. Ez, noski, garai bateko ‘erle-pila’ hura. Bizi ere askoz jende gutxiago bizi da baserri horietan, nahiz eta etxeek dotore dirauten. Baserriek eta komentuek martxa bera daramate: beherako martxa.

Bi zaindari ditugu herrian: San Saturnino eta Santa Fe. Biak ere Frantziatik etorriak, immigranteak. Herriko zaharrei entzun izan diegunaren arabera, Saturnino Iruñeatik etorri eta Frantzia aldera joaten zen. Pasadizoko santu hori, behin, eguraldi txarrarengatik-edo, hortxe gelditu, eta bertarako egin! Pazkoa bigarrenean izaten da festa, azaroaren 29an eguraldi txarra egiten zuelako. Baina orain ere ez da eguraldi onaren bermea gure santua.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s