MAXIMOA (Lazkao Txiki)

 

Bertsolari Txapelketako Finalaren atarian (2013), berriketan

 

Apostoluak ere
ezjakinak ziran.

Begiratu noraino
altxatuak diran:
doktrina zabaldu zuten
mnduaren jiran,
Espiritu Santuaz
azkartu baitziran.

Irakurleak dakien eran, Lazkao Txikiren bertsoa da hori. Txapelketa batean puntuari emandako erantzuna. Ez dut gogoan zein urtetan, buruz ari naiz-eta; baina, zalantzarik gabe, 60ko hamarkadan. Nire ustez, 10eko bertsoa da, hau da, puntuazio maximoa merezi duena. Hortik dator izenburua.

Orduko kultur paradigma kontuan hartuta eta momentu hartako testuinguruan, ez dago bertso hoberik paratzerik. Diskurtso koherentea, zuzena eta egokia da guztiz. Akatsik gabea: ez zaio ezer falta, ez dauka ezer soberan. Ez dago betelanik.

Ikusi besterik ez dago (orduko) entzulearengana nola iristen den! Hori da frogarik onena, eta kasik definitiboa. Hor ez dago txalo errazaren mamurik. Izan ere, txalo errazaren eta uraren alde jardutearen etsai amorratua zen. Nire iritziz, bertso hori hobetu ezina da. Egin proba. Nik egin dut hamaika.

Badakit norbait hasiko zaidala errima pobrea ez al den galdezka. Errima pobrerik ez dago edukiak beste guztia zeharo estalirik uzten duenean, diskurtsoak goia jotzen duenean. Udako eguzkirik miragarrienaren aurrean, ortziaren ederra dastatzeko, ilargiaren absentzia deitoratzea bezala da hori.

Era berean, hanka-luzea ere aipa dezake norbaitek, baina entzunda, Lazkao Txikiren doinuan, kantatzen duen bezala, ez da antzematen. Zer esatea nahi duzue?

Hobe da errimari buruz kontuz antzean hitz egitea. Luzatzen ibili gabe, segituan botako dut: zergatik pentsatzen dugu ‘etxea’ eta ‘kotxea’ errima bikaina dela, eta, aldiz, poto: ‘etxe hori’ eta ‘kotxe hori’? Kasu bietan, ‘etxe’ eta ‘kotxe’ erroei, gramatika aldetik, gauza bera eransten zaie: determinantea. Luzaz hitz egin liteke aditz-deboraren aldaketaren bidez, konpletiboz osaturiko errimaz eta abarrez. Harrobian, berez, ez dago harri txarrik, paretan ipinitakoan etxearen egitura itsusten ez badu.

(Dena den, epaimahaiaren txostenean gauzak nahiko argi daude)

Begiratu batera, jada topiko bilakatu diren bikote hauek ere ez dira politak irteerako setean daudenean: akabo/esklabo, putre/kutre; garaiz/maiz; treta/erreta... baina ezin dezaket esan berez gaizki daudenik. Material txarrarekin hormari forma ona emateko kapaz denak badauka meriturik asko!

Esta entrada fue publicada en 1 Bertsoa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s