Igandean ‘BEC’en

 Bertsoa hasieran magia zen, eta magia teknikaren sarean erori zen gero

Badira hilabete batzuk ea finalera joan behar al nuen galdetu zidatela. «Ez diat uste», erantzun nien. «Ni nahiko atzenduta nagok; gainera, hura han zagok; adinak ez dik barkatzen», azaldu nien.

Bai, atzenduta nago. «Atzenduta, noiztik?» esango dizute, jendeak ez baitaki bestearen barneko zirrikituen eta prozesu psikologikoen berri. «Galdera ona», esango diezu zuk, modari jarraiki. Dezente atzenduta, bai, garai batean bertsolaritzak nire bizitzan izan duen garrantziarekin konparatuta, behintzat. Nik ez dakit noiztik naizen bertsozalea; uso arrrazoizkoa dudanetik bai, gutxienez. Esan dezaket ni ‘bertsora’ jaio nintzela, nahiz eta ‘euskal gaizto’ gelditu esaldia. Ez naiz izan sekula bertsozale normala. Baizik eta bertsozale porrokatua, bertsozale aditua, bertsozale konprometitua, bertsozale epailea, bertsozale dekadentea, bertsozale kritikoa, bertsozale sufritua, bertsozale urrundua, bertsozale… perspektibaduna?

Bertsoa hasieran magia zen, eta magia teknikaren sarean erori zen gero, eta magia-sortzailea gerturatzean, pertsona irabazten duzu, baina magia galdu. Bertsoa ederrena da, zuk ezer eskatu gabe, dena ematen dizunean: barrenari zirrara eginarazten dionean, begietan malkoa sortzen dizunean, algara probokatzean, min ematean, ileak tente ipintzen dizkizunean; hitz batean, zure emozioei eragiten dienean… Gauzak asko aldatzen dira teknika eta forma aldetik begiratzen hasten zarenean, dena arautu nahi duzunean. Orduan, emozio estetikoaz eta horrelako kontuez hasten zara mintzatzen. Eta zilegi da; izan ere, akats edo ekarpen teknikoek ere badute eragina balorazio globalean. Edukia eta formaren artean ez litzateke nahi nahasketarik, baina etenik ere ez.

Igandean ‘BEC’en izango gara. Hasieran telebistaz ikusteko asmoa izan arren, bihotzez egindako opariari eskerronez erantzun nahi diogulako. Eta zein bertsozale-mota eramango duzu zeure baitan? Bertsozale errekuperatua eta perspektibaduna eraman nahiko nuke; baita tolerantea eta berrikuntzak onartuko dituena ere. Baina, batik bat, bertsozale normala. Nahiz eta oso zaila den, urteak ez baitira alferrik joaten, eta ibilbidearen arrastoak eta egindako prozesuak ontziaren hondoan utzitako patsa ez dira inoiz erabat aldentzen. Abantaila bat dut: finalistak (bertsolariak) aspalditik ezagutzen ditut, batzuk ume-umetatik. Estilo diferenteak daude: baita nahiko ‘klasikoak’ ere. Denak onak. Kalitatea bermatua dago. Pena handia, Agirrerena.

 Bai Horixe, DV: 131212

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s