EMMANUEL

4. Igandea, Abendua, 2013-12-22, Mt: 1,18-24

Hara, birjinak haurdun gertatu eta semea izango du, eta Emmanuel ipiniko dio izena (hau esan nahi du Emmanuel izenak «Jainkoa gurekin.»

Eta Maria emaztetzat hartu zuen.

 **********************************************

 «Emmanuel» da errealitatea

Haurtzaroko kontakizunak hitzez hitz leitzen direnean, maila mitikoa gainditu dutenentzat behintzat, konklusio infantil eta onartezinetara iristeaz gain, galdu egiten dute daukaten sakontasun eta aberastasuna.

Irakurketa ez dualetik hurbiltzen bagara, ordea, sekulako argia eta jakinduria eskaintzen dizkigute gure benetako identitateari buruz.

Oso xumea da kontakizunak eman nahi digun mezu teologikoa: Jesus, zinez, Jainkoaren Semea da, eta alde horretatik, ez dauka Jainkoa bera beste aitarik. Aingeruak, Jainkoaren mezulariak, esaten dio Jose berak egin beharko duela kargu, legalki, familia berriaz.

Mateok interes handia erakusten du beti, profetek iragarritakoa Jesusengan betetzen dela demostratzeko. Horrela, Isaiasen testua aplikatzen dio kontakizunari. Honaino teologia kristaua; logikoa denez, klabe teistan.

Baina testura perspektiba ez-dualetik hurbiltzean, zeharo deigarria suertatzen da.

Emmanuel deritza Semeak (Jainkoa gurekin): Izan Erreal osoaren batasuna espresatzen da harengan: Ikusten ez dena (Jainkoa) eta agerikoa (gu). Birjinarengandik jaiotzeak adierazi nahi du DEN guztiaren jatorri birjinala, zentzu honetan: transzenditu egiten du —besarkatuz— formen maila.  

Guztiok gara Seme hori, izan erreal osoa da. Gizaki forma dugu, forma horretan espresatua dago, tenporalki eta modu iragankorrean, benetan garena eta betidanik —izan garena—.

Ez-dualtasuna da agerikoak eta ikusezinak elkarri ematen dioten besarkada, gure forma konkretuak gure benetako identitateari ematen dion besarkada. Ez, alabaina, bi entitateren arteko gehiketa moduan, baizik eta Izan Errealaren batasunaren aitortza moduan. «Nire lurzorua eta Jainkoaren lurzorua bat eta bera dira», errepikatzen zuen Eckhart Maisu eta mistiko handiak.

Emmanuelek ederki batzen du Izan Errealaren aurpegi bikoitza: Lurzoru bera eta bakarra (ezin izango lirateke existitu DENAren hainbat lurzoru diferente), forma anitzetan manifestaturik.

Emmanuel birjinagandik bakarrik jaio daiteke. Gure gogamena   kontzeptu, epai eta etiketetatik, birjina  gelditzen denean… ezagutu ahal izango dugu gure benetako identitatea

Gogamenarekin identifikatzeak murriztu egiten gaitu eta gure ikuskera murrizten du, bere interpretazioak baino ez direnak errealtzat hartzeraino.

Gogamena isiltzen hastean, hasten gara ikusten. Honela idatzi zuen Teruelgo Miguel Molinos mistikoak, XVII. mendeak: «Hiru isiltasun-forma daude. Lehenengoa da hitzen isiltasuna; bigarrena, desioena; eta hirugarrena, pentsamenduarena… Hitz egin ezean, deseatu ezean eta pentsatu ezean…, barneko ahots zerutarra entzuten da, goi mailako jakinduriarik perfektuena komunikatzen zaio.»

Gogamenaren isiltasunean, garen Presentzia eta guztiarekiko batasun-kontzientzia jalgitzen dira. Zeren beste guztiari erortzen utzi ondoren geratzen den hura —eta hura bakarrik— da  barne-sakonean garena.

Ez gara pentsa dezakegun edo senti dezakegun ezer; ez gara objetiba dezakegun ezer. Horiek ez dira formak (objektuak) baizik. Pentsatua izan ez daitekeen Hori gara —kontzientzia hutsa—, baina modu zuzenean, bizi izan dezakeguna, bertatik bertara eta modu argian  bizi izan dezakeguna.

Kristau erlijioan, Jesus da batasun haren paradigma («Aita eta biok bat gara»); beraz, denok islaturik gauden ispilua.

Beraz, kontua ez da Jesusengan izaki separatu baten moduan sinestea, baizik eta identitate konpartitu berean eta bakarrean errekonozitzea: Emmanuel gara.

www.enriquemartinezlozano.com

rufino iraolaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s