Goi mailako finala

Historikotzat joko nuke hainbeste jende gazte publikoan ikustea ere

Benetan handia izan zen igandeko Bertsolari Txapelketaren finala, goi mailakoa eta historikoa. Bagenekien jende asko eta giro aparta izango zirela. Horrez gain, bertsolarien iturriak erraz eta erruz eman zuen, eta publikoak txaloka hartu zuen epaimahaiaren erabakia. Adibidez, zortzigarren egin zuen bertsolariak bertsoko 6,44ko media atera zuen; laugarrenak, 6,87koa; eta irabazleak, 7,30ekoa. Orain lau urte, 2009an: zortzigarrenak, 6,11; laugarrenak, 6,57 eta irabazleak 7,06.

Arzallusenak guztiak dira saio onak; bereziki, goizeko kartzelakoa; Maialenek ere goizeko kartzelakoan luzitu zuen gehien; Igor Elortza puntuka nabarmendu zen; puntuka, ordea, Mendiluzek jo zuen goia, egun osoko saio guztien artean puntuaziorik altuena lortuta. Momentu batzuetan, berdintasun handia nabaritu zen bertso-saioen artean: gaia emanda, zazpi bertsolari sartu ziren bi puntuko tartean (151-153). Detaile polit bat: bertsoak inpaktu berezia egiten zuenean, publikoak ez zuen, soilik, txalo jotzen; zorua, zerua eta denak astintzen zituen hanka-soinuz eta oihuka.

Batzuek historikoa esan dute, txapela Iparraldera joan delako, baina, nire ustez, historikoagoa da ETAk armak utzi izanaren ondorioa. Ederki nabarmendu zen bai gai aldetik eta bai bertsolariek gaiei heltzeko moldean ere. Hona adibide bat: ‘Zure aita atentatu batean hil zuten. Aurten, lehen aldiz, sentsibilitate politiko guztietako ordezkariak izan dira aitaren omenaldian’. Nahiz eta, logikoa denez, kontrapartida gisa, hau ere atera zen: ‘Alabarekin batera, bikotekidea bisitatzera zoaz autoan. Alabak berriz galdetu dizu: asko falta da iristeko?’ Historikotzat joko nuke hainbeste jende gazte publikoan ikustea ere. Hor dago bertso eskolen emaitza.

Nik uste, inflexio puntua markatu duela aurtengo txapelketak, bereziki finalak, politika aldetik. Bai antolatzaile, bai bertsolari eta bai publikoak gauzak ongi egin dituzte, berez hain bikaina izan den ikuskizunaren kontrako argumenturik inori ez emateko.

Bestalde, gaurko egoerarekin oso loturiko gaiak ipini ziren: tratu txarrak, krisia eta ezin bizia, solidaritatea, eta bestelako gai sozial asko.  Kartzelako gaiak oso zabalak ziren, helduleku askokoak. Erlijioa eta Jainkorik ez zen azaldu. Ezta errekurtso bezala ere. Ez diot ezerengatik, konstatazio huts moduan baizik. Aipamen bakarra Arzallusek egin zuen agurrean: «Zerutik begira daude Joxe eta Manuel Mari» (Joxe Agirre, eta  Manuel M. Garate).

Bai Horixe, DV: 131219

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s