Izaki separatuak garela uste izatea “bekatu” bakarra

Familia Sakratuaren Jaia, 2013-12-29, Mt: 2,13-15; 19-23
(…)
Hartu zituen, beraz, Josek haurra eta ama gauez, eta Egiptora alde egin zuen. Han bizi izan zen, Herodes hil arte. Horrela, Jaunak profeten bidez esana bete zen: Egiptotik etortzeko dei egin nion semeari.
(…)

*********************************

           ESKLABOTZATIK ASKATASUNERA

 Haurtzaroko kontakizunen barnean, beti ere, Mateok Moises berri gisa aurkezten du . Moisesek gidatu baldin bazuen herriaren liberazioa, morrontza egoeran zegoelarik, Egiptotik Lurralde Prometatura, Jesusek heriotzaren liberazioa ziurtatuko du, heriotza garaiturik.   

Mateok, garai hartako biografoen urratsei jarraituz, haurtzarotik bertatik, bere biografiatuaren bizitza eta misioa zer izango diren azaldu nahi du. Nolanahi ere, horixe izaten zen beti pertsonaien haurtzaroari buruzko kontakizunen xedea: ez zen ibili behar historia bila kontakizunetan, baizik eta xedearen araberako intentzioak aurkitu behar ziren. Hitz lauagotan esanik: Pertsonaia jakin baten txikitako zein zantzu edo seinalek adierazten dute gero zer izango den?

Aipatu dugun xede horrekin —Moises berri gisa aurkezturik—, Mateok Egiptora darama Jesus. Moises, mirariz, libratu zen Faraonaren atzaparretatik, Faraoiak agindua baitzeukan Israelgo mutil ( haur)  guztiak hiltzeko. Era berean, Jesus ere liberatua izango da Faraoi berriaren, Herodesen, atzaparretatik, Jesus hil egin nahi baitzuen.

Moisesek bezalaxe, ibilaldi osoa egingo du Niloren herrialdetik Lurralde prometaturaino; horrela azalduko du Jesusen misioa zer izango den: herri berria behin betiko askatasuneraino eraman.

Kontakizunaren sinbolismotik eta perspektiba ez-dualetik abiaturik, irakurleak  kontakizunean islaturik ikusten du bere burua, bere izate osoa askatasun-bide progresiboa dela ikusten duen neurrian. Zertatik libratu? Ezjakintasun eta sufrimenduak makurturik eusten dion guzti hartatik.

Hasieran, galdera erraz bat sor daiteke: zertan datza, konkretuki, bizitzako momentu honetan, nire esklabotasunik handiena? Zer da askatasuna kentzen didana? Zein izango litzateke Egiptotik Lurralde prometaturainoko nire bide partikularra? ¿Nondik hasi beharko nuke?

Gure esklabotasunez  kontzientzia hartzeak bakarrik, argitasun eta umiltasunez onarturik, emango digu bideari ekiteko beharrezko konprenitze-maila eta motibazioa, nahiz eta horrek eskatzen duen ezagutzen dugun erosotasunari loturik gauzkaten inertziak bertan behera utzi beharra, basamortua zeharkatzen hasi aurretik. Jakina, horrek, hasieran, desegurtasun sentsazioa probokatzen digu, eta, agian, desanparo-sentsazioa ere bai.

Askatasunak asko eskatzen du: ezjakintasun eta nahasmenaren kaiola zabortegira bota behar da. Kaiolaren manifestazio-era asko atzeman baditzakegu ere, gure itxituraren jatorria ez da hauxe baino: izaki separatuak garela uste izatea.

Izaki separatuak garela uste izatea da gure bekatu bakarra eta ezjakintasunaren iturria. Zeren uste horrek, hasiera-hasieratik, pertzepzio okerra eskaintzen digu. Pertzepzio horretatik oker erantzungo diegu, ezin da bestela, planteatzen dizkiguten arazo guztiei.

Beste era batean esanda: galdera horri oker erantzuten badiot, hau da, nor naiz ni? galderari zuzen erantzuten ez badiot, oker ibiliko, zalantzarik gabe, bizitza zer den, heriotza zer den, besteak zer diren, Jainkoa zein den…  jakin nahi dudanean ere.

Horrengatik guztiarengatik, gure Egipto ez da egoarekin identifikatzea baino, eta horrek esklabotasun txarren-txarrenera makurrarazten gaitu. Lurralde prometatua, aldiz, ez da Kontzientzia baizik, gure benetako identitatea: Lurralde ahantzia eta, maiz askotan, gure buru-gogamenak sortzen dituen hainbat mapen atzean ezkutatua

Egipto horretatik irtetean, guztiekin eta guztiarekin egingo dugu topo. Baita Jesus berarekin ere, zeinen identitatea konpartitzen dugun, ez badaiteke izan Lurralde bakarra baino. Modu horretan —eskluditu barik—, Jesusenganako gurtza inon hautsirik gabeko intimitate bilakatzen da.

                                                  www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s