Logos, Tao, Hitza

II. Igandea, Gabon, 140105, Jn: 1,1-18

 Hasieran bazen Hitza, eta Hitza Jainkoarekin zegoen eta Hitza Jainko zen.

Hitzarengan zegoen bizia, eta bizia gizakien argia zen; argi horrek ilunpetan egiten du argi, baina ilunpeek ez zuten onartu.

Eta Hitza gizon egin zen, eta gure artean jarri bizitzen.

Joanek eman zuen haren testigantza, oihu eginez:

—Honi buruz ari nintzen ni, hau esan nuenean: “Nire ondoren datorrena nire gainetik dago, ni baino lehenagokoa baitzen”

Jainkoa ez du inork inoiz ikusi; Aitaren baitan dagoen eta Jainko den Seme bakarrak eman du haren berri.

(…)

***********************************************

           HASIERAN… ORAIN DA

 Ohiturik gaudenez Idatzi Santuak “Jainkoaren Berbatzat” hartzen, erraz ulertzen da han irakurtzen duguna gertaturikoaren deskripzio literala, fotografikoa, balitz bezala hartzea; gainera, autoritate zerutiarrak baieztatua.

Edozein testurekin gerta dakiguke, baita laugarren ebanjelioaren sarrerako Himno hauxe bezain sinbolikoekin (metaforikoekin) ere. Batzuetan, ez gara onartu ere egiten gure buruak di-da batean eszena nola imajinatzen duen: Mundua kreatu aurretik, halako espazio jakin batean (imajinatua, noski), Jainko Aita egongo zen, eta haren ondoan aurkituko zen Hitza (Semea, giza haragituko Nazareteko Jesus. Hona hemen, lerro labur eta irudi apur batzuetan, nola esplikatu nahi izan dugun kreazioaren eta salbamenaren jatorria. 

Umetan ikasi eta grabaturik, irudi horiek sartu-sartu eginda daude gure imajinarioan, kasik literalki onartzeraino; eta, hau ere esan dezagun, modu eskluditzailean: “gertatua” horrela denez, beste edozein irakurketa edo interpretazio deskalifikatu egingo da, engainutzat jota; edo, behintzat, balio eskasekotzat emango da. Bitxia, benetan, eta ironikoa ere bai, alafede!, hau ere: erlijio bakoitzak bere mito propioa literalki leitzeko joera izan du —erlijio guztiek esan dute gauza bera, beren hitza dela Jainkoaren benetako hitza—; eta horrek balio izan die beste guztiak baliorik gabekotzat aitortu edo barregarritzat hartzeko…, ohartu barik, jakina, beren baieztapenak ere, inolako alderik gabe, maila mitiko berean zeudela!

Mito hitza ez engainu hitzaren sinonimoa, baina ezta literaltasunaren sinonimoa ere. Mitoa da gizakiarentzat garrantzitsua den zerbait forma figuratuan kontatzea. Gainazala eta barne sakona lotzen dituen elementua da, eta sakontasun horretara begiratzeko modua eta gonbita. Hortxe dago mitologia guztien jakinduria eta edertasuna.

Hasierako aitortza horretatik abiatuta bakarrik izango da posible mitoa oker ez irakurtzea. Gure kasuan, Logos termino grekoa —zein latinez Verbum bezala itzuli zen—, ez da Tao termino txinatarretik urrun egongo, zeinen bidez taoismoaren jarraitzaileek adierazi nahi duten Hasiera, Iturria, Jakinduria eta denaren Ordena. Hitzen gainetik, beste errealitate bat apuntatu nahi da: DENAren azken Misterioa.

Espezifikotasun kristaua —Hitzaurre honetan esan den eran— da: hasieraren hasiera hura (Tao, Logos) Nazareteko Jesusekin identifikatzea.

Perspektiba mentalean —zeinek banaketa azpimarratzen duen: errealitatearekin bat ez datorren banaketa, noski, baizik eta buruak sortua—, identifikazio horrek alde erradikala eta absolutua ezartzen du Jesus eta gainerako izakien artean. Ondorioz, Jesus jainkotu egiten da, Jainko berri bat sorturik, munduko erlijioen mosaikoaren barnean.

Aldiz, testu hori bera perspektiba ez-dualetik irakurtzen dugunean, bere edertasun, sakontasun eta koherentzia guztia ateratzen da gainera: Logosa —den guztiaren azken identitatea presente egiten da Jesusengan, hau da, ageriko guztian. Horrek esan nahi du izan erreal osoaren ispilu dela Jesus; eta hari aplikaturik balio duenak guri aplikaturik ere berdin balio.

Ez dago ezer ezerengandik banandua: Logosa eta Jesus, Ikusezina eta Agerikoa, Hutsa eta Forma, Taoa eta Mundua… ez dira Izan Erreal bakarraren bi aurpegi baino, bi aurpegi ez-dualtasunean besarkaturik.

Logosa da konpartitzen dugun guztiaren hondoa, gure identitate sakonena. Eta horrela irakurtzen dugunean, kontziente gara gu erretratatzen ari dela testua.

                         www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s