Zaharrak berri

Apustu egingo dizuet, 2014 amaitzerako, argia baietz %8tik gora igo

Gaur, 2014ak bigarren eguna du, eta ‘zaharrak berri’. Zaharrak berri alde guztietan eta era guztietara. Agurrak ere betikoak, urterokoak. Hirurogeitaka urte daramatzat esaldi bera entzuten: «Urtezaharra ongi amaitu eta berria hobeto hasi!» edo ‘Urteberri asmo berri’. Eta hirurogeitaka urte, gure desioak gorabehera, gertatu beharrekoa gertatzen dela ikusten. Ez dago ezer gertatu beharrekoa saihestuko duenik, ez errezorik eta ez promesik. Horixe bakarrik falta genuke, hor goian guk soborna dezakegun norbait egotea! 

Eguzkia, urteroko orduan atera eta sartuko da. Eguraldia, gutxi gorabehera, urterokoa. Gure planetak iaz adina buelta emango ditu bere “gorputzaren” jiran. Hondamendi natural asko izango da, iaz bezalaxe: lurrikarak, urakanak, uholdeak… Abioak eroriko dira, trenek txoke egingo dute, hildakoen estatistikak irakurtzen jarraituko dugu.

Betiko gezurrak esaten eta entzun beharko: telebistan ez dugula ikusten programa kulturalak baino; nola, ba! Gehienez ere, ‘La 2’eko  dokumentalak eta pelikula on batzuk. Agian, noizbehinka, ‘Saber y ganar’ edo…, ‘oso instruktiboa’ baita. ‘Sálvame’ eta gisakoak? Aipatzea ere! Hori, zaborra hori ikusi! Utikan! Aizue, eta nolako kritikak horrelako programen kontra, batere ohartu gabe, ikusi ezean, ez dagoela, izen eta guzti, hain garbi azaltzerik.

Gezurrak politikan ere. Apustu egingo dizuet, 2014 amaitzerako, argia baietz %8tik gora igo. Jokatuko nuke paroa ez dela jaisten. Apustu egingo dizuet justizia ez dela iguala izaten denentzat 2014an ere. Seguru nago, gertatzen dena gertatzen dela, Gorka Maneiroren manerak ez direla aldatuko, eta ni harriturik ‘Gorka’rekin.

Egia batzuk ere izango dira. Apustu, Kataluniak ezetz egin kontsulta. Jokatuko nuke Igeldok ezetz lortu independentzia. Apustu, baietz norbaitek 100 aldiz errepikatu “es inconstitucional” esaldia. Seguru nago korrupzioaren lohietan igeri jarraituko dugula. Ziur egon Lampedusak lotsagarri jarraituko duela. Gazarentzat ez da errukirik izango.

Eta zer? Gu, iaz bezalaxe, anbizio handirik gabe izango gara zoriontsu: mendi-buelta batzuk eman, espiritualtasunean sakondu, Benidorm edo, apika, Paris bisitatu, lagunartean afariak egin, artikulutxoak idatzi, bertsoak entzun, pilota-partidak ikusi, kontzertuetara joan edo txirrindularitza gozatuz… eta bertsolari, abeslari, pilotari eta ziklistei beste ezer eskatu gabe, bertsoak, abestiak, jokoa eta etapa zirraragarriak baizik.

Gaur argitaratua: Bai Horixe, DV.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s