Aita/Semea, erlazio bakarra

Jesusen Bataioa 140112, Mt: 3,13-17
(…)
—Ni naiz zuk bataiatu beharrekoa, eta zeu zatoz nigana?
—Oraingoz uztazu. Beharrezkoa da Jainkoak nahi duen guztia hala konpli dezagun.
(…)
—Hauxe da nire seme maitea, nire begikoa. 

******************************************************

AITA / SEMEA: ERREAL OROREN BI AURPEGIAK

Jesusek Joanen eskutik bataioa hartu zuelarik, ebanjelioko kontaerek horrekin lotzen dute Jesusen jardun publikoaren hasiera; gertaera horrek, Nazareteko maisuaren bizitzan, inflexio-puntu esanguratsua markatuko balu bezala. Aldi berean, Joanen ikasleei azalpenak eman beharrean aurkitzen dira; hauek, egintza horretan oinarriturik, Jesusen gainetik ipintzen dute euren maisua.

Zeruaren nahi eta erabakiaz mintzo da Mateo; aldez aurretik, ordea, bere otzantasunari buruz hitz eginaraziko dio Joani: «Ni naiz zuk bataiatu beharrekoa.» Bata eta bestearen dizipuluen artean sorturiko liskarrak eragindako argibidea dela bide, kontakizuna honetan zentratzen da: Jesus Jainkoaren mandatari gisa aurkezten zaigu, «seme maitatua.»

Teofania-zantzuz hornitua dator aldarrikapena: zerua irekitzea, usoaren irudia eta goi-goiko ahotsa. Horrekin adierazi nahi dena da Jainkoa bera dela Jesusengan dagoena, zein aurkeztuko duen seme maite gisa, eta Espirituaren bizitoki.

Hori guztia maila mentaletik irakurtzen badugu, dena esana dago: Jainkoaren Semea gure arimak salbatzera dator.

Baina kontzientziaren eboluzioa ez da alferrik izan. Eta datu berriz jabetu gara; ahanzterik ez dagoen datu berriz. Hona arazo honi dagozkion bi:

  1. Egoa ez da fikzio mentala baino; horra murriztetik datoz gure nahasmena eta sufrimendua; beraz, salbatu beharrekoa ez da egoa, baizik eta egoaren mendetik libratzen ikasi (hau da, ez hartu gure identitatetzat).
  2. Bada ezagutza-modu bat, ezagutza mentalaren aurrekoa eta hori baino aberatsagoa: eredu ez-duala. Giorgio Nardone psikologoak —“Pienso luego sufro” liburuaren egileak— esaten duen eran, «adimenaren perbertsioa da arrazoiak dena konpontzen duela uste izatea.» Eredu ez-dualetik irakurririk, testuak markaturiko muga arras zabaltzen da: gutako bakoitza gara, zinez, hemen aipatzen den “seme maitatua”

 “Seme/alaba maitatua”: hona hemen gure identitatearen deituretako bat, izaki guztiekin konpartitzen duguna. Baina “seme” terminoak ez du aipatu nahi “aita” deituriko beste errealitate horretatik, begiratu batera, banandua dagoen zerbait —hizkera mentala da hori—, baizik eta bi aldez osaturiko Errealitate bakarraren aurrean gaude: hain zuzen “aita” eta “semea”ren artean erlazio bakarra dago; batak egiten du posible bestea.

Sinpleago esanda, “Aita” hitzak Hondo ikusezina adierazi nahi du; den guztiaren Hondo ikusezina eta bakarra. “Seme” hitzak, aldiz, bistakoa eta agerikoa adierazten du.

Xavier Melloniren hitz poetikoetan esanda: «Uren jatorrizko Sakontasuna (Aita-Ama) Semearengan sortzen, Seme-Ontzia etengabe sortzen duen Hondotik bere burua errezibitzen, Haize-Espirituaren eraginez berriro Hondora itzultzeko. Ez gaude betiko hondo bakar horretan baino. Guregan esperientziatzen diren olatuen gisa parte hartzen dugu Hondo horretan. Gure existentziaren bidez itzultzen gara Itsasotik etorri eta itsasora isurtzen den Iturrira. (J. MELLONI, Sed de Ser, Herder, Barcelona 2013, p.20).»

 Hona gaztelaniazko originala: «La Profundidad originaria (Padre-Madre) de las aguas dándose en el Hijo, el Hijo-Cuenco recibiéndose desde el Fondo que lo engendra continuamente para retornar a él por flujo incesante del Viento-Espíritu. No estamos sino en este único y mismo Fondo. Participamos de él como oleaje experienciándose en nosotros. A través de nuestra existencia retornamos a la Fuente que se vierte en el Mar de donde proviene

Dotorea eta ederra Xavierren jarraipena: «Benetako ekintza bakoitzean, sortu gaituen Hura sortzen dugu, bistara dezagun. Itsasoa olatuen bidez espresatzen da. Olautek egiten dute ikusgarri Itsasoa. Gure barneko geureenari irteten uztean, guregan olatu izaten uzten diogu Itsasoari.» (Ibid. p.84).

Gure forma konkretu, historiko eta tenporaletan, Hondo haren manifestazio eta adierazpen gara, zeinek, aldi berean, gure identitate sakonena osatzen duen. Arrazoiz hitz egiten da “intimitate jainkotiarrez”: ez dago inolako banaketa eta distantziarik; olatu eta Ozeano gara, aldi berean. Eta horrela hautematen gara geure baitan: olatu gisa, pentsatzen dugunean; Ozeano moduan, burua gelditu eta ez-pentsamenduan arreta ipintzen dugunean.

“Seme/alaba maitatu” gisa pentsatzen dugu geure burua, etengabe eta amultsuki, bizi gaituen haren magalean kokaturik —eta esan diezaiokegu: Aita/Ama edo Zu— eta gure baitarik bizitzen da.

Den guztia identifikatzen duen Hondotzat —jada atxikimendu egoikorik gabe— aitortzen dugu geure burua. Esperientzia horrekin, langa eta banaketa guztiak apurtu egiten dira; eta, horiekin batera, beldurra eta bakardadea ere bai.

Esperimentatu ahal izateko, aski da burua isiltzea. Hori gabe, itzalak baino ez ditugu ikusiko, eta ezjakintasunean murgildurik jarraituko dugu, eta, beraz, sufrimenduaren mende.

www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s