Hausnarra eta arreta

Zer miraria egundoko abiaduran jiraka dabilen bola baten gainean zoazela ohartzea

Ohearen gainean luzean zeharturik, goiko sabaia dut ispilu. Amaierarik gabeko pentsamenduen ‘Misisipi’ak zeharkatzen dit burua. Ez dakit nola mantsotu zirkulazioa eta nola baretu aztoramena. Zenbat eta ahalegin handiagoa egin pentsamenduak uxatzeko, orduan eta ausart eta zakurrago haiek! Gero eta kezkatuago, nahiz eta jakin ez daukatela ematen diezun garrantzia besterik.

Posturaz aldatu naiz, baina ezta horrela ere. Arnasa gero eta estuago, gorputza gero eta motelago. Hara, iratzargailuak jo du, ez oso momentu egokian. Umore txarrean harrapatu nau, akitua, edozeri hozka egingo niokeenean.

Bulegoan nago. Sekula baino paper gehiago ikusten dut mahaiaren gainean. Ezin diet eutsi irekita betazalei, paperen gainera erotzen zait burua, ez naiz gelditzen ahozabalka. Sufrikario hutsa izango da gaurko eguna niretzat.

Horrelatsu biziko gara, pentsamenduen kaiolan zarraturik jarraitzen dugun bitartean. Momentu bakoitzean, gauza bakoitzari ipintzen diogun arreta da sendabidearen erdia. Hemen eta orain, gauzak dastatuz, bizitzea esan nahi du arreta betea ipintzeak. Arreta betean dago lasaitasunaren iturria.

Paseorik txikiena egiteko ere bi modu daude. Joan zintezke pentsamenduetan murgilduta, zerorrekin eta inguruarekin zeharo deskonektaturik. Ala joan zaitezke ematen duzun pauso bakoitzean edo inguruaren presentzian arreta betea duzula.

Alde ederra dago era batera ala bestera joan. Lehenik aipatu dugun modu horretan egiten baduzu joan-etorria, izan zarenik ere kasik ohartu gabe eta burua pentsamenduz nahastuta itzuliko zara etxera. Bigarren moduan eginda, berriz, alai eta pozik, berrituta, itzuliko zara: irtengo zara etxetik eta miraria mirariaren gainean, eta dastamena eta hunkidura. Zer miraria arnasari erreparatzea, eta arnasaren bidez bizia zeure baitan sentitzea. Eta zer miraria egundoko abiaduran jiraka dabilen bola baten gainean zoazela ohartzea. Zein zoragarria, planeta hau zurekin konpartitzen duten beste hainbeste izakirekin bidean topo egitea: behorrak, ardiak, txoriak, oiloak, satorrak, trikuak, zapoak, karakolak, zizareak… bakoitza bere eginkizuna betetzen eta bizia gozatzen, zuri gozarazten. Eta zeinen zoragarria zurekin bidean bat eginik horko ibai, mendi, arbola, belardi eta soro. Zuk inori sekula ezer ordaindu gabe, denak zureak! Pentsatzen jarrita, eskrituran bere izenean dauzkanak ere ez dezake zuk baino gehiago disfruta. Benetako arreta betearen miraria da dena!

Bai Horixe, DV: 140116

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s