Legeak historikoak dira

Gaur egun, erromatarren garaian bezala galeretara kondenatzeak izugarrikeria ematen du, baita kartzelan dauden askoren egoerak ere

 ‘El caso Contini’ liburua komentatzean, zera galdetzen nuen, joan de larunbatean, ea zeri eman behar zaion lehentasuna ekintza kriminalak, ETArenak bezalakoak, epaitzean, ekintza horiek epaitzerakoan agintzen duen legeari ala gizarteak —garaian garaiko espirituak— desberdin epaitzeko darabilen legeari, adibidez Parot Doktrina. Zer da lehenago, legea ala gizartea?

Egia esateko, ‘legea ala gizartea’ dilema ez da benetako dilema. Zeren lege guztiak historikoak eta gizakiaren gogoetaren emaitza dira, eta ez ditu beti berdin epaitu egintza berdinak. Mila adibide daude, eta ez nolanahikoak, oso larriak baizik. Zalantzak uxatzeko, hona adibide batzuk.

Esklabotza legala izan da, mendebaldeko kulturan, kasik duela bi mendera arte. Bestalde, gogora ditzagun Inkisizioaren tortura legalak eta Servet bizirik erretzeko Ginebra kalbinistaren erabakia. Gugandik hurbilago, ‘Amnesty Inernational’en 2013ko txostenak dioenez, 112 herrialde, horien artean Espainia, daude oraindik tortura eta tratu txarrak erabiltzen dituztenen artean. Zer esan herrialde demokratikoetako kartzela askotan, oraindik ere, presoek nozitzen duten egoeraz? Nork ahantz dezake Guantanamo? Le Monden 2002an publikaturiko testu bat errekuperatu dut nire artxibotik. Frantziari buruz dihardu eta hau dio izenburuak: ‘Kartzeletako horrorea’ . Gero txostena honela mintzatzen da: «Errepublikarentzat umilazioa» «Tratu krudel eta ankerra», «leku okaztagarria», «GG EEn bortxatze larria». Bai, horixe zioen, joan den abenduan, Frantziako Kartzelen kontrolatzaile orokorrak. Espainian, ETAko atxilotuak 20 urte baino gehiago daude, edo egon dira, lehen graduko erregimen itxian sailkaturik. Legeak onartzen duen gogorrena da. Batzuk 25 urte baino gehiago. Nola kalifikatu? Krudeletik gora, gutxienez.

Bai, ez dago inolako zalantzarik: legeak historikoak dira, eta garai eta gizarte jakin bati erantzuten diote. Eta gaur egun erromatarren galeretara kondenatzea krudelkeria ankerra iruditzen bazaigu, espero dut hurrengo belaunaldiek kartzeletako oraingo presoen egoera krudelkeria itzel gisa ikustea, eta erremedioa aurkitzea.

Izan ere, orain bestaldera begiratzen dugu. Nori dio axola, egun, kartzelako egoera eta zigortuen birgizarteratzea? Ikus ezazue kartzelei buruzko Nazioarteko Txostena portal honetan: http:/w.w.w.oip.org/

Galdera batekin amaituko dut. Zein da, zure ustez, ‘zigor justua’ intentzio politikodun hilketarentzat, adibidez —distantzia emozional apur bat ipintzearren—, 1978an Brigada Gorriek Aldo Moro Italiako lehen ministroaren kontra buruturiko hilketarentzat? 15 urteko kartzela?, 20 urtekoa?, 25ekoa?, bizi guztiko kartzela-zigorra?, heriotza-zigorra?

Javier Elzo, DV: 2014.01.18
(http://javierelzo.blogspot.com)
rufino iraolaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Iritzia/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s