Kafarnaum “operazio-zentro”

III. Igandea, Arrunta, 140126, Mt: 4,12-23

 

Joan Bataiatzailea kartzelan sartu zutela jakitean, Galileara joan zen Jesus.
Baina Nazaret utzirik, Zabulon eta Neftaliren lurraldean jarri zen bizitzen,
aintzira-ondoan dagoen Kafarnaum herrian. Horrela bete zen Isaias profetak esana:

«Zabulonen lurraldea,
itsas ondoko bidea,
Jordanez haranzko lurraldea,
jentilen Galilea!
Ilunpetan zegoen herriak
argi handia ikusi du.
Itzalpean zirenei
argiak egin die distira».

Orduan, Jesus berri ona hots egiten hasi zen, esanez:
—Konberti zaitezte, zeruetako erreinua gertu da-eta.

Galileako aintzira ondoan barrena zihoala, Simon, Pedro esaten ziotena, eta Andres anaiak ikusi zituen, sareak uretara botatzen, arrantzaleak baitziren.

Eta esan zien:
—Zatozte nirekin eta giza arrantzale egingo zaituztet nik.
Sareak berehala bertan behera utzi eta jarraitu egin zioten.

Gero beste bi anaia ikusi zituen: Santiago eta Joan, Zebedeoren semeak; arrantza-ontzian sareak konpontzen ari ziren aitarekin, eta haiei ere dei egin zien Jesusek. Ontzia eta aita bertan utzirik, haiek jarraitu egin zioten.

Galilean zehar hasi zen, sinagogetan irakatsi eta Errenuari buruzko Berri Ona hots egiten, eta gaixotasunak eta herriaren gaitzak sendatzen.

**************************************************

ERREINUA ETA KONBERTSIOA: IKUSTEN OTE DIGUTU?

Bataioaren kontakizun eta basamortuko tentazioen ostean, Mateok Galilean kokatzen du Jesus, zehazki Kafarnaumen, eta maisuaren misio-eginkizunen lehen etapako ‘operazio-zentro’ bihurtuko da Kafarnaum.

Mateoren begi-bistako xede baten arabera —Jesusengan bete egiten dira profezia juduak—, ebanjelariak Isaiasen testu dotore bat aplikatzen dio maisuari: «ilunpetan distira egiten duen argia». 

Ez zezakeen aurki atari hoberik kontakizunari ekiteko. Ondoren, berehala, arazo erabakigarrietan zentratuko da: mezuaren aldarrikapen trinkotua (kerigma deritzona) eta lehen dizipuluei deia.

Mezuaren formari dagokionez, atentzioa ematen du Joan Bataiatzailearen berbera izateak (Mt 3,2); segur aski, lehen kristauek Joan beraietako bat dela adierazteko duten interesaren eragina.

Edukiari dagokionez, berriz, bi gauza egiten ditu: Erreinuaren hurbiltasuna iragarri, eta ‘konbertsioa’ (metanoia) hots egin: derrigorrezkoa da konbertitzea, Erreinua gertu baita. Horrek gaur, guretzat, zer esan nahi ote du?

Badakigu hitz horiek nola leitzen diren kontzientzia mitiko eta eredu mentaletik: bai konbertsio eta bai salbazioaren alderdi espiritualista eta indibidualista azpimarraturik.

Mezua, ordea, mila aldiz aberats eta sakonagoa da: berritasun eta aldaketaz da mintzo.

Berritasuna edo nobedadea iragarpenean datza: Erreinuaren hurbiltasuna. Erreinua, lurralde mitikotzat barik, ‘izan’ errealaren azken sekretutzat hartzen badugu, hau da, gure barne sakoneko gogo-nahiei erantzun diezaiekeen gauza bakartzat hartzean, azken finean gure identitatea osatzen baitu, orduan ulertu ahal izango ditugu Nazareteko maisuaren hitzek adierazten dizkiguten ‘urgentzia’ eta ‘premia’

Eta garbi dagoela ematen du Jesus hori aipatzen ari dela: ‘altxor ezkuta’ eta, behin aurkituz gero, bat alaitasun osoz betetzen duena; orduan, hori lortzean, bost axola beste guztia! (Mt 13,44).

‘Altxor’ hori, benetan merezi duen gauza bakarra —badirudi diola Jesusek—, gure eskumenean dago jada. ‘Ikustea’ baino ez zaigu falta…, eta, horretarako, konbertitu egin behar!

Baina zer esan nahi du konbertsioak? Termino grekoaren arabera: Metanoia (meta-nous = burua –mente- baino harantzago). Sermoi eta dotrinan ematen zaizkion adieren kontra, non mortifikazio, barne-har eta erruarekin lotzen den, konbertsio hitzak zerbait sakonagoari begiratzen dio.

Buruaren (mente) errutinatik —jada ezagutzen dugunaren errutinatik edo pentsamendu, aurreiritzi eta etiketen kaiolatik— ateratzeko gonbita da, beste modu batean ikusteko gai izan gaitezen. Erreinuaren errealitatea hautematea ahalbideratzen digun ‘ikuskera’, hau da, ‘Izan’ Errealaren Sekretua eta gure Nukleorik sakonena osatzen duena, erlijioek ‘Jainko’ deitzen dioten hura, zein ez den DEN ororen Misterioa, Bat, baizik.

Deskubritzean, Asebetea nabaritzen dugu. Ez baita lortu beharreko ‘Zer’ separatua, gure identitaterik sakonena baizik, guztiekin eta denarekin konpartitzen dugun Hondo/Oinburu komuna. Deskubritzean, ezjakintasuna, nahasmena eta sufrimendua gainditurik geratzen dira. Baina ikusi ahal izango dugu, soilik, ikusmolde egokia hartzen badugu, hots, gure barnean taupaka ari zaigun gaitasuna, sarritan ‘lokartua’, garatzen badugu. Gaitasun horri, dei diezaiogun ‘adimen espirituala’, esaten dio ebanjelioak ‘metanoia’ edo konbertsioa.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea.

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s