Zer da salbatzea?

 Jesusen Presentazioaren Festa, 140202, Lk: 2,22-40 (labur)

Purifikatzeko tenorea heldu zenean, Moisesen legearen arabera, gurasoek Jesus Jerusalema eraman zuten, Jaunari aurkeztera.

Simeon gizon justu eta elizkoiak Espiritu Santuaren orakulua jasoa zuen: ez zen hilko Jaunaren Mesiasa ikusi baino lehen.

Simeonek hartu zuen haurra besoetan eta Jainkoa bedeinkatu zuen esanez: «Orain, Jauna, zeure promesaren arabera, utz dezakezu zure mirabea bakean doan. Zeren nire begiek ikusi dute zure salbatzailea».

Gurasoak txunditurik zeuden.

Han bazen Ana izeneko profetisa bat ere. Jainkoari eskerrak eman eta haurraz mintzatzen zitzaien Israelen askatasunaren zain zeuden guztiei.

Eta, Jaunaren legeak agindutak0 guztia bete zutenean, Galileako Nazaret beren hirira itzuli ziren. Haurra hazten ari zen, eta jakinduriaz janzten, eta Jainkoaren grazia zuen lagun. 

*************************************************

‘SALBATZAILEA’…  ZER DA SALBATZEA?

Lege mosaikoak agintzen zuen errituaren bi momentu dira amaren purifikazioa eta haurraren aurkezpena; erditu eta handik berrogei egunetara egin ohi zen erritu hori. Berrogei aldi horren ondoren irteten zen emakumea etxetik —gure artean elizan sartzea esaten zitzaion—.

Badakigu antzinako kulturak oso zorrotzak zirela bizia eta sexualitatearekin erlazionaturiko guztia erregulatzen. Izan ere, oinarrizko bi dimentsio dira, eta horien aurrean gizakia hunkiturik edo txunditurik sentitzen zen. Ez da harritzekoa horiekin erlazionaturikoa, beraz, gai eta materia erraza izatea legepean ipini eta tabuak sortzeko. Ezta kultura matxista edo patriarkal batean emakumea ez-puru deklaratzea ere, sexualitate eta biziaren sorrerarekin loturiko zerbait bizi izaten zuenean.  

Praktika hori –berez lege juduan ere legislatua– dago, hain zuzen, otsailaren 2ko Eliza katolikoren ospakizun bikoitzean: Mariaren Purifikazioa eta Jesusen Aurkezpena, Jesusen Jaiotza abenduaren 25ean —Dies Natalis Solis (eguzkiaren jaiotza-eguna)—finkatu ondoren.

Eta, horretarako, Jesusen haurtzaroari buruzko Lukasen ebanjelioko irakurgai hori hartzen da, egokitzat jotzen. Ebanjelioko kontakizun oro –hor funts historiko bat badagoela ukatu gabe bada ere– katekesia baldin bada, haurtzaroko kontakizunek ez daukate Jesus bere jarraitzaileen komunitaterako zer den –klabe teologikoan noski– azaltzea beste helbururik.

Beraz, Lukasen ikusmoldetik, teologian zeharo murgildurik aurkitzen gara. Hasiera-hasieratik azaldu nahi digu Jesus nor den. Eta, horretarako, agure beneragarriez baliatzen da, zeinen ezaugarririk nagusiena den herriaren liberazioaren itxarote sutsua.

Horrela, Lukasek Simeonen ezpainetan ipintzen du, bere komunitatearen arabera, Jesusen identitatea definitzen duen hitza: Salbatzaile dugu. Ez da kasuala: hirugarren ebanjelioa deritzona dugu Jesusi termino hori (salbatzaile) atxikiko diona. Gogor saiatuko da haren dimentsio errukitsua azpimarratzen, batez ere pobre, behartsu eta erlijio ofizialak bekaritzat jotzen zituenen alde.

Salbazioa. Horra beste hitz bat guztiz gastatua! Alde batera, perbertitua ere bai, gehiegizko erabilpen desegokia dela medio. Eman zaizkion jantzi eta tonu mitiko eta heteronomo, espiritualista, indibidualista, perfekzionista eta erru-egozle, moralista  zorrotz  eta abarrek, definitiboki, atera egin dute gure eguneroko hiztegitik.

Beste hitz gastatu askorekin gertatzen den eran, eduki bera adierazten digun hitz berri bat aurkitu beharko bagenu, agian konprenitzea (edo kontzientzia) baliatu beharko genuke.

Izan ere, salbazioa ez da garenari eransten diogun zerbait. Ezta kanpoan edo geroan bilatu behar dugun zerbait ere. Dena hemen eta orain baldin bada, Presentea bakarrik existitzen bada eta Presentzia bada gure benetako identitatea, salbazioa (ezjakintasun, sufrimendu eta heriotzatik salbatzea) ez daiteke izan garena aitortzea, hau da, konprenitzea eta bizitzea baino.

Zentzu horretan, noski, salbatzen garela, gure benetako identitatera iristen garen neurrian. Eta gure benetako identitatea ez daiteke izan ustea –ez dago buruaren (mente) eskumenean, pentsamenduan–, esperientzian baizik: garena (edo zer garen) jakin dezakegu, bakar-bakarrik, garenean.

Klabe horretatik erreparatuta, Jesus ez dator delako jatorrizko bekatutik gu salbatzera, alegia belaunaldiz belaunaldi Jainkoarekiko adiskidetasuna galarazi digun bekatu horretatik salbatzera. Salbatzen gaitu haren baitan aitortzen dugulako norbait konprenitu duena, norbait Izan Errealaren azken Sekretua ikusi eta koherentziaz bizi izan duena. Jesusek salbatzen gaitu denok garen horren ispilu eta argi-mutil egin delako (cf. Enrique MARTÍNEZ, ¿Qué Dios y qué salvación? Claves para comprender el cambio religioso, Desclée De Brouwer).

                 www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s