Abortua eta tranpak

Ohar gaitezen hipokresia moralean oinarrituriko testuinguru sozialean bizi garela

Juan Masia teologo eta bioetizistaren arabera, ez dira gauza bera abortua eta gestazioa etetea. Haren ustez, abortua da haurdunaldia modu injustu eta arduragabean etetea. Baina gestazioa nahita etetea ez da beti abortua, terminoaren zentzu (moralki) negatiboan. Masiaren hitzei kasu egiten bazaie, ulertu beharko genuke epez kanpo, fetu bilakatu ondoren, gestazioa etetea dela abortua.

Norbaitek (emakume batek), arrazoi serioak tarteko, erabakitzen badu ez dezakeela bere gain hartu haur bat mundura ekartzeko erantzukizuna, «abortua egiteko eskubidea» errebindikatu ordez, «gestazio-prozesua lehen faseetan eteteko erantzukizuna» aldarrikatu beharko luke. Hau da,  enbrioiaren ‘ernetze-prozesua’ etengo luke, lehen faseetan, fetu bilakatu aurretik. Izan ere, joera handia dagoen arren ‘kontzepzio-momentua’ mitifikatzeko, ez dago delako momenturik, prozesua baizik.

Goian aipatu dugun adituak dioenez, hau da benetako galdera: «Zein da jokabide arduratsua, noiz da justua eta justifikatua emakumearentzat, jaioko denaren kargu egiteko gai den ala gestazio-prozesua eteteko egoeran aurkitzen den erabakitzeko?»

Ohar gaitezen hipokresia moralean oinarrituriko testuinguru sozialean bizi garela, gainetik legalitatearen lustre pixka bat emanda, eta abortuaren despenalizatzea ere ez da salbuespena. Bide batez distantzia apur harturik, Japonian gertaturiko kasua gogoratuko dugu. Emakume abokatu batek Estaturi demanda ipini dio, esanez kondena dezala edo, bestela, absolbitu eta indemnizazioa ordaindu, haurdunaldia —18. astean— eten zuelako. Anomalia nabarmenak detektatu ziren ekografian. Datu guztien arabera, fetua ez zen onik aterako, ez zen biziarekin konpatiblea, eta haurdunak medikuen esana aditzea erabaki zuen.

Hango legedian ba omen da ‘motibazio ekonomikoa’ deritzon kausa edo motibo bat. Horren arabera egin zion medikuak ziurtagiria eta honela zioen: «Hildako fetuaren erditze artifiziala, haurdunak eskatuta, ekonomia-egoeragatik, amaren babeserako legearen arabera». Baina ez zen horrela. Fetuaren anomaliak ziren benetako motibazioa. «Diru aldetik ez nabil larri, eta ez nuke motibo horrengatik abortatuko; egin baldin banuen, fetuaren bizirauteko zailtasunengatik egin nuen. Hipokrita hutsa nintzateke besterik banio», esan zuen emakumeak. Japoniako legeak ez du onartzen, ordea, malformazioengatiko aborturik. Hango klinikek, delitua saihesteko, ‘ekonomia-egoeragatiko abortua’ izenpean erregistratzen dute interbentzioa.

Pentsarazi beharko ligukeen kasu paradigmatikoa hauxe! Eta Japoniako kontua bakarrik ote da gaztelaniaz hainbat aldiz entzun duguna: puesta la ley, puesta la trampa? Euskaraz ez ote daiteke honelatsu esan: hemen lege, han iruzur bide? Ondorioa garbi dago: hobe da gauzak etikaren barnean egoki legislatzea, adibidez gestazioa lehen faseetan eteteko epeak, gero fetuaren kontra injustuak izan ez gaitezen eta atzeko atetik bueltan ibili beharrik izan ez dezagun.

DV, Bai Horixe: 140130 (luzatua).

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s