Gatz eta argi

V. Igandea, Arrunta, 140209, Mt: 5,13-16

Zuek zarete munduarentzako gatza. Baina gatza gezatzen bada, nola gazitu, ordea? Zuek zarete munduaren argia. Kandela ez da pizten gaitzerupean gordetzeko. Era berean, zuen argiak denen  aurrean egin behar du argi. Zuen egintza onak ikusi eta zeruko zuen Aita gorets dezaten.

 ********************************************************

KANDELA EZ DA PIZTEN BERE BURUARI ARGI EGITEKO

 ‘Munduaren gatz…, munduaren argi’. Batzuetan, hitzok klabe proselitistan irakurri izan dira, egoarentzat oso era erakargarrian eta burua edo gogamenarentzat ere modu atseginean.

Irakurketa hori honelatsu sintetiza daiteke: ‘gatz’ eta ‘argi’ izan daiteke, bakar-bakarrik, egiaren jabe dena. Jesus Jainkoaren Seme gizon eginak egia definitiboa komunikatu digunez (esan ere, halaxe esan zuen: «Ni naiz egia»), egia hori dugunak gara gu. Orain egin behar duguna da —Jainkoak nahi duen bezala— egia hori zabaldu mundu osora, bide okerretik alden dadin (jakina, ebanjelioa ez ezagutzean datza okerra edo errorea). Gurea da, geurekin dugu, ‘egiaren gordailua’; izan gaitezen, orain, trebe eta kuraiatsu, transmititu eta testigantza emateko. 

Hasieran nioen irakurketa hori oso erakargarria dela egoarentzat eta atsegina burua edo gogamenarentzat…, pertsona kontzientziaren maila mitikoan dagonean, noski.

Maila edo estadio horretako ezaugarria da egia absolutuaren ‘jabe’ izatearena, aldez aurretik sineste edo kontzeptu batekin identifikatu ondoren. Horrela, egia ‘objektu’ gisa tratatu ohi da —sineste hori onartzen bada— edo, bestela, ondokoak ez duen objektu gisa, dela informaziorik ez duelako edo dela uste onez.

Egoa beti erakartzen du egiaren jabe dela kontsideratzeak, nagusiki bi motiborengatik: horrek segurtasun-sentsazioa ematen diolako eta —inkontzienteki— bere irudia errorean eroriak daudenen irudiaren ‘gainetik’ jar dezakeela uste duelako. Egoak guztiz atsegin du ‘berezi’ (gehiago) izatea.

Eta buruarentzat atsegina da, hagitz gustura mugitzen baita ideia, kontzeptu, sineste eta abarren munduan; guztiak ere arrazoimenak, bere neurrira, mugatu eta definitu ditzakeen objektuak.

Buruarentzat ezer frustranterik baldin bada, berak egia ez dezakeela atrapa esatea da, zeren egia ez da buruaren (gogamenaren) mugen barnean kabitzen den ‘objektua’. Oso frustrantea, era berean, egoarentzat, jakinarazten badiogu ez daitekeela harrotu egiaren ‘jabe’ dela aitortuz, eta aski dela norbaitek hori uste izatea —edo besteen gainetik dagoela pentsatzea—, norabidez zeharo deskuidatu dela susmatzeko.

Hori horrela, ez dirudi zaila honetaz ohartzea: gizakia erraztasun handiz erori izan da eta erortzen da, oraindik, egia bere eskura dagoen objektutzat jotzearen tranpan eta, ideia eta iritziei dagokienez, besteen gainetik dagoelako ustearen zepoan. Egoa txoratzen jartzen du  ‘gatz’ eta ‘argi’ gisa aitortzeak; izan ere, ez dago munduan, prezioak prezio, aitortua sentitzea baino mahiago duen ezer.

Aski dugu, ordea, kontzientzia mitikotik distantzia apur bat hartzea, aurreko planteamenduan dagoen tranpaz ohartzeko.

Esana dugun eran, tranpa ez da hauxe baino: egia (atrapa daitekeen) objektu mentalarekin nahastea. Eta, pentsatzen dugunari esker —edo, agian, egiten dugunagatik— ‘gatza’ eta ‘argia’ garela uste izatea

Gauza bakoitza bere tokian ipintzen badugu, zehaztasun eta zorroztasun  minimum batekin, ‘argia’ den pertsona ez dabil mundu osoari kontatzen; eta baldin bada, ez da inposatu nahi dituen ideiengatik, baizik bera denarengatik.

Zehazki, ‘gatza’ da biziari zaporea sakonago ateratzen eta hartzen laguntzen digun pertsona hura, zeren haren bizitzeko gustuak kutsatu egiten gaitu eta esperimenta dezagun bultzatu. ‘Argia’ da, bere presentzia amultsuari esker, gure iluntasunak ezkutarazten dituena eta existentziaren zentzu argitsua, gure benetako identitatea, hautematea ahalbideratzen duena

‘Gatz’ eta ‘argi’ izatea, beraz, hantuste eta proselitismoaren kontrakoena da. Ez urguiluak eta ez fanatismoak dute zapore eta argirik.

Jesus ‘gatz’ eta ‘argi’ bezala azaltzen zaigu, baina bera zenagatik eta bizi zuenagatik. Ez zen izan teologoa, ezta kontzeptuetan indarra ipini zuen norbait. Harena, zinez, mezua sotil eta xumea da, praktikan zentratua, eta praktika errukitsuan: azkenik, ‘gatza’ eta ‘argia’ ez ote dira errukiaren beste izen bat?

‘Dena berdin delako’ erlatibismoa onartzea esan nahi ote horrek, ideia eta iritziei dagokienez? Zinez eta egiaz, ez. Ez da ukatzen egia; baieztatzen dena da egia ez dagoela gure buruaren alkantzuan, nahiz eta buruak ere (arrazoimen kritikoak) asko lagundu bereizten. Baina argi eta garbi dagoela ematen du egia ez daitekeela pentsatua izan, bizi bakarrik egin daitekeela. 

Ohartarazi behar dena da gizakiaren ezagutza-moduaren erlatibotasuna. Zeren, sarritan, pertsona batzuei entzuten diegunean —filosofia, erlijio edo beste zernahi eremutan— ‘erlatibismoaren’ kontra asmatu ahalak esaten, zinez eta egiaz, horren azpian dagoena da pluraltasunari beldurra, desadostasuna diferentziarekiko eta, azken finean, segurtasun falta inkontzientea.

                     www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s