Historia: egin, kontatu

Nekez aurkituko dugu testuinguru sozial jakinean sortu ez den literatur obrarik

 Badira idatziak, bertsoak, poemak, argazkiak… begiraldi bakoitzean zerbait berria esaten dizutenak. Badira idatziak, bertsoak, poemak, argazkiak… zeuk lehendik dakizuna besterik esaten ez dizutenak, baina begira iezaiezu hauei ere jakin-minez, haur-begiez, zerbait lehenengo aldiz ikusi zenuen ilusio eta magia berarekin; ziur nago beti aurkituko duzula zerbait berririk, nik Nañarriri begiratzen diodanean bezala. Esan didate, jakin dut, hori dela bizitzeko modurik egoki eta interesgarriena.

Gauzak ez dira izaten “orain zahar eta gero berri”. Badira idatziak, bertsoak, poemak, argazkiak… modatik inoiz pasatzen ez direnak. Badira idatziak, bertsoak, poemak, argazkiak… modatik erraz pasatzen direnak. Badira idatziak, bertsoak, poemak, argazkiak… modatik pasatu eta berriro modan jartzen direnak. Egoera sozial, politiko eta ekonomikoaren arabera, aldatu egiten da gauza asko. Baita literatura ere. Nekez aurkituko dugu testuinguru sozial, politiko eta ekonomiko jakinean sortu ez den literatur obrarik, guztiz aseptikorik.

Adibide pare batek mila teoriak baino gehiago esan nahi izaten duenez, pedantetzat  joko al nauzue Gorkiren ‘Ama’ aipatzen badut? Hirurogei urte lehenago  idatzia izan arren, gure adoleszentzian eta gaztaroan modako jarraitzen zuen liburu horrek. Apaizak sotanak eranzten hasi ziren garaikoak gara gu, eta haietako batek gomendaturik irakurri genuen lehenengo aldiz, herri bateko Amets Bide elkartean, besteko apaiz-etxean edo hemengo saloi parrokialean… egiten genituen bileretan, gero, eztabaidatzeko. Ulertu, ez dakit zenbat ulertuko genuen, baina txunditu eta morala eman,  “gaueko erreleboan” pintaketan jarduteko edo “goizeko erreleboan” plazaren bueltan asanbladetan parte hartzeko… izugarria! Eta nago gaurko egoera sozial, politiko eta ekonomikoari, letra erabat ez bada ere, ‘Ama’ren espiritua ez litzaiokeela gaizki etorriko.

Jakina, ‘Ama’; artean ez baitzegoen ‘Soinujolearen semea’rik. Atxaga “titiko haurra” zen orduan, literaturari dagokionez. “Seme postumoa” deitzen diot nik  ‘Soinujolearen semea’ri.  Nire uste apalean, badira paralelismoak bi liburu horien artean; baita aldeak ere. Batak historia egitera bultzatzen du; besteak, historia kontatzera. Batak langile-borroka du oinarri; besteak, herri-arazoa ardatz. Bata, ez genekien; bestea, buruz dakigun historia da. Bigarrena “a posteriori” bat da; lehenengoa, ez. Biak ondo kontatuak, biak literatura, biak ‘irakasle’ onak, premiarik izanez gero.

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Historia: egin, kontatu

  1. Xuxen eta dotore ibili haiz. Ñañarri, bazekiat, Martinengandik jakin ere, gure Txindoki duzuela. Aurpegi ezberdin xamarretatik ikusten diagu, juxtu, Amezketatik eta Zaldibitik, ezta?

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s