Komunitatea zatiturik

VI. Igandea, Denbora Arrunta, 140216, Mt: 5,17-37 (labur)

 

Ez uste izan profeten legea deuseztatzera etorri naizenik: ez naiz etorri deuseztatzera, asebetea ekartzera baizik. 

Badiotsuet: lege-maisuek eta fariseuek baino hobeak ez bazarete, ez zarete sartuko Zeruetako Erreinuan.

Beraz, aldarean oparia eskaintzerakoan, senideak zure kontra zerbait baduela gogoratzen bazaizu, oparia utzi han bertan, aldare aurrean, eta zoaz lehenbizi senidearekin adiskidetzera; eta itzuli gero oparia eskaintzera..

Benetan diotsut: ez zara handik aterako azken txanponera arteko guztiak ordaindu arte.

Eskuineko begia galbide bazaizu, atera eta bota zugandik urruti: hobe duzu gorputz-atal bat galdu, osorik leizean amildu baino. Eskuineko eskua galbide bazaizu…

Agindurik dago beste hau ere: «Emaztea uzten duenak eman biezaio dibortzio-akta».

Nik badiotsuet: emaztea zapuzten duenak —prostituzio kasuan ez bada, behintzat— adulteriora bultzatzen du emaztea, eta dibortziatuarekin ezkotzen den gizonak adulterioa egiten du.

Badakizue antzinakoei hau agindu zitzaiela: «Ez egin gezurrezko zinik» eta «Bete Jaunari egindako zinak».

Nik, berriz, beste hau diotsuet: ez egin inolako zinik (…).

 

***********************************************

BIHOTZETIK BEGIRATU

 Mateo eskriba, komunitatearen zatirik handiena bezalaxe, gatazka honek harrapatu zuen: nola uztartu Jesusen nobedadea Moisesen legearekiko fideltasunarekin?

Dilema horrek sortzen ditu, ebanjelioan, kontraesan diruditen baieztapenak (gero exegetak bereak eta bi egingo badituzte ere harmonizatzeko): esaten da legearen azkeneko koma arterainoko guztia bete beharko dela, baina, aldi berean, lege-maisu eta fariseuen “justizia” baino handiagoa aipatzen da; esaten da Jesus ez datorrela legea deuseztatzera, baina, gero, “antitesi” famatuak formulatzen dira («hau esan zen…., baina nik diotsuet…»), eta horiek, aurrekoarekiko, haustura nabarmena erakusten dute.

Nolabait esateko, badirudi lehen komunitate judeokristauak –Mateorena berarena bezalaxe–,  halako oreka nahikoa zail bati eutsi beharrean aurkitu zirela, nobedadea azpimarratzen zutenen eta mundu guztitik ortodoxia tradizionala salbatu nahi zutenen artean.

Irakurketa-klabe horri esker, askoz errazagoa da testuko kontraesanak argitzea. Bestalde, komunitatearen eguneroko bizitzan sorturiko zailtasunak izan litezke klabea liskarrei buruzko hain  erreferentzia zehatzak esplikatzeko.

Antitesiei dagokienez, deigarriena, zalantzarik gabe, beren erradikaltasuna da. Bihotzera begiratzen duen erradikaltasuna: ez da, soilik, “ez hiltza”, “adulteriorik ez egitea”, “zinik ez egitea”. Ekialdean hain gogokoa den hiperbole-estilora jorik, Jesusek zuzen-zuzenean apuntatzen du gure barnean dugun onenarekin konexio etengabean bizitzeko premia, hau da, denarekin eta denekin konpartitzen dugun identitate sakonean finkaturik bizitzeko premia.

 “Leku” horretatik bakarrik —saiatuta, baina inolako boluntarismorik gabe— (izango) da posible maitasun-marka ezartzeko moduan “ikustea” gugandik ernetzen dena, gauzarik txikienetan ere.

“Ikusi” eta bizitzeko modu hori kultuaren gainetik dago. Horregatik dio testuak adiskidetzea dela lehenik, aldareko eskaintzaren aurretik.

Ikusirik beren burua kristautzat jotzen duten Interneteko zenbait portaletara inguratu eta iritzi diferentea azaltzen duena zeinen ankerki eta zer-nolako irainez deskalifikatzen den, min ematen du, Maisuaren hitzetatik, oraindik zein urrun gauden ohartzeak, “ikustetik” oraindik zeinen urruti gauden konturatzeak.

             www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraolagarmendiaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s