Bakearen bataila

Zeinen zaila suertatzen ari zaigun bakearen bataila irabaztea!

Urteak eman ditugu (gehiegi!) biolentziaren kontra eta, batez ere, atentatuan hildakorik izaten zenean, protesta egiteko elkartzen. Nik uste nuen Giza Eskubide guztien alde batzen ginela. Guztien alde!  Horren ondorioa da joan den igandean ‘facebook’ean eskribitu nuena: «Bizia bakarra da, mila forma ezberdinetan nabarmendurik. Ez dago maitasun bakarra baino, mila adierazpide ezberdinetan hedaturik. Bakarra da Giza Eskubideen Karta: eta nik uste nuen, indarkeriak eragindako heriotzen kontra protesta egiten genuenean, guztien Giza Eskubideen alde egiten genuela; orain susmatzen dut batzuek eurentzat baino ez zituztela errebindikatzen».

Joan den astean, preso baten heriotza dela eta, aukera ona izan dugu elkarbizitzan zenbat aurreratu dugun ikusteko. Nire ustez, oso gutxi. Bandotan banaturik jarraitzen dugu. Betiko jendea alde batean, betikoa bestean. Betiko jendea kalean, betiko paisaia osatzen. Betiko esloganak, betiko akusazioak, betiko defentsak. Batzuek ez-humanoa dela; besteek, legea bete dela… Bai, noski, legea beteko zen. Ez dut ukatzen. Baina… badakigu: “apaizak eta  odolkiak eta… legeak” egiten diren bezalakoak”. Dena den, gehiegizkoa iruditzen zait bi autobus erretzeagatik 13 urteko kartzela-zigorra. Gehiegizkoa deritzot zigorra osorik betearazteari; gehiegizkoa, lehen graduan sailkaturik eta isolaturik horrenbeste denboran egon beharrari.

Zeinen zaila suertatzen ari zaigun bakearen bataila irabaztea. Nik neuk, egia esateko, sumatzen dut egoera- edo giro-aldaketa. Gure buruak eta gure egoak ez zuten, agian, nabarituko, baina ziur nago gure eguneroko bizi-esperientziak eta gorputzak erruz nabaritu dutela. Seguru nago, adibidez, beldurraren termometroak ez dituela markatzen lehengo gradu berak. Alde horretatik, “beste mundu” batean bizi gara. Horregatik, ni diskurtso berriari lotu natzaio. Eta pena ematen dit, adibidez, debateetan gertatzen denak: betiko posizionamenduak, betiko diskurtsoak, betiko jarrerak; ezer gertatu izan ez balitz bezala, bakoitza bere lehengo lubakian.

Baina praktikan, gure egoak aitortu nahi ez badu ere, kontzienteak izan ez arren, aldaketa bizitzen ari gara. Eta ez daude bi errealitate diferente, batzuek aldaketa nabaritzen dutelako eta besteek ez dutelako. Errealitate bera da, txanpon bera, bi aurpegiz osatua. Horrek betetzen nau itxaropenez. Txanponaren alderdi bat nabaritzen hasi bada, bestea ere hasiko da, ezarian-ezarian. Azkenean, denborak errematatuko du dena, denborak ipiniko du gauza bakoitza bere tokian.

DV, Bai Horixe: 2014.02.13

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Una respuesta a Bakearen bataila

  1. Bai, Rufino. Halaxee duk: egoista gehiegi, edo egoiko, edo egozale, edo egoitxu larregi…? Baina, uste diat egoistak, egobixta laburregia duela.
    Baina, hirekin bat natorrek, trixtea bada ere, egoera, oraindik ere, trixteki, ego-eraegia baita, eta, tamalez, egia gutxiko eran. Ta dioana, debateak betikoegiak ditiagu oraindik. Eskerrak errealitatea errealizatzen doan, erre gabe, erreala ta berdaderoa delako…
    Segi fuerte, Rufino!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s