IPUINAREN EGITURA

GAZTEAREN KEZKAK

HASIERAKO EGOERA

 Gazte bat inguratzen zaio maisu zaharrari kezkaturik eta urduri, eta hasten zaio:
—Maisu, hain hutsal eta ezerez sentitzen naiz, ez dut deus egiteko gogorik. Esaten didate ez dudala ezertarako balio, itsusia naizela, lanean ez dakidala… Zer egin nezake hobeto balora nazaten?

 HASIERAKO EGOERA ALDATZEN DUTEN GERTAERAK

Maisuak eraztun eder bat zeukan ezkerreko behatz txikian. Eskura eman eta esan zion:
—Gazte, har ezazu zalditegiko zaldirik onena, zoaz merkatura eta sal ezazu eraztun hori. Baina ez eman urre-txanpon batetik behera.

Gaztea atera zen zaldi gainean merkaturantz. Iristean, hasi zen eraztuna erakusten. Jende asko inguratu zitzaion, ikusmiran. Baina prezioa jakin ahala urrundu egiten zitzaizkion denak. Inork ez zion agindu eskatutakorik. Bakarren batek burla-barrea ere egin zion. Oso penaturik itzuli zen gaztea etxera. Eta hasi zitzaion:
—Jauna ez du inork erosi nahi izan. Izan ere, sal ote daiteke ezer bere preziotik gora?

 EGOERA BERRIA SORTZEN DUTEN GERTAERAK

 —Benetako prezioa diozu? Oso interesgarria. Horixe jakin behar dugu. Zoaz bitxi-dendara eta galde iezaiozu adituari eraztunak zenbat balio duen. Zuk prezioa jakin, baina, agintzen dizuna agintzen dizula, ez eman, etxera itzuli.

Joan eta esan bezala egin zuen. Bitxi-dendako nagusi adituak lupaz begiratu zion, eta 60 urre-txanpon balio zituela adierazi. Ia-ia txoratu zen bertan. Zaldia hartu eta maisuarengana itzuli zen, pozez gainezka, praketan kabitu ezinik.
—Maisu, 60 urre-txanpon balio dituela esan dit.

AMAIERA

—Ai!, gaztea, ikusten? Zergatik zabiltza horrela, jendeak zutaz zer pentsatzen ote duen jakin nahian, eta nola baloratzen zaituzten probatzen? Aditua da zuk zenbat dezakezun dakien bakarra. Hari bakarrik egin jaramon. Eta zeu zara orain aditu. 

Esta entrada fue publicada en 1 Liguistiko-testuala y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s