Perfekzioa ala errukia?

V. Igandea, Arrunta, 140223, Mt: 5,38-48

 Badakizue legearen agindua: «Begia begiaren truk, hortza hortzaren truk». Nik, berriz, hau diotsuet: Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailean jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere; tunika kentzeko auzitara eraman nahi zaituenari eman kapa ere; norbaitek kilometro bat egitera behartzen bazaitu egin bi berarekin; eskatzen dizunari eman, eta dirua uzteko eskatzen dizunari ez ukatu.

Badakizue legean agindua: «Maitatu lagun hurkoa eta gorrotatu etsaia». Nik, berriz, hau diotsuet: Maitatu etsaiak eta egin otoitz pertsegitzen zaituztetenen alde; horrela, zeruko Aitaren egiazko seme-alaba izango zarete, hark zintzoentzat eta gaiztoentzat ateratzen baitu eguzkia, eta zuzenentzat eta zuzengabeentzat isurtzen euria.

Izan ere, maite zaituztetenak bakarrik maite badituzue, zer sari zor zaizue? Zergalariek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Eta senideak bakarrik agurtzen badituzue, zer berezirik egiten duzue? Jentilek ere ez al dute beste horrenbeste egiten? Izan zaitezte, bada, guztiz onak, zeruko zuen aita guztiz ona den bezala.

 **************************************************

JAKINDURIA ETA ERRUKIA

 Begiratu batera, arraroa irudi dakiguke horrelako konsigna bat: «Izan perfektuak, zuen zeruko Aita den bezala». Batik bat, perfekzionismoaren ondorio makurrez edo ezkutatu nahi dituen konpondu gabeko problemez jabetzen bagara —eta horiek erlazio zuzena izaten dute erredun-sentimendu eta duintasun ezaren sentsazioarekin—.

Exegeta batzuek diote, hebraieraz, osotasuna-edo aipatu nahiko zela. Alde horretatik, “perfektuak izan” ulertu beharko litzateke geure burua garen bezala (dugun egiarekin) onesteko dei moduan. Esanahi hori guztiz onargarria izango litzateke antropologia humanistatik, batasun- eta hazkunde-printzipio oinarrizko gisa: onets ezazu zeure burua zeure egia oso eta argi-itzalekin, zeure asmatze eta erroreekin, zeure gaitasun eta akatsekin…

Baina ez litzateke harrigarria ebanjelariak “perfekziorako” dei egin nahi izatea ere, historian zehar pertsona erlijioso askok ulertu duten moduan. Fariseuen taldea bera jokabide horretan nabarmendu ohi zen. Bestalde, kolektibo erlijioso ugari jaio eta hazi dira “perfekzioaren ideala” deritzon formazio-ereduari jarraituz. Eta, noski, hainbeste hertsitasun, errudun-sentimendu, eskrupulu… fariseismo sortu duen eredua.

Ez da harritzekoa Mateoren interpretazioa hori izatea, zeren Lukasek, gero, aldatu egiten ditu Jesusen hitzak, eta dio: «Izan zaitezte errukitsuak, zuen Aita den eran» (Lk 6,36). Zalantzarik gabe, espresio honek egokiagoa dirudi, baita testuinguru osoagatik ere.

Errukiak osatzen du ebanjelioko mezuaren erraietako bat, eta horixe azpimarratu du, bereziki, Lukasek. Jesus, batez ere, gizon errukitsu eta anaitasunez beterik agertzen zaigu, guztiokin identifikatzeraino, bereziki premiarik handiena dutenekin, hau esateraino: «Horietako bati egin zeniotena, niri egin zenidaten» (Mt 25,31-45).

Konprenitzeak ernarazten du errukia. Ni jabetzen naizenean —ez kontzeptualki, esperientziaz baizik— “zu beste ni bat zarela”, orduan sortuko da nire bihotzean sentimendu errukitsua eta zure aldeko ekintza efikaza.  

Soilik orduan izango gara gai, noski, komentatzen ari garen testuan datozen Jesusen hitzak irakurri eta ulertzeko. Esperientzia hura gabe —burua baino harantzagotik jaiotzen den jakinduria barik—, ezinezkoa da etsaia maitatzea, tunika kendu nahi dizunari kapa ematea, edo eskatzen dizunari atzea ez ematea.

Jokamolde hori ez dago edozeinen esku, baizik eta, jakinaren gainean ala oharkabean, benetako identitatearekin konektaturik bizitzen sentitzen direnen esku, hau da, izaki guztiekin konpartituriko identitatearekin konektaturik. Bestela, ezinezkoa da. Eta ebanjelioko testua zerbait ez-humanoa eskatzen duen printzipio moralizatzaile bihurtzen dugu, eta gero frustraturik, dezepzionaturik edo ziniko amaitu.

Benetako identitatearekin konektaturik bizitzen sentitzeak esan nahi du egoarengandik distantzia hartzea, harentzat ona dena niretzat ere ona dela sinesteari uzteraino. Eta, hain zuzen, guztiz kontrakoa deskubritzen hasi: “ni naizenak” badaki “zure ona nire ona dela”, bat bakarra baikara.

Gertatzen dena da hori ez daitezkeela ikus eta bizi egotik. Zeren identitateak hari loturik jarraitzen duen bitartean, eutsi besterik ez diogu egingo; kosta ala kosta eutsi ere, prezioari begiratu gabe.

Gure benetako identitatearekin konektaturik aurkitzen garenean, ordea, dena maitatzeaz gain, egoaren exijentziak hankaz gora doaz, zeren utzi baitio gure interes-zentroa izateari.

Ez da harritzekoa iritsi garen konklusiora iristea, begi-bistakoa baizik: konprenitzea indartu, kontzientzian hazi. Eta horrek eskatzen du egoaren desidentifikazioan aurrera jotzea. Egoa ez garela ikusten laguntzen diguten bitarteko guztiak ongi etorriak izango dira, zeren horiek izango dira gure benetako identitatearen kontzientzia hartzen eta askatasunean hazten lagunduko diguten erremintak.

Horixe da, nire iritziz, azken arrazoia Jesus ez zela moralizatzaile bat, jakinduriako maisu baizik, esateko. Zeren jakinduriatik (gure benetako identitatearen aitormen “dastatua”)  baino ez da posible errukia.

             www.enriquemartinezlozano.com
rufino iraola garmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s