Altxorra

VIII. Igandea, Denbora Arrunta, 140302, Mt: 6,24-34 (labur)

Jesusek:

—Ez daiteke inor egon bi nagusiren zerbitzuan. (…).  Ez ditzakezue zerbitza Jainkoa eta dirua.

(…). Begiratu txoriei: ez dute ereiten, ez dira jarduten segan, ez dute pilatzen; hala eta guztiz, zuen zeruko aitak janaria ematen die. Zuek al duzue balio txoriek baino gehiago?

(…)

Jo. batez ere, Jainkoaren Erreinuaren eta haren justiziaren bila; gainerako gehigarritzat emango zaizue. Ez egon bihar zer gertatuko, bihar biharkoak. Egun bakoitzak aski du bere disgustuekin.

******************************************************

 GAREN ALTXORRA

 Hitz egiteko modu hori posible da soilik, baldin eta  esperimentatu bada DEN HURA dela premiazko gauza bakarra (Lk 10,42). Jainkoaren Erreinua esango dio Jesusek, eta  horri buruz ari zen «soroan gordetako altxorra», zioenean. «Aurkitzen duenak, pozez gainezka, saltzen ditu dauzkan guztiak eta eremu hura erosiko du» (Mt 13,44). Eta hau ere badio; alegia, gure barnean dagoela (Lk 17,21).

Zehatz-mehatz zer da altxor hori, aurkitutakoan, gainerako guztia gehigarri zaiona?

Gizakiok modu askotara izendatu dugu. Klabe erlijiosoan, zeruaz, salbazioaz, Jainkoaz … mintzatu gara. Klabe laikoan, zoriona, bizitzaren zentzua, asebetea… deitu izan zaio. Azkenik, klabe espiritualean, errealizazioa, esnatzea, iluminazioa… esaten dugu.

Jainkoaren Erreinua deitzen zion Jesusek. Baina, esperimentatu ezean, izenek ez dute askorik balio. Hain zuzen, nahas gintzakete, batez ere bi motibogatik: batetik, izendatzeak objektibatzeko arriskua du, eta gugandik separatu gisa hautematekoa (dualtasunean erortzen gara); bestetik, klabe boluntaristan irakurtzeko joera daukagulako, gure ahalegin edo exijentziaren ondorioa balitz bezala (horrela, egoa indartzen ari gara, eta besteak baino hobea dela pentsatuko du; gainera, berriro ere, frustrazioan eroriko ginateke: zeren altxor hori ez dago gure exijentzien alkantzuan). Hasteko, ikus dezakegu zer ez den edo ez dena: ez da zerbait (objektu mugagarri bat) eta ez dago geuregandik at (faltako litzaigukeen zerbait)

Era berean, ez da kaltetu edo ezaba dezakegun zerbait. Aitzitik, bera da gauza iraunkor bakarra, beste gauza aldakor guztien tartean.

Baina, objektua ez denez, ez dezakegu pentsa eta definitu: izan baino ez dezakegu egun. Beraz, gure identitate sakonenaz gara mintzo, hau da, garena eta den guztiarekin konpartitzen dugun hartaz.

Presentzia edo izatearen Kontzientzia deitzen diogu; bagarela: horretaz baino ez gaitezke segur egon; gure izateari zentzua ematen dion iturria. Baina ez dugu topatuko arrazonamenduaren bidez —burua ez da lanabes egokia horretarako—, izatearen esperientzia zuzen eta berehalakoan baizik: isil dezagun pentsamendua, eta Presentzia eta Baretasuna hautemango dugu. Dastatzea onesten dugun heinean, aitortzen dugu Asebetea eta jakinduria oparitzen zaigu.

Premiazko gauza bakarra, beraz, galdera honi egoki erantzutea da: nor naiz ni? Erdi bidean geratzen ez bagara —adibidez, erantzun psikologikoan; edo mental edo emozionalean—, itaun horrek eramango gaitu, noski, benetan eta soilik iraunkorra den hartara: izatearen kontzientzia, erreal ororen azken nukleoa, denaren misterioa.

Horrek —garenak—, beste batzuen artean, bi ezaugarri oinarrizko ditu: beti salbu dago, eta errealitate osoa besarkatzen du. Ez da ezer galtzen, ez da ezer geratzen hortik kanpo: hori da —esango digu Jesusek— Jainkoaren erreinua.

Esperientzia hori da —edo, zehaztasun handiagoz esateko, konprenitze hori— konfiantza ororen eta desjabetze guztien iturria osatzen duena. Garen horretan ez dago kalte egin diezagukeen ezer. Eta altxorra aurkitu badugu, nola jarraitu beste “nagusi” batzuen morroi?

Gure benetako identitatetik deskonektatu dugun seinalea da larria, ez garentzat jotzen dugu geure burua, urrundu egin gara geure bizitokitik.

Jakinduriak esaten digu ez dela kezkatu behar gertatzen denaz. Gertatzen den ezerk ez dezake aldatu garena.

Jesusek, konfiantza apurtezinean finkaturiko gizonak, larriaren kontra babesten zekien gizonak, arrazoi zuen: «Jo Jainkoaren Erreinuaren bita, eta gainerakoa gehigarri emango zaizu». Bizi zaitez zaren harekin konexioan, eta beti salbu eta emankor ikusiko duzu zeure burua.

 

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s