Utzi bizia bizi dadin

I. Igandea, Garizuma, 140309, Mt: 4,1-11 (labur)

—Jainkoaren Semea bazara, agindu harriok ogi bihur daitezen.
—Eskribiturik dago: Ez da ogiz bakarrik bizi gizona, baizik eta Jainkoaren ahotik ateratzen den hitz bizitik.
—Jainkoaren Semea bazara, bota zeure burua hemendik behera, eskribiturik baitago: Aingeruei aginduko die zain zaitzaten eta euren eskuetan hartzeko, zure oinak harririk jo ez dezan.
—Hau ere eskrbitua ago: Ez tentatu  zure Jaun eta Jainkoa.
—Hori guztia emango dizut, ahuspezturik  gurtzen banauzu.
—Alde hemendik, Satanas, eskribiturik baitago: Zure Jaun eta Jainkoa bakarrik gurtuko duzu eta hari bakarrik eskainiko kultua.
Orduan, deabruak bakean utzi zuen, eta aingeruak inguratu zitzaizkion zerbitzatzera.

******************************************************

PILATU ALA IZAN?

Tentazioen kontakizunean, garbi eta argi, eta jakinduria handiaz, islaturik ikusten dira egoaren gutizia eta nahikunderik gogorrenak. Ulertzekoa da: gure lehenengo eta etengabeko tentazioa (engainua) da egoarekin identifikatzea eta egoarentzat bizitzea.

Nahasmen eta sufrimendura garamatzan engainua da, zeren gure benetako identitateaz ahantzi eta esklabo bihurtzen gaituen zerbaiti men egin eta horra murriztea baita. Egoak, premia- eta beldur-sorta den aldetik, ilundu egiten du gure ikusmena, eta gure buru absolutizatuaren zirrikitutik ikusarazten digu errealitatea. 

Pilatzen duenaren baitan definitzen da egoa: posesioak, irudia, ospea, tituluak, boterea, afektua, sinesteak… Eta, etengabeko desatseginaren kaiolan beti, gauzak pilatzen saiatzen da: hori du bizirik sentitzeko modu bakarra.

Hori da, beraz, gure tentazio etengabea. Baina oso garrantzitsua da honetaz ohartzea: hortik ez gara aterako borrokaren bidez, konprentsioari esker baizik.

Kontakizunak horixe gogorarazten digu, Jesusen ahoan jakinduria-hitz garbiak ipintzean, zeinei esker albora dezakegun engainua: «Zure Jaun eta Jainkoa bakarrik gurtuko duzu eta hari bakarrik eskainiko kultua»

Jainko Jaunak, hain zuzen, egoaren kontrakoa adierazi nahi du hemen. Egoa ez baldin bada fikzioan murgilarazten gaituen engainua baino, Jainkoa da guztiaren fondoa, iturria eta erreal ororen nukleoa, den guztiaren Ber-beratasuna. Hori da adorazioa merezi duen bakarra: horixe baita egia.  

Nolanahi ere, denaren Ber-beratasunak osatzen du gure identitaterik sakonena: Presentzia da, izatearen kontzientzia puru moduan hautematen dugun presentzia. Beti salbu dagoen kontzientzia, zeinek transzenditzen dituen denbora eta espazioa, eta den guztiarekin konpartitua den, gure benetako bizitokia, non ohartzen garen inorengandik eta ezertatik ez-separatuak garela.

Egoaren pultsioa pilatzea bada —hortik doaz tentazioak—, Presentziaren desioa ez da izan baino. «Izan bakarrik. Besterik ez. Eta nahikoa», esaten zuen arrazoi osoz Jorge Guillenek.

Konprenitzeak ahalbidetzen digunean garen Presentziarekin konexioan bizitzea, gure bizia transformatu egiten da. Horixe da Jesusengan atzematen duguna: gizaki librea hautematen dugu harengan, konfiantzaduna, errukitsua, inpartziala…

Ego mentalarekin identifikaturik aurkitzen dena, nahitaez, desatseginean biziko da, bakardadean, beldur eta antsietatez. Zeren, egoa fikzioa izanik, bere pertzepzioa gabezia eta alteraziorik absolutuena baita: nahiz eta ukatzen, disimulatzen edo konpentsatzen saiatu, guztiz zaurigarri ikusten du bere burua eta, beraz, mehatxatua.

Aldiz, bere benetako identitatean finkaturik bizi denarengan, indarrean erneko dira konfiantza, patxada, bakea, maitasuna… Hain zuzen, dimentsio horiek guztiak ez dira errealitate bakar berberaren beste izen batzuk baino.

Nelson Mandelaren hileta-elizkizunak zirela eta, Martini kardinalak urte batzuk lehenago hari buruz esan zuena (eman zuen testimonioa) irakurri nuen. Bere bizitzan zehar ezagutu zuen pertsonarik espezialenari buruz galdetu zitoenean, Martinik berehala erantzun zuen: «Mandela; biziki bakean zegoen gizona».

Bestalde, gure benetako identitatea konprenitzeak bakarrik ahalbidetzen digu tranpatik ihes egitea; alegia, egoaren etengabeko pilaketa antsiatsuaren tranpatik irtetea.

Eta deskubrituko dugu garrantzikoena ez dela  pilatzea —Jesus ere horren seinale sen—, baizik eta Biziaren mugimenduan parte hartzea: utzi bizia bizi dadin, izan dadin, berarekin uztarturik bizi baikara, gure azken identitate gisa aitortzen dugula, beti salbu; adorazioa merezi duen bakarra.

             www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s