Jenioek ere negar

Einstein. Datorren astean beteko dira 135 urte Albert Einstein, XX. mendeko fisikorik handiena, jaio zela, eta apirilean 59 urte, hil zela. Hain zuzen, ni eskolan ibiltzeko adinean nengoela hila. Alabaina, beste 8 edo 9 urte gehiago eskolan jarraitu banuen ere, ez dut gogoan Einsteinen izena eskolan sekula entzun izana. Egia esan, zertarako? Agian, gauza baterako: beste zientifiko handi batek, Niels Bohr-ek, zioen eran, txunditu eta liluratzeko. «Teoria kuantikoak liluratzen ez duenak ez du ulertu», esaten zuen hark. Guk, honezkero, Einsteinenak bezalako zerebroak posible direlako txunditu beharko dugu, ez asko ulertu dugulako, nahiz eta, saiatuaren poderioz, irudimen puska bat eta fede handiari esker (kultura orokor moduan) apurño bat, pittina bada ere, zerbait atzeman dugun. Esan dezagun, natura eta unibertso osoaren funtzionamendua misterio ikaragarria dela ohartzeko adina.

Einsteinek, fisikaren eremuan, ekarpen izugarriak egin zituen: erlatibitatearen teoria, efektu fotoelektrikoa, energiari buruzko ekuazioa famatua, eta abar.  1921ean, Nobel saria jaso zuen.

Baina nolakoak zen Albert Einsteinen alderdi humanoa? Egin zuen beste demostrazio bat ere: jenioek ere sufritu eta negar egiten dutela askotan. Zientifiko eta jakintsu handiengan izugarri interesatzen zaidan aspektua da. Esaten dutenez, ez zen batere esanekoa, ez etxean eta ez eskolan. Ez zuen batere gogoko aitaren negozioa; funtzionatu ere egiten al zuen! Ikasketa formalak ez zituen gustuko. Baina joaten zen toki guztietara, koadernoa poltsikoan zuela joaten zen, burura etortzen zitzaion ideiak hantxe apuntatzeko. Despitatu eta arraro fama zeukan. Gaztaroan, diru-eskasia izan zuen lagun. Hala ere, 23 urterako aita zen, ezkontzaren legeetatik kanpo sortutako alaba baten aita. Mileva zeritzan emazteak. Inork ez daki alaba horrekin zer gertatu zen; adopzioan eman ote zuten-edo esaten dute. Gero, ezkondu ostean, beste bi seme izan zituen. Horietako bat nahiko famatua izan zen, baina bestea psikiatriko batean hil zen. Dibortziatu eta berriro ezkondu zen, Elsa lehengusinarekin. Hala ere, Nobel saria irabazi zuenean, 32 mila dolar eman zizkion lehenengo emazteari, promes eginda bezala.

Bolada batean, sabeleko minez eta emozionalki ere gaizki ibili zen, bere buruari erabat uzteraino, boladaz asko jan eta hurrena denboretan jan gabe. Eskerrak Elsa emazteari. Hark lagundu zion sendatzen, eta txukuntasun apur batez atondurik eta jantzita ibiltzen.

Bistan denez, bi mundu-gerra ezagutu zituen. Bigarrenean, Estatu Batuetara ihes  egin zuen. Bere formula famatua dramatiko bihurtu zitzaion. Alemanek atomoa zatitu zutela jakinarazi zion Einsteinek Roosevelt presidenteari, eta honek “Manhatan  proiektua” ipini zuen martxan, Einsteinen formulan oinarri hartuta. 1945eko abuztuan bota zuen amerikarrak lehenengo bota aut0mikoa, Japonian. Eintesin  ohartu zen zer egin zuen. Gertoztik, arma nuklearren kontrako kanpaina etengabean jardun zuen. Desilusionaturik amaitu zuen. Esaten dute FBI segika ibili ote zitzaion. Israelgo presidente izateko proposamena egin zioten 1952an. Jakina, ez zuen onartu. Esan bezala, 1955 udaberrian hil zen, idolo eta mito bihurturik.

DV, Bai Horixe 140306, luzatua

Esta entrada fue publicada en 1 Artikulua/Prentsa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s