Egia, justizia, erreparazioa

Paco Etxeberriaren hitzaldiaren laburpena

Ekimenagatik eskerrak emanez ekin zion saioari. «Gatazka beti izango da gizakien artean, izatez agresiboak baikara. Gero modulatu egiten dugu portaera, kultura eta heziketari esker», horiek izan ziren hurrengo hitzak.

Ekilorea pantailan ipini eta adibide batekin jarraitu zuen. Badakigu nolako ohitura izan den Euskal Herrian atariko atean ekilorea ipintzeko. Baina zertarako? Barandiaranek zioenez, espiritu gaiztoak uxatzeko. Oteizak, aldiz, guztiz bertsio diferentea ematen zuen: indar permisiboak erakartzeko ipini ohi zen. Nork zuen arrazoi? Ba al dago jakiterik? Seguruenik, biek zeukaten arrazoiren parte bana.

Egia absolutua jakitea zaila da, baina inguratzen ahalegindu behar da. Argibideak lortzeko hiru bide daude: testifikala, dokumentala eta periziala.

Bestalde, garrantzitsuak dira hurrengo hiru zatiok: behatu, deskribatu eta esanahi legala begiratu. «Ez da aski bi eta bi lau direla esatea; lau horrek zer esan bahi duen ere ikusi egin behar da».

Hau ere argitu beharrekoa: denok ez ditugu gertaera berdin gogoratzen. Eta inportantea da memoria kolektiboa eraikitzea.

Sarritan eskatzen dena da duintasuna itzultzea. Planteamendu hori ez da egokia. Duintasunik, nahiz eta asasinatu, ez zuten inoiz galdu, beti berekin izan dute, eta ez dago hori itzultzerik.

Espainian gertatzen denik ez da beste inon gertatzen. Nola liteke frankismoko krimenak ikertu nahi izateagatik epaile bat zigortzea, adibidez, Garzon?

Exhumazio asko egin dute Espainia osoan barrena, baina lan horretarako ez da izan laguntza eta sostengu ez akademiko eta ez instituzionalik. Adibide gisa, zera esan zuen: Palentziako emakume batek 300 mila pezeta (ordukoak) gastatu zituen sendiko bat errekuperatzearren.

Kontraesana azaleratzeko, datu hauek eman zituen: 2000. urtean (uste dut esan zuela) sekulako diru-pila ipini zuen Espainiak, Divisio Azulean ibili eta bizia galdu zutenak errekuperatzeko. Sei mila-edo omen dira hilak. Esan zuenez, 1.300 eskeleto errekuperatu zituzten. Era berean, amerikarrak ere gogor saiatu dira 2. Mundu Gerran hildakoen gorpuak errekuperatzen. Eta Hemen zer?

Exhumazioen alde daudenek, beste batzuen artean, arrazoi hauek ipintzen dituzte: eskubidea da, demokrazia indartzen du, Giza Eskubideak daude jokoan. Eta kontra daudenek, berriz, hauek: gizartea zatitu egiten du, zauriak irekitzen ditu, orain zertara dator hori?, eta abar.

Baina ez da egia eragin kaltegarriak dituenik. Olmedillo de Roako adibidea aipatu zuen. Han egin bide da horrelako ekintza bat, eta herrian ez da haserrerik nabaritu, alderantziz baizik, jendea elkartuago bizi da. Zauriak ireki ez, baizik eta sendatu egiten ditu.

Baina ez da hemengo kasua bakarrik fenomeno unibertsala da, eta adiskidetze eta bizikidetzarako bidea hortik igaro behar du.

Aipagarria da Iñaki Barriola eta Jose Artetxeren kasua (medikua eta idazlea) bakoitza bando batean ibili zen. Batak, Barriolak, asko sufritu behar izan zuen, Artetxek ez. Baina bizitza osoan lagunak izan ziren. Biek liburu bana dute idatzia, eta oso gomendagarriak dira biak ere: ‘19 condenados a muerte’  eta ‘El abrazo de los muertos’.

Eremu honetan, ezinbestekoa da inpartziala eta objektiboa izatea, baina neutrala ez. Egia aurkitzeko, gertaturikoa den bezala kontatu behar da. Neutrala ez izateak esan nahi, esate baterako, giza eskubideak urratzen direla ikusten badugu, horren aurrean ez isiltzea, bestaldera ez begiratzea, ahal dena egiten saiatzea. Palestinako presoak bisitatzen dituzten Guretze Gorrikoak neutralak dira, ez dute esaten onak ala gaizkoak diren, presoek eskubide batzuk dituzte eta horien alde jokatu baizik.

«Zertarako mugitu iragana?», dio askok eta askok; baina hori ez da horrela: presentea da helburua, gaur egun bizi diren pertsonek daukate premia biktima zaharrei justizia egiteko. Beraz, presentea jorratzen ari gara eta ez iragana.

Beti Txile, Argentina eta abar aipatzen ditugu. Baina horien aldean zifra latzak daude Espainian: 114.000 desagertu, alajaina! Adibidez, Txilen 3.000 dira. Pacoren ekipoak 6.000 gorpu (hezurrak) errekuperatu ditu, lanean diharduen hamalau urteotan. Nahiz eta Txilekoa den kasurik gogorrenetakoa: Victor Jara abeslariari 50 hezur hautsi zizkioten. Egin zaion erreparazioan hartu du parte hango presidenteak, Bachelet andereak.

Biktimen eskubideez mintzatu zen gero. Hiru eskubide zeuzkatela esan zuen: egia, justizia eta erreparazioa. Honela konkretatuko lirateke: egia ofizialdu, kasuak epaitegietara bideratu, eta erreparatu: aitorpen instituzionala, eta aitorpen soziala.

Beste datu bat: Euskal Herrian 6.300 errepublikano hil ziren, eta 5.700 frankista; bestetik, frankistek 2.352 asasinatu zituzten, eta errepublikanoek 764.

Gero argazki bat erakutsi zuen hizlariak: gizon sail bat biluzik. Burgosko presondegian ateratako argazkia omen da. Esan zuenez, esposizio batean ipini nahi izan zuten, baina PPk betoa ipini zien; argazki deserosoa omen da. Zer esan nahi du horrek?

Ondoren, baieztapen hau egin zuen: deserosoa ez da 1939 artekoa argitzea, baizik eta 1939tik 1978 (data bat jartzearren) ikertzea; hor azaltzen da, benetan, egoeraren benetako aurpegi sumina eta garratza.

Galdera batetik jarraitu zuen: biktimei eman ote zaie zor zaiena (egia, justizia eta erreparazioa)? Garbi eta argi esan zuen ETAren biktimei baietz. Baina frankismoaren biktimei ez. Nola, bada, kamio-bazterrean horrenbeste jende badago? Baina badago kontraesan edo paradoxa bat: frankismoaren biktimak sozialki jaso dute aitorpena. Pacoren ustez, ETAren biktimek ez dute jaso aitorpen sozialik, Euskal Herrian behintzat.

Paco optimista da etorkizunari buruz. Beraiek hasitako lanak aurrera jarraituko du, jendea atzetik eske eta bultzaka datorrelako (baita idazleak, abeslariak, zieneastak…ere); tortura-kasuak eta abar, asko behintzat, argituko dira. Bizikidetzari buruz ere optimista da: Barriola eta Artetxe eredu onak dira.

2014.03.11 (‘Zadibian Herrintzan’ek antolatua).
rufiraola.wordpress.com

Esta entrada fue publicada en General Castellano. Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s