Garena bilatu

II. Igandea, Garizuma, 140316, Mt: 17,1-9 (labur)

(…)
Eta antzaldatu egin zen haien aurrean: eguzkia bezain distiratsu bihurtu zitzaion aurpegia eta jantziak argia bezain zuri.
—Jauna, zeinen ederki gauden hemen! Nahi baduzu, hiru etxola egingo ditut bertan: bata zuretzat, bestea Moisesentzat eta bestea Eliasentzat.
 (…)
—Hauxe da nire Seme maitea, nire kutuna. Entzun iezaiozue.
(…)
Jaiki zaitezte, ez beldurtu!
(…)
—Ez kontatu inori ikusi duzuena, harik eta gizonaren Semea hilen artetik piztu arte.

 

***********************

 ARGIA ETA GARDENTASUNA

Baliteke antzaldatzea, hastapenean, Berpiztuaren agertze-kontakizuna izatea. Eta gero, geroago, birlandu eta adierazpen mesianiko bihurtu: Jesus, Eskritura judutarrek bermaturik (Eskritura horietan Moisesek Legea eta Eliasek Profetak adierazi nahi dituzte), Jainkoaren Seme maitatu gisa azaltzen da. Argi eta gardentasun purua da.    

Oso ondo datorkigu norbaitek, era guztietako itzalen erdian, argitasuna garela gogoraraztea. Gure nolabaiteko portaeren azpian, gardentasuna izaten jarraitzen dugula jakinaraztea.

Hori da kristauok —agian, baita ez direnek ere— Jesusi aitortzen dioguna: ispilu dugu, ispilu garbi, non ikusten dugun gure identitate sakona. Eta identitate hori argia eta gardentasuna da.

Ez da kasuala gizakiok, sarritan inkontzientziaren ilunean galduta ibilirik ere, argiaren irrika izatea. Ezta hau ere ez da kasuala: ekintza korapilatsu eta zalantzazkoenetan ere gardentasuna justifikatu nahi izatea.

Bata zein bestea, dudarik gabe, garenari erantzuten ari dira; horrexegatik gertatzen zaizkigu uko egin ezinak. Zein da oztopoa, nola geuregan hala besteengan, argia eta gardentasuna hauteman ahal izateko?

Buruarekin eta, ondorioz, egoarekin identifikatzearen emaitza dira ilun eta opakutasuna. Buruak, bere izaera/osaera dela bide, ez dezake ikus objektuak baino harago; egoak, bere egitura dela kausa, ez dezake funtziona jabetzea tartean ez bada.

Bi mekanismoek —objektu bihurtzeak eta jabetzeak— murriztu, ilundu eta estali egiten dute izan erreala. Eskaintzen duten gauza bakarra da karikatura bat, beste ezer baino gehiago onirikoa, eta sinetsarazi nahi digute hor erakusten zaigun bezalakoa dela errealitatea. Gure identitateak horiekin uztarturik irauten duen bitartean, lo segituko dugu, ametsa baino ez dena errealtzat harturik.

Gaueko ametsetatik esnatzean, errealtzat harturiko amesgaiztoa desegiten den modu bertsuan, buruarekiko identifikaziotik iratzartzen garenean hautematen dugu Denaren (benetako) argia.

Dena argitsua da, gardena, sinplea, eztia, zinezkoa… Baina, hautemateko, esnatu, iratzarri, egin behar dugu. Eta horrek esan nahi du beharturik gaudela benetako identitatean finkaturik bizitzera.

Egoa gainditzean —gure identitatetzat hartu genuen ilusiozko sineste txiki hori gabe, zeinek behartzen gaituen bere hara-hona, ilusio eta desengainuen mendean bizitzera.

Gure identitatetzat hartu genuen ilusiozko sineste txiki hori da egoa, eta hara-hona balantzaka eta desengainuen mende bizitzera behartzen gaitu. Egoa gainditzean, beti egonkor, beti zindo eta iraunkor den lekura iristen gara, eta Presentzia adierazezina gara han.

Eta burua deskontzertaturik geratzen da, ezin baitu pentsatu. Gerta liteke gure sentikortasuna aldatzea ere zeren, hasteko, hustasun gisa ikusten dugu, eta genituen segurtasunak hankaz gora ipintzen dizkigu. Baina lekuak hor jarraitzen du, beti eskurakoi. Eta zera deskubritzen dugu: Hustasunak ikaratzen gaituela soilik esperimentatu ez dugunean; dastatuz gero, den bezalaxe agertzen da: Asebetea eta atsedena.

Argia eta gardentasuna da toki hori. Eta hortik ikustean, dena antzaldaturik geratzen da. Gauzak ez dira antzaldatzen, baizik eta, zuzen esanda, Egia ikusten dugu inguru osoan, Onbera eta Edertasuna gauza guztietan.

Beraz, identitate sakon horren baitan baldin badago dena, zein beti zirkunstantzia guztien gainetik dagoen, berez bezala jaiotzen da galdera: nola heldu horra?

Eta paradoxa honekin egingo dugu topo: ez daukagu inora heldu beharrik, jadanik bai baikara. Edozein bilaketa eta ibilbidek urrundu baino ez gaitu egingo garen horretatik.

Horregatik, ez dago ezer lortu beharrik, ezer erdietsi beharrik, baizik eta… erortzen utzi beharrekoa dena. Eror dadila pentsatu edo mugatu dezakegun guztia, ez baitira objektu mentalak baino. Alda dezagun pentsamendua atentzio hutsagatik. Eta nabarituko dugu geratzen den gauza bakarra hau dela: izatearen kontzientzia, presentzia iraunkor gisa eta, azkenik, ohartuko gara betitik gurekin egon dela.

Horregatik, Nisargadattak esaten zuen moduan, utzi bertan behera zurea ez dena eta aurkitu inoiz galdu ez duzuna: zure izatea. Edo Eckart Tolleren hitzetan esateko: esan “naiz” eta kito! Ohar zaitez “naiz”i jarraitzen dion baretasunaz. Senti ezazu zeure presentzia, Izan hutsa, estalgarririk gabe, jantzirik gabe. 

Garena da iraunkor den gauza bakarra. Eta horixe da argitasuna, gardentasuna. Hori beti salbu dago; urrea salbu dagoen gisa, funditzean esku-muturreko katearen forma galdu arren; ura salbu dagoen gisa, nahiz eta osatzen zuen olatua zeharo desegin. Ez gara formak; ez gara aldakorra den ezer, baizik eta den guztia osatzen duen errealitate iraunkorra.

                             www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s