Indarra eta iraupena

Mª Jesus Amundarainek emandako hitzaldiaren laburpena: 14.03.11

Pertsonari indarra eta iraupena emango dion eskaintzarekin zetorrela esanez hasi zen: ebanjelioko hitzarekin. Eta «beste toki askotan posible bada, Zaldibian zergatik ez sortu Berri Onaren irakurketarako taldea?». Noski, pozaren pozez etorri zen Zaldibiara: «Ebanjelioaren berri ematea opari handia da, Jesusek egiten digun oparia». Eskertsu azaldu zen hizlaria: «Eskerrak gonbita eta aukeragatik», adierazi zuen.

Bileratik ez zela inor berdin irtengo ziurtatu zuen. «Jesusen espirituak emandako indarra izango dugu lagun». Eliz kantu hau proposatu zuen gero:

Sinesmenean argi
(bedeinkatua zu),
esperantzaren arnas
(bedeinkatua zu),
maitasunean indar
(bedeinkatua zu).

«Ebanjelioa berri ona da. Elkarrekin irakurtzeko aukera, berriz, gauza handia. Gogoeta egiteko bide ematen du, eta, batez ere, Jesusekin topo egitekoa. Zertarako topo egin Jesusekin? Bere antzera jokatzen ikasteko. Ebanjelioa ez da zama, zoriontsu izateko bidea baizik. Nork ez du izan nahi zoriontsu mundu honetan? Nahi ez duenak jaso dezala hatza.

»Jose Antonio Pagolak esan izan duenez, ebanjelioa da altxorrik preziatu eta baliotsuena munduan.

»Lehen, obligazioz eta debekuz betea zegoen erlijio-bizitza. Zerua irabazteko zerbait egin behar zen. Vatikano II.aren ondotik hasi ziren gauzak aldatzen. Jainkoa ez dago guk zer egingo; bere seme-alaba maiteak gara guztiok. Horrek zer esan nahi du, behin galdetu zioten bezala, Jainkoa aldatu egin dela? Ez, Jainkoa ez da aldatu. Gure ikuspegia aldatu da, eta eskerrak!

»Egiten ari garena eta Zaldibian egin nahi dena ez da ebanjelioaren ikerketa. Ebanjelioaz “bustitzea” baizik. Fedearen baitatik egingo da irakurketa. Jesusen berri jakitea da helburua. Ezagutu ezean, ez dago aukera egiterik.

(Santanderko esperientzia kontatu zuen: 1997an hasi ziren)

»Gipuzkoan ere harrera ona izan du, ehun bat talde egongo dira martxan. Zazpitik bederatzirako taldeak dira idealak. Markosen (zaharrena) ebanjelioarekin hasten dira, gero: Pauloren gutunak, Mateo, Apostoluen eginak, Lukas, Joan, Apokalipsia…

»Jende xumeak hartzen du parte, eta oso erraza da partaide izatea. Elkarrekin irakurri, kontrastatu eta etxeko lan apur batzuk: hori da dinamika. “Esperientziak esaten digu jendea oso gustura dabilela talde horietan».

Hurrengo astetik bertatik hasiko dira elkartzen. Parte hartu nahi duenak aski du Jon apaizari aditzera ematea.

Gizpuzkoako Eliz Barrutiko Bibliaren Kristau Irakurketarako Arduraduna da Mª Jesus Amundarain.

Esta entrada fue publicada en 1 Espiritualitatea/gogoeta y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

2 respuestas a Indarra eta iraupena

  1. Guretzat Maixux izan diagu beti.
    Hala duk, Rufino. santandertik hasita, zeinen lan gozoa ta polita egin duen, talde horiek denak abiarazi eta xuxen gidatuz. Hor zagok bide egokia, ebanjelioan. Ebanjelioa duk gure dotrina ta eskolattikia (hala deitzen baikenien eskola ttikiko ta ttikitako jardunaldiei). Ongi aprobetxa dezazuela Zaldibiko txokoan ere… hauek ospakizun berrien seaskatxoak izan daitezkek, Ñañarri edo Txindokiren oin-bailaratxo horietan. Animo eta aupa zuek!!!

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s