Emakume samariarra iturrian

III. Igandea, Garizuma, 140323, Jn: 4,5-42

Aldi hartan, iritsi zen Jesus Sikar zeritzon Samariako hirira, Jakobek seme Joseri emandako lursailetik hurbil; han zegoen Jaboken iturria.

Jesus, bidean nekaturik, han zegoen eserita, iturriaren ondoan.
Eguerdi ingurua zen.
Heltzen Samariako emakume bat, eta esaten dio:
—Emadazu ura.
(Dizipuluak jan bila herrira joanak ziren).
Samariarrak esaten dio:
—Nolatan zuk, judua izanik, eskatzen didazu edaten emateko, ni samariarra naiz-eta? (juduek ez baitute traturik samariarrekin)
Jesusek hau erantzun zion:
—Jainkoaren emaria ezagutuko bazenu eta edaten emateko esaten dizuna nor den jakin, zeuk eskatuko zenioke, eta hark ur bizia emango lizuke.
Emakumeak esaten dio:
—Jauna, pertzik ez daukazu eta putzua sakona da, nondik aterako duzu ur bizia?; gure aita Jakob baino gehiago ote zara, bada, zu, zeinek putzu hori eman zigun, eta honexetatik edan zuten berak, bere seme-alabek eta ganaduek?
Jesusek hau erantzun zion:
—Ur hau edaten duena berrio egarritzen da; baina nik emango diodan ura edaten duena ez da sekula gehiago egarri izango, zeren nik emango diodan ura betiko bizia darion iturburu bihurtuko baitzaio barruan.
Emakumeak esaten dio:
Jauna, emadazu ur hori; horrela ez naiz gehiago egarri izango, eta ez dut ateratzera hona etorri beharrik izango.
Jesusek erantzun:
—Zoaz, senarrari deitu eta etorri berriro.
Emakumeak:
—Ez dut senarrik.
Jesusek:
—Arrazoi duzu, ez duzu senarrik, baina bost izan dituzu eta oraingoa ez da zure senarra. Horretan egia esan duzu.
Emakumeak erantzuten:
—Jauna, garbi ikusten dut profeta zarela. Gure arbasoek mendi honetan eskaini zuten kultua, eta zuek diozue Jerusalem dela kulturako tokia.
Jesusek erantzun:
—Sinets iezadazu, emakume: badator garaia, mendi honetan nahiz Jerusalemen Aita adoratuko ez duzuena. Zuek, noski, ezagutzen ez duzuena adoratzen duzue; guk badakigu nor adoratzen dugun, salbamena juduengandik baitator. Baina badator garaia hobeto esan, heldu da, egiazko adoratzaileek Aita egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratuko dutena; horrela adora dezaten nahi baitu Aitak. Jainkoa Espiritu da, eta hura adoratzen dutenek egiaren arabera eta Espirituak eraginda adoratu behar dute.
Emakumeak esaten dio:
—Badakit Mesias, Kristo, etorriko dela; etortzen denean, dena esango digu.
Jesusek erantzun:
—Neu naiz: zurekin hizketan ari den hauxe.
Orduantxe iritsi ziren dizipuluak eta harritu egin ziren Jesus emakumezkoarekin hizketan ikusita, nahiz eta inork ez zion esan: «Zer galdetu diozu edo zertaz diharduzu emakumearekin?»
—Emakumeak, orduan, suila utzi zuen, herrira joan eta esan zion jendeari: Zatozte egin dudan guztia esan didan gizona ikustera: ez ote da Mesias izango?
Herritik irten ziren eta bera zegoen tokira abiatu ziren.
Bien bitartean, erreguka ari zitzaizkion dizipuluak, esanez:
—Maisu, jan ezazu zerbait.
Eta hark erantzun:
—Badut nik beste janari bat, zuek ez dakizuena
Dizipuluak elkarrekin ari ziren hizketan, esanez:
—Norbaitek ekarri ote dio jatekoa?
Eta Jesusek esan zien:
—Bidali nauenaren nahia egitea da nire janaria eta haren egintza burutzea. Ez al duzue esaten oraindik lau hilabete falta direla uzta biltzen hasteko? Nik hau diotsuet: jaso begiak eta ikusi soroak, jada ebakitzen hasteko moduan daude; igitaria ari da, jadanik, soldata jasotzen eta betiko bizirako fruitua pilatzen, nola ereilea hala igitaria, biak poz daitezen. Honetan bai betetzen dela esaera: “Batek erein eta besteak bildu”. Zeuek landu ez duzuena biltzera bidali zaituztet nik; besteak nekatu lanean, eta zuek jaso haien nekearen fruitua.
Herri hartan samariar askon sinetsi zuen harengan, emakumearen testigantzari esker:
«Egin dudan guztia esan dit».
Ondorioz, samariarrek, ikusi zutenean, haiekin gelditzeko eskatzen zioten Jesusi. Eta bi egunez egon zen bertan. Jesusen hitza entzutean, oraindik askoz  gehiagok sinetsi zuen, eta hala zioten emakumeari:
Orain ez dugu sinesten zuk esandakoagatik; geuk entzun dugu, eta badakigu egiaz hauxe dela munduaren Salbatzailea.

 

**********************************************

UR BIZIA, EDERTASUN BETI BERRIA

Joanen ebanjelioko kontakizun eder eta sakon honetan, hainbeste dira egileak harilkatu dituen gaiak, hainbat maila ezberdinetatik (historikoa, sinbolikoa, espirituala), ezinezkoa da denak izendatzea ere horrelako iruzkin labur batean.

Egarriaren irudiak barneko Desira islatzen du, inolako objektuk ase ez dezakeena bera. Uraren irudia, berriz, identitate sakonarekin uztartua dago, zeinek gure barnean etengabe jaiotzen diharduen.

Engainu eta identifikatze faltsuetatik askatzen gaituen maisu bezala agertzen zaigu Jesus, berak jada dastatzen duen ur biziarekin kontaktuan jar gaitezen; ur hori da bakarra gehiago egarririk ez izateko modua egingo diguna.  

Ur hori ez da zerbait bat —ase gintzakeen objektu bat—, ez dago gugandik urrun. Gure izatearen muin sakonena dugu. Gertatu ohi dena da —samariarra bezalaxe— urrun gaudela ur horrengandik. Geure baitarik at, iturritik deskonektaturik, bizitzean, Hiponako Agustin hainbeste nahigabetzen zuen hura gertatzen zaigu:

Berandu maitatu zintudan,
edertasun beti zahar beti berri,
berandu maitatu zintudan!

 Hala ere,
Zu ene barnean zeunden
eta neu nintzen kanpoan nengoena.
Kanpotik nenbilen zure bila
eta Zuk sorturiko
ongia eta edertasunaren gainera jausten nintzen.

 Zu nirekin zeunden,
ni nintzen zurekin ez zegoena
eta neurekin ere ez.

 Gauzek nindaukaten urrun
Ez zintudan ikusten, ezta sentitu ere,
zure hutsunea nabaritu ere ez.

 Zure distira erakutsi zenuen
eta nire itsutasuna aldendu.
Isuri zenuen zure perfumea,
eta arnas hartu nuen
eta zuregatik zizpuruka ni.
Dastatu zintudan,
eta gose eta egarri naiz
Ukitu ninduzun,
eta zure bakeak kiskaltzen nau”.

Agustinek hizkera teista eta dualean espresatzen zuen. Baina hizkuntza kontua baizik ez da, zeren esperientzia mistikoa —transpertsonala— guztietan adieraz daiteke.

Jakin beharreko bakarra da edertasuna, beti zaharra eta beti berria, ez dela zerbait (ezta norbait ere) gugandik separatua, nahiz eta zuzendu gakizkiokeen klabe erlazionalean, Zu gisa izendaturik.

Ur beraren beste izen bat da, zeinez Jesus mintzo den, eta gure azken identitatea osatzen du; burua isiltzean, geu garela igartzen diogun hura; geure buruari, besterik gabe, izaten uzten diogunean dastatzen duguna; beti salbu dagoen hura eta, itxura mentalen gainetik, izaki guztiekin konpartitzen duguna.

Dastatzea onartzen dugunean, hasten gara aldatzen:

  • bere bakean kiskaltzen gara, Agustinen testuarekin jarraitzearren;
  • Orain ez dugu sinesten beste batzuek esandakoagatik, samariarrek, Jesus ezagutzean, esan zuten eran;
  • Batasunaren jakinduriaren bidea irekitzen da gugan, baina ez dator inoiz buruaren baitarik, baizik eta garena dastatzetik, horrekin konexioan
  • horren ondoan, birrindurik suertatzen dira gainerako edertasun guztiak, Gurutzeko Joanek zioen eran: «Diren edertasun guztiengatik, / ni ez naiz inoiz galduko, / baizik eta  menturaz lortzen den / nik ez dakit zer batengatik».

(“Por toda la hermosura, / nunca yo me perderé, / sino por un no sé qué, / que se alcanza por ventura”).

Nik ez dakit zer hori —buruak ez dezake jakin— sakon-sakonean garenaren esperientzia adierazezina da, ur bizia eta betirakoa, gure izate eta historiaren olatu bortitzetan zehar mila modu ezberdinetan espresatzen dena.

           www.enriquemartinezlozano.com
(rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea)

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s