Nor dago itsu?

IV. Igandea, Garizuma, 140330, Jn: 9,1-41

 Jesusek, itsu jaiotakoa sendatu

(…)

Jesus delakoak listuaz lohia egin du, begiak igurtzi dizkit, eta agindu: «Zoaz Siloera eta garbitu han; joan, garbitu eta ikusten hasi naiz»

(…)

 Fariseuak sendakuntza ikertzen

Larunbata zen Jesusek lohia egin eta begiak ireki zizkion eguna (…).

Orduan fariseu batzuek zioten: «Gizon hori ez dator Jainkoarengandik, ez baitu atseden-eguna errespetatzen».

(…)

 Bihotzeko itsukeria

«Mundu hau auzitan jartzera etorri naiz ni. Ondorioz, ikusten ez dutenek ikusi egingo dute, eta ikusten omen dutenak itsu bihurtuko».

(…)

«Itsu bazeundete, ez zenukete bekaturik izango; baina ikusten duzuela diozuenez, bekatuan jarraituko duzue».

 Ikusi nahi al dugu… ala sinestearekin konformatzen gara?

Katekesi kristologikoari buruz dihardu 4. ebanjelioko 9. kapituluak. Jesusi atxikitzea (prozesu osoa) nola gertatu zen adierazten ahalegintzen da, lehen komunitate joanikoen parametroen arabera.

Badirudi hauek direla katekesi horren oinarrizko elementuak:

  • ‘gantzutua’ = bataiatua;
  • Jesus, pertsonentzako argia, ‘munduko argia’ (Jn 8,12);
  • gizakiak ‘profetatzat’ aitortzen du Jesus;
  • autoritate judutarraren pertsekuzioa eta eskumikatzeko arriskua (hori bizi izan zuten Joanen komunitateko kideek, 80. urtea eta ondorengoetan).
  • eztabaida  —kateketikoa eta apologetikoa— autoritate judutarrarekin;
  • Jesus berriro ere presente egiten da pertsekuzio-egoera horretan;
  • fedearen aldarrikatzea: «Sinesten dut, Jauna»…. «Eta bere aurrean belaunikatu zen»;
  • Konklusioa: honetan datza problema, itsu egon eta ikusten dugula pentsatzen dugu.

Argia —eta horrekin erlazionaturiko guztia: iluminazioa, ikustea, esnatzea…— da, benetan!, literatura espiritualaren muin eta zentroa.

Motiboa sinplea da: pertsonaren hazte eta transformatze oro nor eta zer garen konprenitzetik abiatzen dira. Hori ikusitakoan bakarrik da posible koherentziaz bizitzea.

Horrela ulerturik, konprenitzea —edo ikustea— sinestearen kontrakoa da. Azken hori ez da ‘objektu mentala’ baino edo, kasurik onenean, balio lezake ‘egia handia’ seinalatzeko edo hari begira jartzeko; nolanahi ere, gure arrazonamenduaren gainetik dagoen egia.

Hala ere, sarritan, oraindik okerrago gabiltza: ustea —izan dezakegun edozein ideia— absolutu bihurtzen da, eta, horrela, inposatu eta egiara irekitzeko oztopo bilakatzen.

Benetan ‘ikustea’ ezinezkoa da buruarentzat. Burua ez da tresna egokia horretarako. Bere gaitasun ikaragarriak bikain funtzionatzen du objektuen munduan; baina itsu geratzen da objektibatu ezin den guztiaren aurrean, hau da, bizitzako errealitate garrantzitsuenen aurrean.

Buruak egin dezake, arrakasta osoz, beste hau ere: planteamendu edo jarrera irrazionalak edo/eta kaltegarriak ikusi eta bistaratu. Orduan, ‘arrazoimen kritikoaz’ mintzatzen ariko ginateke; noski, eskurapen bazterrezina eta landu beharrekoa.

Hala eta guztiz ere, ‘ikusteaz’ mintzatzen garenean, ez gara ari irrazionaltasuna bultzatzen, baizik eta —oso ezberdina da— transrazionaltasuna (arrazionaltasunaren gainetik edo harago dagoena). Buruaren funtzio guztiak baloratzen dira, nola ez?, baina deskubritu da badela ezagutzeko beste modu bat, arrazoimenaren aurrekoa eta ‘funtsezkoagoa’. Ezagutza esperientziala, aurrez aurrekoa,intuitiboa, bertatik bertakoa, berehalakoa… esaten zaio. ‘Ezagutza mistikoa’ deitu izan zaiona.

 ‘Ez-dualtasuna’ da ezagutzeko forma horren ezaugarria; ezagutza mistikoak ‘ikusi’ egiten du denaren ez-banaketa eta den guztiaren izaera komun eta konpartituaz ohartarazten du.

Ikuskera horretatik, izan errealaren muina atzematen du pertsonak, eta, aldi berean, benetako identitatea konprenitzen. Hortik aurrera, esan ahal izango du, Jesusek laugarren ebanjelioan zioen eran —eta itsuak ere bai—: Ni-naiz. Garenaren Egian egin dugu topo, bakoitzaren ideiak, usteak eta iritziak baino harago. Kristau-hizkuntzan esatearren, gantzutuak izan gara, ‘beste Kristo batzuk’ gara, Jesusen ikuskera bera konpartitzen dugu. Lehen, uste genuen’; orain, ikusi egiten dugu’.

Autoritate erlijiosoari, ordea, gauza bakarra zaio axola: legearen arabera jokatzea. Itsuaren eta gurasoen kontrako ikerketaren kontaerak ederki azaltzen du autoritate horien txit portaera patetikoa: zeharo galdua dute itsuarenganako (pertsona den aldetik) interesa; ez zaie axola ikusten duen ala ez; legea hautsi dela, horri bakarrik erreparatzen diote.

Ez da zaila portaera horren atzean zer dagoen antzematea: botereari eutsi nahia besterik ez, arauak hertsiki eta gogor zaindurik. Horixe gertatzen da, modu autoritarioan funtzionatu nahi denean: pertsonenganako interesik eza eta lege-exijentzia gauza guztien gainetik.

Jesus, argi eta garbi dagoenez, beste muturrean kokatu zen: «Ez da gizakia zapatuarentzat, zapatua gizakiarentzat baizik» (Mk 2,27). Hori da, zalantzarik gabe, «ni mundu honetara etorri izanaren xedea: ikusten ez dutenek ikus dezaten, eta ikusten dutenak itsu gera daitezen».

Ez da mehatxua, konstatazioa baizik: ikusi uste dutenek, gauzak beren pentsamenduarekin identifikatu dituztelako, zinez esanda, itsu jarraitzen du; denaren egia galtzen ari dira. Aitzitik, ikusi nahi dutenek, jakitun direlako eta beren ‘itsutasuna’ dela medio sufritzen ari direlako, ikusteko bideak egiten dituzte.

           www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

 

 

 

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s