NI NAIZ BIZIA

V. Igandea, Garizuma, 140406, Jn:11,1-45

Gaixotasun horrengatik ez da hilko.

  • Jauna, hemen egon bazina, gure anaia ez zen hilko.
  • Ni naiz piztuera eta bizia: nigan sinesten duena, nahiz eta hilik egon, bizi egingo da; bizi dena eta nigan sinesten duena ez da inoiz ere hilko.
  • Askatu eta utzi ibiltzen.
  • Judutar askok, Jesusek egin zuena ikusirik, sinetsi egin zuen.

 

*********************************************************

 

BEHARRA ETA ASEBETEA GARA

Jesusi buruz egiten diren bi baieztapen uztartu horietan dago kontakizunaren ederra eta jakinduria: «Negarrari eman zion» eta «Ni naiz piztuera eta bizia».

Horixe da, hain zuzen, gure paradoxa: izaki sentikorrak gara; gertatzen denak erasan egiten digu eta, aldi berean, beti salbu dagoen Bizia gara.

Behar eta gabezia moduan hautematen dugu geure burua —eta, horregatik, zaurigarri moduan—; baina, aldi berean, ezer falta ez zaion asebetea gara.  

Gure ‘aurpegi bikoitza’ ez da errealitate Errealaren ‘bi aldeen’ espresioa baizik: ikusezina eta agerikoa, «inplikatua eta esplikatua» (David Bohm fisikoaren hizetan), hutsa eta forma…

Bi aspektuak dira egiazkoak; ez, noski, maila berean. Horregatik, aldez edo moldez, esan liteke absolutua errealitate erlatiboan (erlatibo moduan) azaltzen dela.

Tradizio kristauak Jesusengan pertsonalizatu du errealitate Errealaren aurpegi bikoitza, haren jainkotasuna eta gizatasuna baieztatu baititu aldi berean. Zuzen irakurtzen badugu, erraz ohartuko gara ez dela mintzatzen bi errealitate separaturen batuketa edo justaposizioz (Jainko eta gizakia), baizik eta Batasun-misterioaz, bi perspektiba ezberdinetatik ikusita. Horregatik, formulaziorik egokiena hau izan liteke: gizatiarra, jainkotiarra da; eta jainkotiarra, gizatiarra (Seguruenik, hortxe-hortxe zebilen Leonardo Boff-en intuizio hura; hala esan zuen, Jesusi buruz mintzatzean: «Hain gizatiarra Jainkoa bakarrik izan zitekeen»).

Bi dimentsio haiek justaposizio klabean ulertu badira —bata bestearen ondoan— inora ez garamatzaten sasi-problema mordoari ireki diogu sarrerako atea.

Era berean, baieztapen hura Jesusi, esklusiboki, atxiki zitzaionean, Jesus gugandik bereizi eta urrunduriko ‘idolo bihurtzea’ izan zen ondorioa.

Ondo begiratuta, Jesusengatik esaten den guztia guregatik ere esaten da. Eta hori ez da Jesus ‘abakatzea’ —ikuspegi mitikoak pentsatu edo kristau tradizional batek irakurriko lukeen moduan —, baizik eta, hain zuzen, bere sakontasun eta osotasunean hautematea.

Argi dago edozein konparazio-mota buruan sortzen dela, eta hori dela egoaren funtzionatzeko eraren ezaugarria; hain zuzen ere, iritzi eta konparaziotik bizi baita. Buruaren eta egoaren sailean irauten dugun bitartean —gure benetako identitatea hori balitz bezala—, konparazioa saihestezina da; eta, beste guztien gainetik, egoen arteko aldeak azpimarratuko ditugu.

Burua isildu eta transzenditzean, perspektiba ez-duala irekitzen da, diferentziak ukatu gabe, badaki ikusten sakon-sakonean dagoen batasuna, aldeak besarkatzen dituen batasuna, eta gure benetako eta azken identitatea osatzen duen batasuna.

Jesus bezalaxe, aldi berean, beharra —horregatik negar egiten dugu— eta Bizia gara. Eta hori da kristau-tradizioan piztuera hitzarekin adierazi dena.

Piztuera —beste kultura eta lurralde batzuetan berraragiztatzea bezalaxe— ‘mapa’ bat da, Bizia garelako egiara begira, ezerk birrindu ez dezakeen bizia.

Horregatik, Martak fede judu konbentzionala espresatzen duenean —«Badakit azken egunean piztuko dela»—, Jesusek zehaztu egiten du: «Ni naiz piztuera eta bizia; nigan sinesten duena, hilik egon arren, bizi egingo da; eta bizirik dagoena eta nigan sinesten duena ez da betiko hilko».

Heriotza —negar eginarazten badigu ere eta gure sentipenari sekulako beldurra eragiten badio ere, izaki sentikorrak garelako— Biziak hartzen duen ‘forma’ bat gehiago baizik ez da, ez hain diferentea jaiotzaren formarekiko. Heriotza eta jaiotzan, Bizia formaz bakarrik aldatzen da. Eta Bizi hori bera, Jesusen ederki zekien eran, da gure benetako identitatea; ez gure ego indibidualaren identitatea, baizik eta garen Ni-Naiz unibertsala, diferentzien gainetik.  

                    www.enriquemartinezlozano.com
rufioiraolagarmendiaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s