Igande goizean emakumeak

Pazko Igandea, 140420, Mt.28,1-10

 Larunbata igaro eta asteko lehen eguna argitzean, Magdalako Maria eta beste Maria hilobia ikustera joan ziren. Bat-batean, lurrikara gogorra gertatu zen: Jaunaren aingerua hurbildurik, harriari buelta eman eta gainean eseri zen. Tximista zirudien eta haren jantzia elurra bezain zuria zen. Hura ikustean, beldurrez dar-dar eta hilik bezala geratu ziren zaintzaileak. Eta aingeruak emakumeei hitz egin zien:

—Zuek ez beldurtu. Badakit Jesus gurutziltzatuaren bila zabiltzatela. Ez dago hemen: PIZTU EGIN DA, esan zuen eran. Zatozte, bizkor, egon den lekua ikustera, eta zoazte agudo dizipuluei hau esatera: «Hilen artetik piztu, eta zuen aurretik doa Galileara. Han ikusiko duzue». Esan dizuet esan beharrekoa.

Hilobitik laster batean alde egin  zuten, aztoraturik eta pozez besterik, eta ezin gelditu ziren dizipuluei berria ematen

Bat-batean, Jesus azaldu zitzaien eta esan zien:  

—Poz zaitezte.

Emakumeak inguratu zitzaizkion, ber aurrean ahuspeztu ziren, eta muin eman zioten oinetan.

Jesusek esan zien::

—Ez izan beldurrik: zoazte, nire anaiei, Galilera joateko esatera; han  ikusiko naute.

 

******************************************************

 

BIZITZA ETA EZ DA USTE IZATEA

  ‘Agerketen kontakizunetan’ azaltzen den hainbat ‘inkoherentzia’ ikusita harritzen bagara, ohar gaitezen badutela esplikazioa. Ez dira gertatuaren kronika historikoak, baizik eta muga espazio-tenporalak transzenditu zituen esperientzia hura, gutxi gorabehera eta alde-aldera, zer izan zen azaltzen saiatzen diren testuak.

Jorratzen ari garen testuan, badago bikoiztasun harrigarri samar bat: lehenik, ‘aingeruaren’ presentzia; eta, gero, Jesusen beraren presentzia. Zalantzarik gabe, bi gauzak bultzatzen dute horretara: hasierako kontakizunaren izaera sinbolikoak eta, gero, hamarkada batzuetan zirkulatzen jarraitu izanak esplikatuko lituzke ‘bikoizketa’, kontraste edo inkoherentzia tipo horiek; ebanjelari batzuek eta besteek ematen dituzten bertsio ezberdinak tentuz irakurri edo konparatzean, nabarmentzen dira aipaturiko bikoiztasun, kontraste, eta abar.

Guztiarekin ere, bada guztiek errepikatzen duten datu bat, historikotasun- zantzuak dituena: emakumeen protagonismoa, piztueraren ‘lehenengo’ testiguak diren aldetik.

Kontuan hartzen badugu emakumearen hitzak, kultura hartan, ez zeukala inolako testigantza-baliorik, erraza da ondorioztatzea protagonismo hori ez zutela ‘asmatu’ idazleek. Derrigorrez gertatu zen zerbait emakume jarraitzaile haien artean, Berpiztuaren ‘lehen iragarpena’ beraiengandik jaiotzeko. Historikoki ez dugu, ordea, daturik, zerbait gehiago esan ahal izateko. Kontakizunaren esanahi sinbolikoa geratzen zaigu, eta horrek gugan esnatzen dituen ‘oihartzunak’.

 ‘Asteko lehen egun zabaltzen hasi aurretik’ gertatzen da berpiztuarekiko topaketa. Oraindik eguna zabaltzeke dago, emakumeak goiztar dabiltza. Ez da, noski, haiek goitartasuna gertaerari eragiten diona; bai, ordea, testigu izatea ahalbidetzen diena.

Gure bilaketak inoiz ez du lortuko maila mentala gaindituko duen emaitzarik —gogamenak ez gaitzake eraman bera den baino harago— baina laguntzen du ikustea oztopatzen diguten ‘estaliak kentzen’, ‘harlauzak alboratzen’.

Entzuten den mezuak, noski, harlauza pisu horietako batzuk kentzera gonbidatzen du: iluna, tristezia eta beldurraren harlauzak kentzera. Agerpenei buruzko kontakizun guztiek —honek ere bai— argi-, alaitasun- eta konfiantza-hitz garbi eta tinkoa transmititzen digute.

Dena dela, hitz hori ez dezakegu ‘atzeman’ buru-gogamenetik. Zeren gure buru-gogamenak —ezagutza-organoa den aldetik— objektuei (mental eta fisikoak) buruz daki dakiena, baina ihes egiten dio objektibagarria ez den guztiak, hau da, neur daitekeenaren maila gainditzen duen guztiak.

Iragarpenaren egia, hortaz, ez daiteke pentsatua izan. Eta, besterik gabe, norbaitek hala esan digulako sinesten badugu, ‘uste soilaren’ aurrean gaude; ez beste ezertxoren aurrean.

Iragarpenaren egia iritsiko zaigu, bakar-bakarrik, iragartzen den egia bera izatearen esperientzia lortzen dugunean. Horrek eskatzen du Bizia garen toki hartan ‘situaturik’ egotea.

Buru-gogamenarekin identifikaturik jarraitzen dugun bitartean —gure identitatea ‘ni psikologikoa’ edo mentala dela pentsatuz—, ez gara aterako usteetatik. Buru-gogamena isildu eta gure benetako identitatearekin kontaktuan jartzen garen neurrian bakarrik esperimentatuko dugu Bizia, Argia, Atsegin, Konfiantza… garela. ‘Piztuera’ esperientzia deitzen dioguna gertatzen den ‘toki’ berean finkaturik gaude

Deskubritzen duguna ez da  gure ‘egoak’ bizia ziurtaturik daukala, baizik eta gure benetako identitatea Bizia dela, eta salbu dagoela edozein gorabeheraren atzaparretatik.

Horregatik, «poz zaitezte…, ez izan beldurrik».

      www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s