ISILTASUNA

Jesus Pilatoren aurrean

–Zu al zara juduen erregea?

–Zeuk diozu.

Jesus heriotzara kondenatua

«Zein nahi duzue askatzea, Barrabas ala Jesus, Mesias delakoa?»

Soldaduen isekak

 Nahiko iseka egin ondoren, kapa erantzi eta bere soinekoak jarri zizkioten. Gero, gurutzean josteko eraman zuten.

Jesus gurutziltzatua

Ateratzean, Zireneko gizon bat aurkitu zuten, Simon zeritzana, eta Jesusen gurutzea eramatera behartu zuten.

Golgota izeneko tokira iritsi zirenean… (Golgotak «Burezur» esan nahi du). 

Gurutzean josi ondoren, soldaduek Jesusen jantziak banatu egin zituzten zotz eginda. 

Bi lapur gurutziltzatu zituzten Jesusekin batera, bata eskuinean eta bestea ezkerrean.

Jesus gurutzean iraindua

 «Besteak salbatu ditik, eta bere burua ezin. Israelgo errege omen duk hori; jaits dadila orain gurutzetik, eta sinetsiko diagu berarengan». 

Jesusen heriotza

 «Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?».

Baina Jesusek, berriro deiadar handia eginik, azken arnasa eman zuen. Eta horra, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen, goitik beheraino; lurrikara izan zen eta harkaitzak zartatu egin ziren; 

«Zinez, Jainkoaren Semea zen hau!»

 

**************************************************************

GURUTZEA ETA JESUSEN ISILTASUNA

 Elementu asko dira deigarriak Mateok egiten duen pasioari buruzko kontakizunean:

  • Jesusen heriotzaren errua autoritate judutarrari egozteko interesa —eta, horrekin batera, erromatarren bizkarretik erru hori kentzeko interesa—. Badirudi intentzio bikoitz bat dagoela azpi-azpian: judaismoarekiko etsaigoa azpimarratu —laurogeiko hamarkadan, hain zuzen, gogorra baitzen—, eta erromatarrak ez molestatu; izan ere, erromatarren inperiopean kristau komunitateak hazten eta hedatzen ari ziren. Horri guztiari hau ere erantsi beharko litzaioke: Jesusen errugabetasuna garbi uzteko intentzioa.
  • Boterearen koherentzia falta, akusatuaren errugabetasuna garbi egon eta, hala ere, kondenatu.
  • Kondenatuak nozituriko torturak. Bai, hainbat gizon eta emakume torturatu ipintzen dizkigu horrek begien aurrean, gizadiaren historia zehar mila modutan torturaturiko gizon eta emakumeak.
  • Aginte erlijiosoaren burlek, bestalde, Jesusen bizitzaren inguruan atertu gabe izan zituzten tentazioak gogorarazten dizkigute.
  • Hilzoriko Jesusen ahoan ipintzen dituen hitzak (Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?), ez ziren hark esanak izango, baizik eta lehen ebanjelariaren (Markos) sentipenak jasoko zuten; gainera, 22. Salmotik hartuak daude.
  • Autoreak, heriotza haren transzendentzia azpimarratzeko, darabiltzan zeinu apokaliptikoak, bere fedearen ikuspegitik…

Hala eta gutiz, Jesusen isiltasuna da nire bihotza gehien ukitu duena. Aipatu dugun 22. Salmoaren hasierako hitz horiek (dirudienez, autoreak Jesusi atxikiak) kenduta, Jesusen ahotik ez da irteten hitzik ere. Pilatoren galdeketaren aurrean ere Jesus isilik geratzen daPilato bera harritzeko moduan.

Egia esan, isiltasun-mota asko dago: inposatua, hautatua edo indiferentzia, adore falta, bestearenganako mespretxua eta deskalifikazioa adierazten dituena… Ez dirudi Jesusen isiltasuna, inolaz ere, kategoria horietako batean sartzeko modukoa denik.

Nire ustez, hiru maila atzeman litezke isiltasun horretan: batetik, duintasun-espresioa, bere buruarekiko fidel izan denaren duintasun-espresioa; bestetik, konfiantza,zirkunstantzia aldakorren gainetik sostengatua eta sustraitua sentitzen denaren ezaugarria; eta, azkenik, jakinduriaren dimentsio sakona, hau da, identitaterik sakonenarekiko konexioa.

Duintasuna eta konfiantza ez dira konprenitzeko zailak, batez ere, kontuan harturik Nazareteko maisuaren praktika eta mezuaren zantzu eta kutsu bereizgarriak izan zirela

Baina zer esan nahi du isiltasun hori jakinduria-espresioadela adierazteak? Jakintsuek eta mistikoek esan diezagukete zerbait horri buruz: horientzat isiltasuna ez da mutismoa, baizik eta ezinbesteko baldintza sakontasunean hauteman ahal izateko, hots, arrazonamendua iritsi ezin den egia hartara iristeko. Hain zuzen, gauza berari buruz mintzatzen dira: hutsari, ilunari, ez-jakiteari, ez-pentsamenduari… buruz, ezagutza sakonenaren aurrebaldintza moduan.     

Ez hori bakarrik. Isiltasuna, modu horretan ulerturik, ez da soilik zaratarik eza, pentsamendurik eza eta egoaren absentzia, nahiz eta hori ere barne sartu. Da, funtsean eta batik bat, kontzientzia-egoera, Sakonean garen hura, gure benetako identitatea osatzen duen Hori.

Alde horretatik, buru-gogamenarekin eta horrek pentsatzen duen identitatearekin, egoarekin, identifikatzea (errepikapena ontzat har bedi) da isiltasunaren kontrakoa. Egoaren baitarik, noski, gertatzen denaren, esan eta egiten digutenaren kontraerreakzionatuz biziko gara, bere perspektiba eta bere mekanismo propioen arabera.

Gure benetako identitatearen beste izen bat da isiltasuna, pentsa ez daitekeena, ez baita objektagarria.Gurutzeko Joanen edo Miguel Molinos-en Ezereza, zeneko Hutsa, edo budismoko sunyata oroitarazten dizkigu.

Molinos-ek hitzoz adierazten zuen: «Sar zaitez zure ezerezaren egian eta ez zara ezertaz larrituko… O, hori altxorra aurkituko duzu, ezereza zeure egonleku bihurtzen baduzu!… Ezerezean, gorabehera gaiztoen kolpeak iristen ez diren tokian, babesten bazara, ez dizu ezerk penarik emango, ezerk ez zaitu aztoratuko. Hortik barrena iritsiko zara zeu zerorren jauretxera, zeren ezerezean bakarrik dago zinezko erregetza perfektua».

Gure benetako identitatearekin konektatzean, distantzia hartzen duguburu-gogamenetik eta bere mugimendu guztietatik (mental eta emozional), eta garenEspaziotasun mugagabekorairisteko zoria eskaintzen zaigu —izatearen benetako kontzientzia—, eta, inolako zalantzarik gabe, Isiltasuna esan dezakeguna.

Jakintsuaren egonlekua da Isiltasuna: haren baitarik bizitzen da, edo hobeto esan, harengan barrena bizia bizi, espresa eta isur dadin permititzen du. Horregatik, ez dagoerreakziorik, erantzunak baizik.

Tortura eta heriotza-zigorrean amaituko zen prozesu judizial osoan, bere benetako identitateari konektaturik bizi da Jesus, Isiltasunean, non zinez salbu sentitzen den. Eta, horrela edo jarrera horretatik, injustiziarik handiena ere bizi dezake konfiantza-begiekin eta bere borreroenganako barkamenez beterik.

 www.enriquemartinezlozano.com
rufinoiraolagarmendiaren itzulpen librea.

Esta entrada fue publicada en 1 Igandeko ebanjelioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s