TXIKI

Txiki nagusirik gabe geratzera zihoala ohartu nintzenean, geu egin nintzen kargu, beharrezko guztiak eskaintzeko prest.

Ez du ematen, baina gauzak konplikatu egiten dira, zeure buruarekin fidagaitz jartzeraino. Hasten zara bueltak ematen eta pentsatzen duzu beste norbaitekin hobeto legokeela; agian, nagusi berri batek zuk baino hobeto zainduko lukeela.

Nahikoa kostatu ondoren, topatzen duzu nork jasoa. Han zoaz, bihotza erdibiturik, Txikiren bila, nagusi berriari entregatzeko. Beti bezala, sekulako ongietorria egiten dizu: besoak altxatu, buztana dantzan, zaunka txikiak, oinetakoak miaztu…

Eguerdiko ordu bata da, puntuan, Zaldibiako kanpandorrean. Etxauriko puntara iritsi behar dut ateak ixterako, ordu bietarako. Huraxe da Txikiren destino berria. Aldamenetik zehar begiratua botatzen dit, zerbait galdetu nahi balit bezala. Neuk ere ezin diot zuzenean begiratu. Biok bakar-bakarrik goaz autoan, beste testigurik gabe. Lizarragako mendatean gora, nahiz eta Iruñeatik jiran ere joan nintekeen.

Iritsi gara. Une horretan, sekulako zaunka eta istiluak entzuten dira, asko baitira lehendik han dauden apopiloak. Mutil gazte batek eskatu dizkit Txikiren dokumentuak eta argibideak. Halabeharrez, nire ezagun baten ezuguna da mutila. Bai txikia dela mundua! Dokumentuak begiratu, oharrak hartu eta 10 euroko ordainagiria egin dit.

Tramite guztiak osatu ostean, etxerako bideari ekin diot, burumakur. Txiki han zegoen hormari lotua, lehentxeago utzitako toki berean. Azken agurra egin diogu elkarri, eta hor itzuli naiz barreneko harra hozka dudala. Ez dut geroko berririk, eta beldur naiz bisitatzera joateko, ez baitatik han egongo denik ere.

Txiki Etxaurira eraman banuen, neuk ekarri nuen bost urte lehenago, nagusi zaharrak aginduta, Iruñeako Ugartetik, artean txakurkume zela. Nork esan behar zidan niri bost urte geroago itzulera-bidaia hori egin behar nuenik! Ez dakit nagusiak zer pentsatuko zuen, hamabost egun lehenago zendu baitzen.

Esta entrada fue publicada en 1 Narrazioa y etiquetada . Guarda el enlace permanente.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s